Apirilean egin zituzten hogei langilek Facebooken azpikontrata den CCC Barcelona Digital Services enpresaren aurkako salaketak, oinarrizko eskubideak urratzen dituztela adierazi zuten langileek, gaur egun mila inguruk salatu dute. "Gestapo" gisa definitzen dute lan giroa.
Azken hilabetean Facebookeko geroz eta langile gehiagok salatu dituzte euren lan baldintza “gordinak”. Enpresako hainbat langileren ardura da ikustea eta ezabatzea bortxaketen, haur pornografiaren, suizidioen, zuzeneko torturen eta hilketen bideoak. Horrek sortzen dituen ondorio psikologikoez gain, langileek salatu dute kaleratuak eta zigortuak izatearen etengabeko mehatxupean daudela.
Hainbat langilek El Saltori modu anonimoan aitortu dietenaren arabera, komunera joateko tartea hartzeagatik, bazkaltzeagatik edo ikusmen-atsedena (bost minutu orduko) hartzeagatik zigortzen dituzte. CCC Barcelona Digital Services izeneko enpresa −Facebooken azpikontrata− arduratzen da bideoak publikoki zabaltzeko egokiak diren ala ez erabaki behar duten langile hauetaz. Enpresak, oinarrizko eskubideak diren horiek “profesionaltasun eta erabateko etika falta” direla esan izan du.
CCC Barcelona Digital Servicesek batzuetan langileak zazpi egunez soldatarik gabe uztera zigortzen ditu, "zentzugabeak eta absurdoak" diren arrazoiekin, langileek salatu dutenez. Guztira 1800 langile inguru dira Espainiako Estatuan enpresa honentzat lan egiten dutenak.
Langile batek modu anonimoan salatu du “izugarria” dela plantilako langileek duten presioa. Ez indarkeriazko edukiak ikusteagatik soilik, lan baldintzengatik ere bai. Izan ere, ezin dute ezer eduki mahai gainean edota aulkian, ez bada gainean duten arropa eta baimendutako elikagaien eta edarien zerrendako zerbait. Ezin dute soinean izan ez mugikorrik, ez erlojurik, ez paperik; han egiten dutenaren pribatutasuna gordetzeko aitzakian ezartzen dituzte neurri hauek. Presioaren eta etengabe ikusten dituzten edukien gordintasunen ondorioz langileen bajen kopurua handituz doa. Langileen %20 inguru dago bajan antsietate-koadroengatik. Adierazpen hauek eman dituen langileak gaineratu du azken hilabetean lau aldiz joan behar izan duela Larrialdi zerbitzuetara antsietateagatik.
"Zentzugabeko" kaleratzeei dagokienean, hainbat langilek kasu berberaren berri eman dute. Langile bati bi eguneko soldata (200 euro) kendu zion Telus enpresak ustezko iruzkin homofobo batengatik. Lankideek azaldu dute, homosexuala dela bera eta modu askean aldarrikatzen duela gainera. Santzioa jaso zuen langileak lankide bati azaldu zion enpresak pinkwashinga egiten zuela iruditzen zitzaiola, eta iruzkin horren ondorioz jarri zioten zigorra.
Horrez gain, nazionalitateagatiko diskriminazioa ere badagoela adierazi dute. Bi taldetan banatzen dira langileak. B taldekoek −Espainiako, Italiako eta Portugalgo pasaportea dutenek− soldatari dagokionez %28 gutxiago jasotzen dute A taldekoek baino −Frantziako, Holandako, Israelgo eta Eskandinaviako− herrialdeetako pasaporteak dituztenek baino. Enpresak soldata arrakala onartu du eta argudiatu du edukiaren moderazioan erabiltzen diren hizkuntza nagusiak A taldekoenak direla, eta, bigarrenik, Bartzelonan talde bereko langileak aurkitzea zailagoa dela.
Horregatik, Bartzelonako epaitegi batek CCC Barcelona Digital Services enpresa zigortu zuen apirilean. Bere nazionalitateagatik diskriminatutako langile bakoitzari 10.001 euroko kalte-ordaina ematera eta plantillaren soldatak parekatzea eskatu zion. Hasiera batean hogei langile inguruk egin zuten salaketa, orain beste 800 gehitu dira.
Sionista hitza daukaten argitalpenak ezabatuko ditu, juduei edo israeldarrei erreferentzia egiten dieten kasuetan. Orain arte baino modu zabalagoan hartuko dute erreferentziak aztertzeko irizpidea, eta sionisten aurkako mugimenduei eragin diezaieke.
Lehengoan mezu bat idatzi nion METAri. Di-da, pentsatu eta egin. Mark Zuckerbergek ez du lorik egin ordutik, ez baitzen edozelako mezua izan, lehor samar idatzi nion. Borde, ia. Instagrameko bideo baten bidez jakin nuen METAk bere erabiltzaileek partekatutako informazioa... [+]
Ez dut argi kontzientzia kolektiboa zelan ulertu ohi den; zutabe honetan honela ulertzen dut: momentu bat non gizarteko pertsona gehienak errealitate baten gainean ulermen partekatu bat dugun. Adibidez, denok ulertzen dugu zeinen garrantzitsua den etxebizitza bat izateko aukera... [+]
Europar Batasunean inoiz enpresa bati ezarri dion isunik handiena jarri dio Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den enpresari, Meta-ri, herritarren datuen babeserako arauak urratzeagatik. Edonola ere, 1.200 milioiko zigor hori 2022an Metak izandako irabazien %5 inguru... [+]
Bi urtez gaia ikertu ondoren, The Guardianek erreportaje bat argitaratu du, haurrak salerosten dituzten gaizkileek Facebook eta Instagram plataformak erabiltzen dituztela salatzeko. Sexu trafikotik bizirik atera diren adingabeei laguntzen dien Courney’s Houseko Tina Frundt... [+]
Googleren eta Facebooken adimen artifizialeko tresnak entrenatzeko erabilitako datu-multzoa aztertu du The Washington Postek, Allen Institute for AI-rekin elkarlanean. Internetetik hartutako milioika edukiren artean gorroto-diskurtsoak bultzatzen dituzten webguneetakoak ere... [+]
Alemaniako Gobernu Federalari Facebookeko bere orria erabiltzeari uzteko agindu dio Ulrich Kelberrek, Alemaniako Datuak Babesteko eta Informazio Askatasunerako Komisario Federalak (BfDI). Lau asteko epea izango dute agindua bete edo apelazioa aurkezteko.
Eskuin kolpistak gobernuaren eraikin nagusiak eraso zituenean, biolentzia sustatzen zuten edukiak blokeatzen ari zela esan zuen Facebookek. Hala ere, giza eskubideen aldeko Global Witness erakundeak egindako probetan “Heriotza Lularen boto-emaileen umeei” edo... [+]
Seattleko (AEB) eskola distrituak salaketa ezarri du epaitegietan gazteen buru osasuna kaltetzeagatik Facebook, Instagram, Snapchat, TikTok eta Youtuberen aurka. Irabaziak handitu nahian buru osasuneko krisia eragin izana leporatzen diete multinazional teknologikoei.
Irlandan duenez egoitza fiskala Meta multinazionalak, herrialde horretako Datu Babeserako Batzordeak ebatzi du legez kanpo erabili dituela sare sozialen erabiltzaileen datuak. Herritarrak publizitate pertsonala baimentzera derrigortzen dituela azaldu du. Facebooki 210 milioi... [+]
Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazional estatubatuarrari 265 milioi euroko isuna ezarri dio Irlandako Datuen Babeserako Batzordeak, Facebookeko erabiltzaileen datuak zaintzeko behar bezalako neurriak ez hartzeagatik. Sare sozialeko 533 milioi... [+]
Felix Krause garatzaile eta segurtasun ikerlariak egiaztatu duenez, iOSeko TikTok, Instagram eta Facebook aplikazioetan esteka batean klik egiten dugunean, gu zelatatzeko aukera ematen duen kodea txertatzen dute bisitatutako webgunean. Horri esker gure interakzio guztien berri... [+]
Brennan Lawson-ek Kaliforniako justiziaren aurrean salatutakoaren arabera, Facebookek erabiltzaileek ezabatutako edukiak ikusteko aukera ematen duen barne-erabilerarako tresna bat dauka. Horren berri izan zuenean bere legezkotasuna zalantzan jarri zuela dio eta horregatik... [+]
Frantziako datuen babeserako autoritateak (CNIL) 2021eko urte amaieran isunak ezarri zizkien Google eta Facebooki, erabiltzaileei cookie guztiei uko egitea denak onartzea baino zailago jartzeagatik. 150 milioi euroko zigorra jaso zuen Googlek eta Facebookek 60 milioikoa... [+]