ARGIAn Umeak, poliziak, mikrobihotzekoak artikulua irakurri genuenean, oso identifikatuta sentitu ginen Gasteizkoak talde antimilitaristan gizarte militarizazioari dagokionez bizitzen ari garenarekin. Azkenaldian, hainbat herritako talde eta plataformatatik bertako enpresek industria militarrean duten inplikazioari buruzko datuak eskatu dizkigute: Israelekin, Ukrainako sarraskiarekin, Yemengo basakeriekin edo beste gerra batzuekin duten konplizitatea salatzeko. Euskal gizarteak gerra horiek hemen –arlo militarrerako ekoizten duten euskal enpresetan– hasten direla ulertu duelakoan, ilusioz ekin diogu heriotzaren industrian parte hartzen duten enpresen zerrenda eguneratzeari, aurrekoa duela hamar urte ingurukoa baita. Eta gure bihotzak bizkortzen hasi dira.
Lehen mikrobihotzekoa Arabako enpresa batekin topo egitean etorri zen: erreminta industriala soilik ekoiztu arren, lau orrialdeko katalogoa du zehaztuz Europako eta munduko indar armatuei ematen dien materiala. Bezeroen artean, enpresak harro samar seinalatzen du NATO bera. Baina izua laster pasatu zitzaigun, mundu honetan denetarako frikiak daudela pentsatuta.
Lehen mikrobihotzekoa Arabako enpresa batekin etorri zen: lau orrialdeko katalogoa du zehaztuz Europako eta munduko indar armatuei ematen dien materiala
Uste genuen kosta egingo zitzaigula ekoizpen militarrean parte hartzen duten enpresa berriak aurkitzea; izan ere, enpresa askok programa baten izenpean ezkutatzen dute ekoizpen hori, militarra dela adierazi gabe. Baina, pixkanaka-pixkanaka, bihotzekoa areagotuz joan zen, enpresa berriak aurkitu ahala. Enpresa horiek ez zuten beren “defentsa” arloko ekoizpena ezkutatzen, eta, gainera, beren webguneetan zehatz-mehatz erakusten zuten. Eta ez ziren ez bat ez bi, hamarnaka baizik. Badirudi euskal enpresaburuen artean modan jarri dela gerretarako euskal labela.
Ekoizpen militarrerako Europako dirulaguntzak asmakizun zibilei aplikazio militarrak bilatzeko ikerketetara zuzenduta egon ohi dira. Beraz, unibertsitateen jarduna ikertzen hasi ginen, lasai antzean, jakin baikenuen unibertsitate horietan ikasten ari diren gazteak oso antolatuta daudela gerraren aurka, eta ez luketela utziko zentro horietan programa, beka eta proiektu militarrak garatzen. Bihotza 140ra jarri zitzaigun. Unibertsitateek (publikoek eta pribatuek) ekoizpen militarrean duten inplikazioa esponentzialki handitu da azken hamabost urteetan. Guztiek hartzen dute parte proiektu eta/edo spin offetan, eta, kasuren batean, errektorea bera da bultzatzaile nagusietako bat.
Ikerketa, oro har, dirulaguntza publikoetan oinarritu ohi da. Hori ekoizpen militarrarekin gerta ez zedin, 2007an lege bat onartzea lortu zen, zeinean Eusko Jaurlaritzak hori ez egiteko konpromisoa hartzen zuen. Konpromiso hori duela gutxi berretsi da, beraz, espero izatekoa zen ekoizpen militarreko enpresa bakar batek ere ez jasotzea laguntza publikorik. Tentsioa gorenera berriro ere. Gero eta gehiago jasotzeaz gain, Eusko Jaurlaritzak bera horietako batzuen akzioduna da.
Zer aldatu da lehen ekoizpen militarrarekin zuten harremana ezkutatzen zutenek orain harrotasunez erakusteko? Oraingoz, ez dugu erantzunik. Lagunduko diguzu aurkitzen?
Finantzen munduaz, zer esan. Bere inplikazioa gero eta handiagoak diren etekinen erritmo berean hazten da. Nahikoa da esatea EAEko pentsio-funts nagusietako batzuen parte hartzea aurkitzen ari garela. Kontu horiek ez gaituzte harritzen, baina bai ernegatzen.
Izerdi hotzak jota gure bihotz-erritmoa berreskuratzen saiatzen garen bitartean, geure buruari galdetzen diogu: Nola liteke hamar urtean ekoizpen militarrean parte hartzen duten euskal enpresen kopurua ia hirukoiztu izana? Zer aldatu da lehen ekoizpen militarrarekin zuten harremana ezkutatzen zutenek orain harrotasunez erakusteko? Utzi ote dio euskal gizarteak militarismoa, gerrak, zerbitzu militarrak eta aliantza militarrak baztertzeari? Zergatik? Benetan al gaude gerren aurka? Eragiten dituzten suntsipenen irudiek sortzen digun mina ez al da nahikoa gure inplikazioak zalantzan jartzeko? Oraingoz, ez dugu erantzunik. Lagunduko diguzu aurkitzen?
Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]
Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak enpresa foroak bere seigarren txostena aurkeztu zuen Deustuko Unibertsitatean, Bilbon. Zedarriak taldeko zuzendari Guillermo Dorronsorok azaldu zuen hurrengo urteetan “segurtasun eta defentsa industrian” diru asko inbertituko dela... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.
"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]
Zerrenda honetan, 2016az geroztik armagintza programaren batean parte hartu duten enpresak sartu ditu Gasteizkoak taldeak, edo militarrentzako produktu espezifikoak garatu dituztenak (ibilgailuak, pinturak, bateriak…). Hego Euskal Herrian sortuak, edo Hego Euskal... [+]
Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]
Armagintzaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamena publiko egin berri du mugimendu antimilitaristak. Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Armagintzari loturiko Hego Euskal Herriko “enpresa, zentro edo erakundeak” hirukoiztu egin dira azken hamabost urteetan, Gasteizkoak talde antimilitaristak hurrenez hurren 2008an eta 2024an egindako ikerketen datuek azaleratu dutenez. Aurkeztu berri duten... [+]
José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.
ElDiario.es hedabideak aurreratutako Centre Delas erakundearen txostenaren arabera, enpresa israeldarrekin kontratu berriak egin ditu Espainiako Gobernuak azken hilabeteetan. Armak erosteaz gain, urritik hona Europar Batasunetik Israelera arma gehien bidali dituzten... [+]
Duela ia urte eta erdi, Ahoztar Zelaieta kazetariak Satlantis enpresaren aurpegi ezezagunena ekarri zuen argitara. Azkenaldian berrikuntza teknologikoaren alorrean sortzen ari diren euskal enpresen izar gisa aurkezten zaigu Satlantis; baina El Salto-k argitaratutako La empresa... [+]
Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]