Gero elkartasun ekimen gehiago Patxi Ruiz presoarekin elkartasunez

  • Patxi Ruiz preso iruindarrak astebete darama gose eta egarri greban eta hamar kilo galdu ditu Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez. Harekin elkartasunez, kalean eta presondegietan hainbat lagun ari da gose greban.

Azpeitian egindako mobilizazio bat. Argazkia: Krisiaren seme alabak

2020ko maiatzaren 17an - 09:41
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Presondegi berean den Patxi Ruizek hasitako borrokarekin bat eginez, Mikel San Sebastian preso politiko lesakarrak janariaren erretiluari uko egitea erabaki zuen maiatzaren 14an, eta Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak larunbatean jakinarazi zuen gose greba mugagabeari ekin diola, baina Lesakako Sortuk, San Sebastianen senideen iturriak aipatuz, bi eguneko baraualdia egiten ari dela argitu du. 12 urte daramatza preso lesakarrak.

Patxi Ruizen osasun egoerari dagokionez, 10,5 kg galdu ditu greba hasi zuenetik, AEMk zabaldu duenez, tentsioa orekatuta dauka eta giltzurrunetako min handia daukala adierazi die ingurukoei.

Isuna bisitan joateagatik

AEMk informatu duenez, Patxi Ruiz gertuko bi lagun bera dagoen Murtziako kartzelaraino joan dira. Iruñeatik 736 kilometrora. Goizean ez diete utzi baina arratsaldean Ruizekin egoteko aukera izan dute. Kartzelatik irtetean, baina, Guardia Zibila zeukaten zain eta konfinamendua apurtzeagatik isuna jarriko dietela esan diete.

Elkartasun ekimenak

Ruizekin elkartasunez, hiru preso politikok uko egin diote kartzelako janariaren erretiluari. Maiatzaren 12tik, Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok janariaren erretiluari uko egin diote eta Jon Kepa Preciado ziegatik ez ateratzea erabaki du.

Espetxetik kanpo ere elkartasun ekimenak ugaltzen ari dira. Ostiralean bi eguneko gose greba hasi zuten Bilbokoko eta Ondarroako 12 lagunek. Beste bost lagun baraualdia egiten ari dira Bizkaiko Ezkerraldean eta Bilboko Deustuan 24 orduko txandakako baraualdiak egiteari ekin diote.

Hainbat herritan, pintaketak agertu dira gose grebalariekin elkartasunez. Tartean, Getxo, Berango, Igorre, Bilbo, Portugalete eta Mungiako batzokietan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Bidegabekeriaren aurrean ez dela isilduko nabarmendu du Sarek bere hamargarren urteurrenean

Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


2024-05-29 | Nekane Txapartegi
Zenbat lo?

Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]


'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
“Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak”

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]


54 urteko espetxe eskaera sei pertsonarentzat presoen ongi etorriak antolatzea egotzita

Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.


Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei “ongi etorri” ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude