Urtero urtarrilean egiten den legez, hilaren 13an dozenaka mila lagun bildu ziren Bilbon euskal preso politikoen eskubideen alde eta salbuespeneko espetxe politiken amaiera eskatzeko. 142 preso daude gaur egun, eta batez beste, 20 urtetik gorako espetxe zigorra bete dute eta 50-55 urteko adina dute. Mikel Mundiñano (Etxarri Aranatz, 1976) Sareko ordezkariarekin egin dugu berba presoen egoerari buruz.
Sakabanaketaren amaieraren ondoren salbuespenezko legeen amaiera eskatzen da euskal preso politikoentzat. Zeintzuk dira salbuespenezko lege horiek?
Gaur egun oraindik indarrean dago duela hogei urte terrorismoaren aurka pentsatutako politika, eta horrek ez du zerikusirik gaur egungo egoerarekin. ETAk 2011n utzi zion bere jarduera armatuari eta 2018an desegin zen. Hala ere, presoen jurisdikzioa oraindik Madrilgo organoen esku dago, eta gainera, salbuespenezko organo judizialak dira. Euskal preso askok baldintzak betetzen dituzte bigarren gradutik hirugarrenera pasatzeko, eta hirugarrenetik baldintzapeko askatasunera, baina pauso horiek emateko trabak jartzen zaizkie. Madrilgo Auzitegi Nazionalak, azken finean, hirugarren gradua erabateko askatasun moduan hartzen du, zigorra betetzeko beste modu baten gisa hartu beharrean.
Horrez gain, beste bi salbuespen lege daude: batetik, Frantziako Estatuan betetako espetxe urteak ez kentzea hemengo espetxe zigorretik; eta bestetik, bizi arteko zigorra ahalbidetzen duena, hau da, 40 urteko espetxe zigorra bete behar izatea.
Zein da, oro har, une honetan euskal presoei buruzko errealitatea datuetan?
Euskal Preso Politikoen Kolektiboan 142 preso daude gaur egun, eta horietatik 19 baldintzapeko askatasunean. Bigarren graduan 108 daude, eta horietatik 21 100.2 artikuluarekin; azken horiek kalera ateratzen dira hainbat programa edo lan egitera. Bigarren gradu arindua da, edo bestela esanda, hirugarren gradura pasatzeko aurreko urratsa. Hirugarren graduan 23 preso daude eta horietatik hamaikak kontrol telematikoa dute.
Azken urteetan 27 preso pasatu dira hirugarren gradura, eta horietatik hamarri helegiteak jarri zaizkie eta seik kartzelara itzuli behar izan dute. Bi kasuri hirugarren gradua suspenditu zaie.
Horrez gain, 45 preso baino gehiagok beteta dituzte zigorraren hiru laurdenak, eta beraz, baldintzapeko askatasunerako eskubidea dute. Eta 70 bat presok zigorraren erdia baino gehiago beteta dute eta, beraz, hirugarren gradua eskura dezakete.
"Batez beste, 20 urtetik gorako zigorra bete dute jada kolektiboan. Hori aintzat hartuta, logikoa litzateke espetxe zigorra erregimen itxia ez den beste batean betetzea"
Preso asko 20 urtetik gora dago espetxean, itzela da hori kontuan hartuta ETAren jarduera armatua 2011n bukatu zela.
Bai, batez beste, 20 urtetik gorako zigorra bete dute jada kolektiboan. Hori aintzat hartuta, logikoa litzateke espetxe zigorra erregimen itxia ez den beste batean betetzea, baina salbuespenezko politikak zigor gisa erabiltzen dira eta zigorra osorik erregimen itxian betearazten diete. Kontuan hartu behar da, gainera, batez besteko presoen adina 50-55 urtekoa dela eta badira batzuk 70 urtetik gorakoak. Horien artean kasu adierazgarriena Joseba Arregirena da, zeinari hiru aldiz bota dioten atzera hirugarren gradua eta espetxera bueltatu behar izan den.
Zein baldintza behar dira preso batek 3. gradua lortzeko? Nork erabakitzen du?
Nagusiki hiru dira. Batetik, presoak bete du kartzela denbora bat. Behin zigorraren erdia beteta presoak baimenak eskura ditzake eta pixkanaka hirugarren gradua lortzen du. Bestetik, espetxearen barruan portaera ona izatea. Eta azkenik, onartzea egindako mina. Horren ondorioz, espetxeetako Tratamendu Batzordeek hirugarren graduak bideratzen dituzte, eta horiek dira Auzitegi Nazionaletik helegite bidez atzera botatzen ari direnak.
Eta zein argudio erabiltzen ari dira Auzitegi Nazionaletik hirugarren gradua atzera botatzeko?
Argudio nagusia barkamenarena da, haien ustez preso bakoitza egiten ari den adierazpena ez da zintzoa. Duela urte asko bai EPPK-k, bai preso bakoitzak, egina dute gatazka honetan izan zen sufrimenduaren aitorpenari buruzko adierazpena. Auzitegi Nazionalak, aldiz, barkamena eskatzea nahi du, baina haien moldean eginda.
Urtarrileko garai honetan gehiago hitz egiten da presoei buruz gizartean, baina sasoi honetaz aparte nahiko gutxi. Ona ala txarra da hori?
Segun eta nola irakurtzen den. Bere gauza positiboak eta negatiboak izan ditzake horrek. Askok pentsa dezake behin sakabanaketa amaituta arazoa konponduta dagoela, baina hori akats izugarria da, oraindik orain indarkeria eta sufrimendu zikloa itxi gabe dagoelako Euskal Herrian. Bizikidetzan aurrera egiteko, giza eskubideak eta bakearen kultura bat ekarri behar dugu gure herrira, hori baita indarkeria zikloa ez errepikatzeko benetako bermea. Mendekuaren garaile eta galtzaile eskemaren aurrean, gatazkak sortutako ondorioak konponbidean jarri behar dira. ETAren indarkeria amaitzean dena bideratuko zela esaten zuten batzuek, eta orain haiek etengabe ari dira denak berdin jarrai dezan. Euskal gizarteak ziklo hori atzean utzi nahi du, eta horretarako presoen auzia konpondu behar da, herri honetan biolentzia jasan duten biktima guztiek merezi duten errespetuarekin batera.
"Madrilgo Auzitegi Nazionalak, azken finean, hirugarren gradua erabateko askatasun moduan hartzen du, zigorra betetzeko beste modu baten gisa hartu beharrean"
Presoak kaleratzeko garai batean mobilizazioa ezinbestekoa zen. Gaur egun, ordea, lan isila egitea hobesten da gehiago. Eraginkorragoa da hori presoak apurka ateratzeko?
Bi bideetatik eragin behar da. Badago diskrezioz egin beharreko lan hori, baina kaleko mobilizazioa ere beharrezkoa da. Salbuespena eta ikuspegi autoritarioaren bidez, batzuek presoen gaia kroniko egin nahi dute, eta etengabe konfrontazio politikora eramaten dute gaia. Azken finean, guztion eskubideak errespetatu eta guztion sufrimendua aitortuko duen agenda bat behar du herri honek.
Oraintsu jakin dugu Bateraguneko auzia ez errepikatzea proposatu duela Auzitegi Konstituzionaleko lehendakariak? Hori da, adibidez, isileko lanaren ondorio?
Nik hori ez dakit. Badakit, aldiz, euskal jendartearen gehiengoak hori nahi duela. Hor ere, herri gisa egiten den presioak asko laguntzen du, eta guk ere Etxera aldarria plazaratzen dugunean, ez dugu inongo zigorgabetasunik eskatzen, salbuespenezko neurriak bertan behera uztea baizik. Gauzak aldatu nahi baditugu, kaleko mobilizazioa funtsezkoa da.
Eusko Jaurlaritzak 2021eko irailean eskuratu zituen espetxe eskumenak. Zein balorazio egiten duzue hark euskal preso politikoekin egindako lanari buruz?
Bilakaera positiboa izan da, eta Jaurlaritzaren espetxe eskumena normaltasun parametroetan garatzen ari da euskal presoei dagokienez. Urrats garrantzitsuak egiten ari dira, baina oraindik espetxe politika arruntak indarrean jartzearen balizko emaitzetatik urrun gaude. Presoek beteta duten espetxe denbora kontuan hartuta, 110 preso erdi askatasunean edo baldintzapeko askatasunean egon beharko lirateke. Oraingoz, dena den, Eusko Jaurlaritzak ematen ditu hirugarren gradu horiek, baina gero Auzitegi Nazionaleko epaile batzuek atzera botatzen dituzte.
Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.
Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]
Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.
Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".
Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]
"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]