Mikel Martín Conde oreretarra hil da 70 urterekin, LGTBI aktibista historikoa Euskal Herrian eta EHGAMen sortzaileetakoa. Oarsoaldeko Hitzak argitaratu duenez, uda aurretik diagnostikatu zioten gaixotasunagatik hil da ostegun goizean.
Ondorengo mezua zabaldu du EHGAM mugimenduak sare sozialetan: "Mikel joan zaigu. Gure bizitza arnasgarriagoa izan da zuri esker. Zurekin topo egiteak alaitasuna eta borrokarako indarra eman dizkigu beti. Oso harro gaude zutaz. Gogoan zaitugu. Ez adiorik lagun!".
Duela hiru urte Irutxuloko Hitzan Irati Salsamendik eginiko elkarrizketan kontatu zuen bere ibilbidea nola hasi zen:
"Barruan gauza asko mugiarazi zizkidan artikulu bat irakurri nuen Punto y Hora de Euskal Herria aldizkarian eta mugarri bat izan zen. Garai berean, EHGAMeko [Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua] talde bat existitzen zen Bizkaian, eta hango kideekin harremanetan jarri nintzen. Donostian bilera bat egin zuten, eta hori izan zen nire lehenengoa. 1979an Francisco Vadillo Santamaria Francis trabestia hil zuten Errenterian, eta handik hilabete batzuetara atera nintzen armairutik. EHGAMen sorrera 1977an izan zen. Antonio izeneko kide bat Galestik etorri, eta taldearen sortzaileetako batekin elkartu zen Durangoko azokan, Imanol Alvarezekin. Antoniok esan zion Imanoli, hitzez hitz: ‘Badakizu Erresuma Batuan maritxuak bildu egiten direla euren eskubide zibilen alde borrokatzeko? Zer iruditzen zaizu zerbait egiten badugu hemen?’. Imanolek Euskal Herrian zailtasun asko ikusten zituela adierazi zion, baina aurrera jarraitu zuten, eta gaur arte borrokan aritu gara".
Bizi osoa egin du sexu askapenaren aldeko militante gisa. Horregatik, 2005ean Espainiako lau militarrek jipoitu egin zuten. Konorterik gabe utzi zuten. Horrela kontatu zuen: "Taxira nindoala, lau lagun ikusi nituen, nahiko jarrera bortitzean, kale seinaleak eta abarrekoak kolpatzen, ostikoka. Halako batean, niregana hurbildu, eta iraintzen hasi zitzaizkidan, zentzurik gabe. ETAz, eta Ibarretxe Planaz galdetu zidaten, gero kolpeka hasi zitzaizkidan".
Duela bost urte, Oreretan, OiangozHau mugimenduak omendu zuen, eta azpiko bideoa egin zioten, Oarsoaldeko Hitzak erreskatatu duenez.
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.
Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.
Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]
Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin.
Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]
Zaintzan oinarrituriko gau aisialdi “askeagoa” eta “seguruagoa” sortzeko asmoz sortu da Harrika kolektiboa. Bi urte daramatzate Gasteizen tekno besta kuir eta feministak egiten. Uztailaren 26tik 28ra Harrikada Festibala izanen da Izarran (Araba).
Diru publikoa LGBTI+ kolektiboaren problematikak merkantilizatu eta administrazioaren “pinkwashing-a” egiteko soilik erabiltzea egotzi die erakundeei.
Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]
LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.
Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]
Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]
LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.
Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.