Mikel Irastorza epaituko dute ostegunean Parisen, eta 90 kazetarik babesa adierazi diote

  • Irastorzari "gaizkile talde bateko kide" izatea leporatzen diote. Egun, kazetari lanetan dabil kazeta.eus-en eta Azkainen bizi da donostiarra. 90 kazetarik elkartasuna adierazi diote Irastorzari, eta EH Baik auzia anakronikotzat jo du "ez duelako laguntzen Euskal Herriko gatazkaren bake prozesuan".


2023ko urtarrilaren 04an - 12:13
Azken eguneraketa: 13:25
Mikel Irastorza kazetaria epaituko dute ostegunean Parisen, "gaizkile talde bateko kide" izatea egotzita. /Argazkia: Euskal Irratiak

Mikel Irastorza Artola epaituko dute Parisen datorren ostegunean, urtarrilak 5. “Gaizkile talde bateko kide” izatea leporatzen diote. Irastorza 2016ko azaroaren 5ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak Azkainen, Guardia Zibilarekin elkarlanean eginiko operazioan.

Ordu hartan poliziak eta hedabide ugarik zabaldutako akusazioa zen ETAko buruzagi nagusia eta "aparatu logistiko militarraren" burua zela. Prozesu judizialean, bestalde, ez da halakorik aipatzen, Naiz-ek jaso duenez.

Mikel Irastortza donostiarra da izatez baina Lapurdin bizi da. Lau urte baino gehiago daramatza Mediabask hedabide taldean lanean.

2017tik kontrol judizialpean

Irastorzarekin batera, 2016an Xabier Arin eta Denise Elizagoyen ere atxilotu zituzten, baina kontrol judizialpean aske utzi zituzten. Datorren osteguneko auzitik kanpo utzi dituzte.

Irastorza Fleury-Megoriseko espetxean sartu zuten atxilotutakoan. 2017ko abuztuan baldintzapean aske utzi zuten, baina ordutik kontrol judizialpean egon da; besteak beste, Frantziako Estatutik ateratzeko baimena ukatzen zitzaiola.

Bake Bidea-k gogorarazi du Irastorza, Arin eta Elizagoyen atzeman eta hilabetera atxilotu zituela Frantziako Poliziak ETAren armagabetze zibila abiatu zuten bost bakegile, Luhuson. Armagabetzea ekidin nahi izateari egozten dizkiote operaziook.

EH Baik konponbide politikoa exijitu du

EH Baik, halaber, epaiketa gaitzetsi du auzia “erabat anakronikoa” delakoan, eta salatu Parisek tematuta jarraitzen duela euskal gatazka elkarrizketaren bidetik konpontzeko ukazioan. Ulertezina egiten zaio alderdiari Irastorza orain epaitzea, Aieteko Nazioarteko Konferentziaz geroztik 11 urte direla.

Euskal Herriko jendarteak "bake justu eta iraunkorra" nahi duela uste du alderdiak, eta Madril eta Parisi elkarrizketa eta konponbide politikoak exijitu dizkie.

Ostegunean bertan elkarretaratzea egingo dute Azkainen, 19:00etan. EH Baik larunbatean Bilbon euskal presoen eskubideen alde Sarek antolatutako manifestaziorako deia egin du.

90 kazetarik Irastorza salbu uzteko adierazpenarekin bat egin dute, "Euskal Herriko bake prozesuaren testuinguruan" kazetari lanetan jarraitu dezan

90 kazetariren babes adierazpena

Osteguneko Parisko epaiketaren atarian, 90 kazetarik babesa adierazi diote, adierazpen baten bidez. Ondorengoa exijitzen dute:

"Kazetaritza lanbideko profesional gisa, Parisen urtarrilaren 5ean epaitua izanen den Mikel Irastorza Artola Mediabaskeko kazetariari elkartasuna adierazten diot. Gisa berean, gizartea informatzen jarraitu dezan, eta Euskal Herriko bake prozesuaren testuinguruan, galdegiten dut gure artean izan dadila bere kazetaritza lana betetzen".

Jarraian, Irastorzari babesa adierazi dioten kazetariak:

  • Asier Aiestaran Irureragoiena, Naiz/Gara.
  • Jose-Luis Aizpurua, Euskal Irratiak.
  • Iñaki Altuna, Gara/Naiz.
  • Julen Aperribai, Berria.
  • Lander Arbelaitz, Argia.
  • Maite Arregi, Berria.
  • Ihintza Arrieta, Euskal Irratiak.
  • Marian Beitialarrangoitia Lizarralde, Euskadi Irratia.
  • Patxi Beltzaiz, Mediabask.
  • Jenofa Berhokoirigoin, Argia.
  • Maite Bidarte, Naiz Irratia.
  • Iurre Bidegain, EITB.
  • Anne Marie Bordes.
  • Allande Boutin.
  • Imanol Carrillo Zudaire, Gara/Naiz.
  • Oihana Daguerre, Mediabask.
  • Martxelo Diaz Aristizabal, Naiz/Gara.
  • Bob Edme, Mediabask.
  • Estitxu Eizagirre, Argia.
  • Oihana Elduaien, Berria.
  • Idoia Eraso, Gara/Naiz.
  • Amaia Ereñaga Azkarate, Naiz/Gara.
  • Aitor Errazkin Basurko, Antxeta Irratia.
  • Irati Esparza-Guimon, Mediabask.
  • Joanes Etxebarria, Berria.
  • Iban Etxezaharreta, France Bleu.
  • Guillaume Fauveau, Mediabask.
  • Marga Forestier, Euskal Irratiak.
  • Eider Goenaga, Berria.
  • Nerea Goti Valle, Naiz/Gara.
  • Patrick Graciet, Mediabask.
  • Gotzon Hermosilla, Berria.
  • Maider Iantzi Goienetxe, Gara/Naiz.
  • Andrea Ibarra, Mediabask.
  • Olatz Idoate, Euskal Irratiak.
  • Aritz Intxusta Pagola, Naiz/Gara.
  • Arritxu Iribar Egaña, Euskadi Irratia.
  • Iñaki Iriondo Telleria, Naiz/Gara.
  • Andde Irosbehere, France 3 Euskal Herri.
  • Xabier Izaga, Naiz/Gara.
  • Mikel Jauregi Artola, Gara/Naiz.
  • Claire Jomier, Mediabask.
  • Iker Lagrenade, Mediabask.
  • Ximun Larre, Mediabask.
  • Edu Lartzanguren, Berria.
  • Oihana Larzabal, France Bleu.
  • Mattin Lerissa, Euskal Irratiak.
  • Xabier Letona, Argia.
  • Andoni Lizeaga, EITB.
  • Ainize Madariaga, Berria.
  • Pantxika Maitia, Kanaldude.
  • Alberto Matxain Beraza, Naiz/Gara.
  • Beatrice Molle-Haran, Mediabask.
  • Mariasun Monzon Martinez de Arenaza, Naiz/Gara.
  • Amagoia Mujika, Berria.
  • Fermin Munarriz Olloki, Naiz/Gara.
  • Ainhoa Oiartzabal, Berria.
  • Jon Olano, Berria.
  • Nerea Olaso, EITB.
  • Jon Ordoñez, Berria.
  • Jon Ormazabal Galarza, Naiz/Gara.
  • Ion Orzaiz, Berria.
  • Larraitz Otazo, Naiz/Gara.
  • Menane Oxandabaratz, Herria.
  • Ruben Pascual, Naiz/Gara.
  • Iñaki Petxarroman, Berria.
  • Ainara Rodriguez Zalakain, Naiz/Gara.
  • Willy Roux, Mediabask.
  • Miren Saenz Elizondo, Naiz/Gara.
  • Joseba Salbador Goikoetxea, Naiz/Gara.
  • Ramon Santxez Zabaleta, Euskadi Irratia.
  • Ramon Sola Ayesa, Naiz/Gara.
  • Iñaki Soto, Naiz.
  • Igor Susaeta, Berria.
  • Goizeder Taberna, Mediabask.
  • Ion Telleria, Naiz Irratia.
  • Félix Thommen, Mediabask.
  • Jon Torner Zabala, Argia.
  • Iker Tubia, Berria.
  • Maddi Txintxurreta, Naiz/Gara.
  • Maddi Ane Txoperena, Berria.
  • Maite Ubiria, Gara/Naiz.
  • Joxe Juan Ugalde Ordoki, Euskadi Irratia.
  • Amaia Ugarte Rodriguez, Naiz/Gara.
  • Itziar Ugarte, Berria.
  • Ane Urkiri Ansola, Naiz/Gara.
  • Urtzi Urkizu, Berria.
  • Ximun Uthurralt, Euskal Irratiak.
  • Daniel Velez.
  • Bixente Vrignon, France Bleu Pays Basque.
  • Aitor Zabaleta, EITB.
  • Beñat Zaldua, Naiz/Gara.
  • Aitziber Zapirain Etxaniz, Antxeta.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Herritar uholdea preso, iheslari eta deportatuentzako behin betiko konponbidearen alde

Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Aurrera egiteko aukera

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Baldintzapeko askatasunean aske geratu dira bi preso iruindar

Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.


Mikel Mundiñano (Sare)
“Zigorrak bateratuko dituen erreforma urrats handia da presoen egoeran”

Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.


Eguneraketa berriak daude