Mikel Gil Cervera “Kurika” euskal presoa aske geratu da

  • 28 urte eman ditu preso, eta zigorra ia osorik bete du.

Argazkia: Etxerat

2020ko abuztuaren 27an - 13:36
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

28 urteko espetxe zigorraren ostean, kondena ia osorik beteta, aske geratu da Mikel Gil Cervera Iruñeko Txantrea auzoko euskal presoa.

Gil 1992an atxilotu zuten Frantziako Estatuan, eta 2000. urtean espainiaratu zuten. Gaixotasun larria tarteko, 2009tik etxean zegoen preso, ostegunean aske geratu den arte.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude