Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren zazpigarren eta azken final-zortzirena jokatu da urriaren 5ean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean; Artolak bildu du puntu gehien.
Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-zortzirena, urriaren 5ean. Aurretiaz sarrerak agortuta zeuden, beraz, bete-bete egin da aretoa.
Kantuan, hurrengo seikotea aritu da:
Aitor Salegi Martija
Eneko Araiztegi Agirre
Iñaki Zelaia Irazusta
Mikel Artola Izagirre
Oier Aizpurua Olaizola
Unai Izagirre Etxeberria
Mikel Artolak lortu ditu puntu gehien, 429 puntu. Beraz, azaroaren 2an Azkoitian jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Lasarte-Oriako puntuazioak:
Mikel Artola Izagirre...........429
Iñaki Zelaia Irazusta...........412,5
Oier Aizpurua Olaizola........401
Unai Izagirre Etxeberria......397,5
Aitor Salegi Martija.............390
Eneko Araiztegi Agirre........389,5
Aurkezle lanak Imanol Artola Arretxek egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu aritu da.
81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.