Miguel Lopez Legazpi konkistatzailearen alde iluna erakusten duen liburuxka argitaratuko du KKinZona irratiak

  • Miguel Lopez Legazpi konkistatzailearen alde iluna erakutsiko du Urretxu-Zumarragako KKinZona irrati libreak ostegun honetan aurkeztuko duen argitalpen batek. Balentin Tramón Sanpedrok idatzi du Miguel Lopez de Legazpi: urrea, ohorea eta ebangelioa liburuxka eta 18:00etan aurkeztuko dute, konkistatzailearen omenez Zumarragako plazan jarrita dagoen eskulturaren parean.


2019ko ekainaren 19an - 18:03
Miguel Lopez Legazpi konkistatzaile gipuzkoarra 1887ko ilustrazio batean (argazkia: Celestí Sadurní).
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Eskultura horri erreferentzia egiten zaio liburuaren sarreran: “Jarrera hantustean ikus dezakegu maskara filipinar bat zapaltzen –ala indiar bati moztutako burua da?– geure plaza galantaren erdi-erdian, denon gozamenerako”. Beste hainbat herritan oraindik ohoratzen diren konkistatzaileekin bezala gertatzen baita Legazpirekin: euskaldunen iragan loriatsuaren ikur bilakatu dela, irakurketa kritiko handirik gabe.

Azkenaldian, ordea, zenbait ekimen hasiak dira horrelako pertsonaien ibilbideak beste era batera baloratzen. Juan Sebastian Elkanoren mundu biraren V. mendeurrena ospatzeko erakunde publikoetatik bultzatu diren ekitaldien aurrean, bestelako irakurketen premia sortu da; galdera mahai gainean dago: benetan ospatzekoak al dira zenbait euskaldun goituk egindako ekintzak XXI. mendeko ikuspegitik?

“Jakina da historia garaileek idazten dutela eta horrexegatik erabiltzen dira abenturazale eta aurkikuntza hitzak, gupidagabe eta sarraski bezalakoak erabili beharrean”, irakurtzen da Legazpiri buruzko liburuxkaren hitzaurrean. “Geure bihotzeko herritarron pasadizoak ez baitira horren dirdiratsuak mexikarren eta filipinarren begietan. Horregatik argitaratu dugu liburuxka hau, kontakizunak boterearen galbahetik pasa beharrean, herritar xeheon bizipenetara egokitu eta berridatzi nahi baitugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zumarraga
Eskuz idatzita

Begi aurrean duzun hau eskuz dago idatzita, irakurle. Ordenagailuz idazten ditut normalean hemengoak, baina gaur gorputzak halaxe agindu dit, behar duela hemen bere arrastoa utzi, bere nekearen eta ezinen berri eman. Eta nor naiz ni gorputzari kontra egiteko, berak ere sufritzen... [+]


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (IV)
Beloki: Han goitik hautsa ikusten da

Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]


Zumarragan erraustegi bat jartzeko asmoa salatu dute

Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoak askatzen dituela,... [+]


2023-02-07 | ARGIA
Zumarraga-Azpeitiko haurrak osasun mentalerako zerbitzurik gabe utzi dituzte Osakidetzan

Zumarragako eta Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroek ez dute haurrentzako arreta zerbitzurik, pasa den urtarrilaren 31tik. “Osakidetzak bizi duen egoeraren beste adibide bat da”, salatu du ELAk.


2022-03-02 | Otamotz
Estatua, hankaz gora ez dagoen bakarra

Zumarragako Udala Euskadi plaza berritzen ari da. Zenbait herritar Migel Lopez de Legazpiren estatua kentzearen edo tokiz aldatzearen aldekoak dira, baina oraingoz bere horretan jarraituko du.


2022-01-26 | Jon Torner Zabala
Zaintza kamerak, haize-errotak, erraustegia… Itomen sentipena geroz eta handiagoa da herriotan

Ozpinduta. Halaxe nabil azkenaldian. Zuetako batzuen moduan, pentsatzen dut, edozer gauzaren aurrean zaunka. Bizi dugun egoera berez ere nahikoa etsigarria ez bazen, zenbaitzuk are etsigarriagoa bilakatu nahi dutela sinesten hasia naiz. Sinesten hasia norbaitek gure herriak... [+]


2021-12-23 | ARGIA
Jaurlaritzak Zumarragan erraustegi bat eraiki nahi duela salatu du ELAk

Zumarragan 2023 amaierarako eraiki nahi duten plastikoak tratatzeko plantan pirolisia erabiliko da olioa lortzeko (takoil), eta olio hori plastiko berria eta erregaiak egiteko erabiliko da. "Hondakin solidoak errez erregaia sortzen du, eta Europar Batasunaren beraren... [+]


Irati Zuriarrain (Kontseilu Sozialista Goierri)
“Ez zaigu zilegi iruditzen are gehiago ordaindu behar izatea”

Goierriko Kontseilu Sozialistak A-636 errepideko bidesaria bizitzaren garestitzearen adibide bat gehiago dela dio. Hilabete daramate peajearen aurkako protestan; ostiralean 19:30etan elkarretaratzea egingo dute Urretxu-Zumarragako Areizazga-Kalebarren plazan.


2021-11-17 | Otamotz
Ander Gisasola (Kresala zinekluba)
“Zineklubei aitortza egitea garrantzitsua iruditzen zaigu”

Ander Gisasola (Zumarraga, 1982) Donostiako Kresala zineklubeko kidea da. Kresalak 50 urte bete ditu eta azken mende erdian egindako lanari buruzko dokumentala prestatzen ari dira.


Zumarragak ez du luzatuko Aquarbe enpresa pribatuarekin ura kudeatzeko zuen kontratua

Zumarragako Udal Plenoak Aquarbe enpresarekin zuen kontratua etetea erabaki du, kontu hartzailearen txosten batek hala aholkatuta. Onura Publikoa plataformak uraren kudeaketa munizipalizatzeko exijitu du, Zumarraga eta Urretxu baitira oinarrizko baliabide hori zerbitzu pribatu... [+]


Eguneraketa berriak daude