Migrazioaren aurkako kontrol eta politika arrazistak salatzeko kontzentrazioak Irunen eta Hendaian

  • Gaur egin dute migratzaileen eskubideen aldeko elkarretaratzea, biharko Migrantearen Nazioarteko Egunaren harira.


2018ko abenduaren 17an - 12:26
Argazkia: Irungo Harrera Sarea / Gari Garaialde

Irun eta Hendaia lotzen dituen zubian egin du kontzentrazioa Irungo Harrera Sareak, eta Iparraldeko Etorkinen elkarteak Hendaiako Erretentzio Zentroaren aurrean. Azken hau “migratzaileentzako kartzela” bat dela esan dute, egoera irregularrean dauden migranteak giltzaperatzen baitituzte beren jatorrizko herrialdeetara bidali arte. Bi deialdiotan migratzaileen eskubideak aldarrikatu dira. Europar Batasunaren kontrol bidegabe eta politika arrazistak salatu dituzte.

“Irun eta Hendaia arteko muga ez da desagertu”, adierazi dute Irungo Harrera Sareko kideek. Schengeneko akordioak ezarritako araudia–EBn pertsonen zirkulazio askea– ez dela betetzen diote. Erakundeek ezarritako neurriak “berandu hartuak eta eskasak” direla ere esan dute. Dena dela, herritarren eta erakundeen mobilizazioei esker “bazterketa humanitarioko egoerak saihestu ahal izan dira.

Munduko populazioaren %2 baino gehiago

Migratzaileen Nazioarteko Eguna 1999an deklaratu zuen Nazio Batuen Erakundeak: “Milioika emigrantek mundu osoko herrialdeen garapenari egiten dioten ekarpen handia aitortzeko asmoz”. NBEren arabera, 175 milioi migratzaile baino gehiagok –munduko populazioaren %2 baino gehiago denak– bizi eta lan egiten dute beren jaioterri edo herritartasunaz bestelako herrialde batean. Kopuru horrek emigrante ekonomikoak, errefuxiatuak, asilo bila dabiltzanak eta etorkin iraunkorrak barne hartzen ditu.

Errefuxiatuen egoera salatu dute asteburuan, Busturialdean

Inguruko zenbait elkarte eta herritarren laguntza izan arren, errefuxiatuek ez dituzte behar adina baliabide beharrak asetzeko. Hori salatu du asteburuan Busturialdeko Harrera Taldeak, Berria egunkariak jaso duenez. Instituzio eta udalei gerratik ihesi datozen errefuxiatuei “oinarrizko laguntzak” eskaintzeko eskatu diete, baina batik bat administrazioei, bere gain har dezaten errefuxiatuekiko duten “erantzukizuna”.

Hilaren 22an kalejira zaratatsua egingo dute Inor ez da ilegala lelopean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
2025-04-30 | Jone Arruabarrena
Loueila Sid Ahmed Ndiaye:
"Atzerritarren Legearen erreformak asiloari uko egitera behartuko ditu pertsona zaurgarrienak, erregularizatu ahal izateko”

Maiatzaren 20an indarrean sartuko da Espainiako Atzerritarren Legearen erreforma berria. Loueila Sid Ahmed Ndiaye sahararrak (Tinduf, Aljeria, 1990) egunero ikusten du lege horrek pertsona migratzaileen bizitzetan duen eragina. 1999an iritsi zen Kanaria uharteetara Saharatik,... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


2025-03-26 | ARGIA
Errefuxiatuak hartzeko Gasteizen eraikitzen hasi diren makrozentro eredua kritikatu dute

Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]


Migratzaileen deportazioak azkartzeko lege-proiektu berria iragarri du Bruselak

Europako Batzordeak lege-proiektu berri bat aurkeztu du asteartean. Dokumenturik gabeko pertsonak jatorrizko herrialdeetara edo igarotze-herrialdeetara deportatzeko prozesua areagotzea eta azkartzea helburua du.


Leire Amenabar. Harrera-herrirantz
“Deserosotasunik barik ez da ezer aldatuko”

Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Eguneraketa berriak daude