Gas negar-eragilea erabili dute Migratzaileen Karabanaren aurka Guatemalatik Mexikora igaro nahi zutenean. Migratzaileek Tecun Uman hirira (Guatemala) itzuli behar izan dute, atxilotu ez ditzaten.
Milaka pertsona ari dira Ertamerikatik Ameriketako Estatu Batuetara heltzeko saiakera egiten. 2018ko urriko martxak baino arrabots txikiagoa eragin du oraingoak eta jende gutxiago batu da Migratzaileen Karabanara. Hala ere, Mexikoko Gobernuak horiek kanporatzea eta herrialdera sartzen ez uztea erabaki du.
Mexikoko Guardia Nazionala karabanako 2.000 kide ingururen aurka oldartu da eta gas negar-eragilearekin atzera eginarazi die, karabana Hidalgo Hirira (Mexiko) heldu nahian zebilela. Hainbat lagun atxilotu dute, baina gehiengoa atzera egin eta Guatemalako Tecun Uman hirian dago.
Guardia Nacional disuelve caravana con antimotines y gas; habrían 800 migrantes detenidos.pic.twitter.com/nEmDiBsCrq
— EAM (@EAMNewlink) January 24, 2020
BBC-k jakinarazi duenez, Mexiko "aurrekaririk gabeko" neurriak hartzera konprometitu da migrazio irregularra geldiarazteko. Guardia Nazionalaren esku-hartzea barne, zeina Polizia Federaleko, Ontzigintzako eta Polizia Militarreko kideek osatutako talde militarra den. Mexikoko presidente Andres Manuel Lopez Obradorrek 2018ko uztailean lortutako babesa kolokan jarri dute hartu dituen erabaki batzuek, batez ere AEBetako presidente Donald Trumpekin sinatutako hitzarmenen harira.
La desesperación de esta #CaravanaMigrante es muestra del gran fracazo del neoliberalismo en nuestra América, persiguiendo el sueño Americano reciben maltrato,humillaciones y los organismos basura callan ante tales crímenes de odio.@Almagro_OEA2015@mbachelet pic.twitter.com/2HGyPOayS5
— Luciana🔴⚫ (@triunfo79) January 20, 2020
Malen Garmendiak bi urte daramatza Greziako Lesboseko migranteen errefuxiatu gunean lanean , ZAPOREAK gobernuz kanpoko elkartearekin.
Iragan astean 9.000 migratzailez osatutako karabana irten zen Hondurasetik AEBetara heldu nahian. Guatemalako poliziak indarrez egin du haien aurka igandean, eta 2.000 pertsona inguru blokatuta daude.
Milaka ertamerikarren sufrimendua islatzen duten argazki ikusgarriak egin ditu Simone Dalmassok, eta Plaza Publica-k zabaldu ditu.
Ez aurrera eta ez atzera dago Ertamerikako migratzaileen karabana Mexikoko Tijuanan. Milaka lagunen ametsa zen, kolektiboaren indarraz baliatuta, AEBetako muga gainditzea. Hilabetea eman dute zain, baina tenperatura baxuak eta euriak larritasuna barreiatu dute kanpamentuetan... [+]
Muga zeharkatzea ezinezkoa da estatubatuar militarren begiradapean. “AEB ez da babeslekua” dio Trumpek. Ehun lagun inguru beraien herrialdera itzuli da dagoeneko.
Astebete baino gehiago daramate Tijuanan, muga zeharkatu nahian. Trumpek 6.000 militar baino gehiago ditu bertan. Igandean muga igarotzen ahalegindu ziren, eta gogor erantzun zuten AEBek.
Xenofobia nagusi da Tijuanan, Mexiko eta AEBen arteko mugan. 5.000 migratzaile inguru daude hirian, ez aurrera eta ez atzera, eta haien kontra manifestatu dira Tijuanako herritarrak.
Lehen 800 migratzaileak iritsi dira Tijuanako hondartzetara, eta hesiaren aurrean dira jada. Datozen ordu eta egunetan iritsiko dira gainontzekoak. Trumpek segurtasun indarrak areagotu ditu, eta muga abendura arte itxi du.