Arazoa munduaren ipar-hego banaketan dagoela azaldu dute Tinkuyko kideek, eta pertsona migratzaileen eskubideen alde borrokatzeko zortzi puntuko manifestua aurkeztu dute. Klima aldaketaren inguruan ere kontzientzia sortzeko konpromisoa hartu du taldeak, iparraldeko herrialdeen ekoizpen eta kontsumo sistema hegoaldeak pairatzen duela azaldu du aurkezpenean.
Gasteizeko hainbat migratzailek Tinkuy kolektiboa sortu berri dute eta larunbatean aurkeztu dute Gasteizko Auzolana pilotalekuan. Taldea migratzaileen eskubideengatik borrokatzeko jaio da, eta zortzi eskaerako agenda propioa zehaztu dute. "Eskuin muturreko faxisten eta beren gezurren aurka" daudela eta justizia nahiz berdintasunean oinarrituriko gizarte baten alde egingo dutela adierazi dute; parte hartzeko prest dagoen edonori gonbita egin diote. “Ez ditugu onartzen diruaren jabeen gezurrak, ezta GKE eta alderdi politikoetatik babesten gaituztela diotenen paternalismoa, gure ahotsa izan nahi dute, baina gure kabuz hitz egiteko aukerarik eman gabe".
Tinkuyko kideek munduaren ipar-hego banaketa bidegabea dela adierazi dute, eta arazo global baten “jatorria” dela diote. "Migratzea ez da erraza, eta ez da guztiz borondatezkoa izaten". Diskurtso arrazistek diotenaren aurka jaio da taldea, eta azaldu dute pertsona migranteek gizarteari mesede egiten diotela, jaso baino gehiago ematen dutela. "Langileak gara, ez gara gaizkileak".
Arrazakeriarekin batera klima aldaketaren inguruan kontzientzia sortzeko ardura hartu du taldeak, eta arazoaren fokua iparraldeko herrialdeen ekoizpen eta kontsumo sisteman jarri dute, geroago hegoaldeko herrialdeek pairatzen dutena. Tinkuyren ustetan, klima aldaketari aurre egiteko funtsezkoa da egitura politiko zein ekonomikoak eraldatzea.
Tinkuyk aurkeztutako zortzi aldarrikapenetan lehena izan da pertsona migratu langileen berehalako erregularizazio masiboa. “Bidegabea baita hiru urtez paperik gabe eta jazarpen poliziala jasaten bizitzera behartzea, gizartean errotzea lortzeko”. Horrekin batera CIE zentroak itxi ditzaten galdegin dute, “isilpeko kartzelak” direla salatu baitute.
Atzerritartasun legea aldatzeko ere exijitu dute berdintasun juridikoaren babes konstituzionala urratzen duelakoan. Emakume migratzaileek “zapalkuntza bikoitza” jasaten dutela argudiatu dute, “zaintza sistemaren euskarri baitira”.
Hezkuntza sistemaren inguruan ere mintzatu dira, eta oinarri arrazisten zein eurozentrismoaren inguruan hausnarketa sortzeko hezkuntza publikoan eta eztabaida publikoan eduki deskolonizatzaileak txertatzea eskatu dute Tinkuyko kideek.
Pertsona migranteek etxebizitza eta enplegua lortzeko orduan arazoak dituztela gogoratu dute. Salatu dute “burokrazia administratiboak eta gizarteko aurreiritziek” eragiten dutela migratzaileek lan okerragoak lortzea eta etxebizitza duina eskuratzeko zailtasun handiak izatea.
Gorroto diskurtso guztien aurka borrokatzeko beharra azpimarratzen amaitu du aurkezpena Tinkuyk, “etengabeko mobilizazioaren bidez egingo baitzaie aurre”.
Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
20 urte zituela, Alberto Flores-Uranga Mutrikutik Idahora (AEB) joan zen artzain. Bakardadean, mendietan galduta, maiz koiote eta hartzak begira zituela."Berriro egingo nuke, zalantzarik gabe", dio, garai haiek gogoratuta.
Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]
Korrika kari, 36 migratzaileri muga trabeskatzeko laguntza bideratzeagatik epaituko dituzten zazpi ekintzaileei elkartasuna adierazteko batu dira hainbat eragile J´accuse [Salatzen dut] kolektiboan. Urtarrilaren 26an eginen dute manifestazioa Irungo Ficobatik Hendaiara... [+]
Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]
Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.
Astelehen arratsaldean gutxienez 478 pertsona erreskatatu dituzte Kanarietako uretan, eta asteburuan gutxienez beste 1.893 lagun artatu zituzten uharteetako salbamendu ontziek. Duela hiru aste Mauritaniatik pateretan abiatuta ihesi zetozen 48 pertsona hil dira gutxienez,... [+]
Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.
Antzokiko atarira... [+]
Bidaiatzea eta migratzea ondo bereizten ditugu zoritxarrez. Migrazioen kasuan, prozesua ez da amaitzen helburu duten herrira heltzean, ezta beste herri batean bizitzeko baimena lortzean ere, euren bizitzetako urte anitz, hamarkadak, eman ditzakete leku baten benetako hasiera... [+]
Neurria ezartzeko "ekintza terroristen gorakada eta migratzaileen fluxu irregularra errazten duten sare kriminalen igoera" argudiatu ditu Frantziak. Azaroaren 1etik apirilaren 30era bitartean egongo da indarrean. Horren berri eman dio Frantziako Gobernuak Europar... [+]
Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]
Hendaiako komisarian deklaratu dute asteazken goiz honetan, eta segidan atxilotu dituzte, martxoaren 14an Korrika Irundik Hendaiara iragan zen egunean “talde antolatuan migratzaileak Frantziako Estatuan sartzen laguntzea” leporatuta. Zazpi herritarren aldeko... [+]