Migratzaileen deportazioak azkartzeko lege-proiektu berria iragarri du Bruselak

  • Europako Batzordeak lege-proiektu berri bat aurkeztu du asteartean. Dokumenturik gabeko pertsonak jatorrizko herrialdeetara edo igarotze-herrialdeetara deportatzeko prozesua areagotzea eta azkartzea helburua du.

El Tarajaleko biktimei omenaldia Espainiako Diputatuen Kongresuaren aurrean, 2025eko otsaila. Álvaro Minguito

2025eko martxoaren 13an - 07:50
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Martxoaren 11n Bruselan aurkeztutako Itzulera Zuzentarau berriaren ardatza da mugak kanpora ateratzea eta migratzaileak EBko mugetatik kanpoko eremuetara deportatzea, estatu kide baten eta EBtik kanpoko baten arteko aldebiko akordioen bidez. Araudia EBn asilo-eskaera ukatu zaien pertsonei aplikatuko zaie, eta ez zaie ezarriko inoren kargura ez dauden adingabeei eta adingabeak dituzten familiei. Araudiaren arabera, migratzaileak beren jatorrizko herrialdera –herrialde segurutzat jotzen bada– edo EBtik kanpoko herrialde batzuetara bidali ahal izango dira, baldin eta estatuen artean itzulera akordio edo hitzarmenik badago.

Itzulera eta EBtik kanporako lekualdaketa azkartzeaz gain, lege-proiektu berri honek migratzaileen atxiloketaren iraupena 18 hilabetetik 24 hilabetera luzatu du, 24 hilabete igaro ondoren neurri murriztaile berrietarako oinarriak jarriko ditu, zaintza elektronikoa barne, adibidez, eta zigor-neurriak gehituko ditu migratzaileentzat, hala nola hamar urte arteko sarrera debekatzea (egungo bosten ordez), bost edo hamar urte gehiagoz luzatzeko aukerarekin segurtasun-arriskuak aipatzen diren kasuetan. Halaber, zigor ekonomikoak aurreikusten dira kooperatzen ez duten pertsonentzat, baita deportazioaren ondoren bizitza berreraikitzeko finantza-laguntza murriztea ere.

Azkenik, lege-proposamenak estatu kide guztientzako ezarpen komunak jasotzen ditu sarrera-debekuei dagokienez (herrialdeen artean desberdintasunik egon ez dadin), eta borondatezko zein nahitaezko itzulera sustatzen du.

"Itzulera errazago eta aurreikusgarriagoak"
Prentsaurrekoan, Henna Virkukunenek, Subiranotasun Teknologikorako, Segurtasunerako eta Demokraziarako Europako Batzordeko presidenteorde exekutiboak, ziurtatu du itzulera-araudia homogeneoa izango dela estatu kide guztientzat, eta "itzulera errazago eta aurreikusgarriagoetarako" oinarriak ezarriko dituela. Virkukunenek nabarmendu duenez, "itzulerak lehentasuna izan behar du", eta "hirugarren herrialdeekin elkarlarean aritzeko akordioak lantzen jarraitu behar da", igarotze-herrialdeei eta jatorrizko herrialdeei erreferentzia eginda. "Europar Batasunaren autonomia babestu nahi dugu, eta erabakitasunez eta irmotasunez jokatu".

Bestalde, Magnus Brunner Barne Arazoetarako eta Migraziorako komisario europarrak azpimarratu duenez, "migrazioaren kudeaketa da EBk aurre egin beharreko erronka handienetako bat", eta araudi berri horrekin "etxean ordena jarri nahi da". "EB uzteko esaten zaien bost pertsonatik batek bakarrik egiten du alde. Hori ez da onargarria europarrentzat. Gure gizarteek ez dute hau onartuko ", ohartarazi du.

Araudi berria aplikatzeko, bai Virkukunenek bai Brunnerrek aipatu dute datu-base partekatu bat jarri dutela martxan, estatu kideei migratzaileen itzulera-aginduen berri emateko, eta berretsi dute uste dutela Parlamentuak eta Europako Kontseiluak "lehenbailehen" onartuko dutela lege-proposamen berria.

Deportazio-zentroak eta oinarrizko eskubideen urraketa
Ursula von der Leyenen bigarren agintaldiko lehen ehun egunekin bat datorren araudi berri honen iragarpenak atea ireki du estatu kideek EBtik kanpoko deportazio-zentroak ezar ditzaten, "horrek ekar ditzake atxiloketa arbitrario automatikoak, giza eskubideak monitorizatzeko erronkak, herrialde ez-seguruetara kate-deportazioak izateko arriskuak eta nazioarteko zuzenbidearen eta giza eskubideen urraketa ugari ", ziurtatu dute Dokumentatugabeko Migratzaileei buruzko Nazioarteko Lankidetzarako Plataformatik (PICUM, ingelesezko siglak).

Silvia Carta erakundearen eragin-arduradunak adierazi duenez, proposamen berri hau "EBk deportazioekin duen obsesioa areagotzeko saiakera argia da, egoera irregularrean dagoen edonori ikuspegi diskriminatzailea eta zigortzailea aplikatuz".

Bestalde, Sarah Chander Equinox Initiative for Racial Justice erakundeko zuzendariak honako hau adierazi du: "Modu neutralean, itzulerei buruzko lege gisa aurkezten bada ere, EB deportazioen erregimen zabalago bat proposatzen ari da. Migrazio-politika zigortzaileen ibilbide luzearen zati gisa ikusi behar da lege berria, migrazioaren inguruko zigor-esparru oso bat garatu nahi dute, baliabideak erabili beharrean baldintza kaltegarrietatik ihes egiten dutenen segurtasuna, babesa eta ongizatea lehenesteko".

"Segurutzat" jotzen diren herrialdeekin bueltaka
Iridia, CEAR Novact, Council for Refugees (GCR), Human Rights League (LDH), Cairo Institute for Human Rights Studies (CIHRS), Centre for Peace Studies Croatia edo EuroMed Rights erakundeen kezketako bat da, besteak beste, giza eskubideen eta zuzenbide-estatuaren egoera Tunisia, Libano edo Egipto bezalako herrialdeetan, "segurutzat" jotzen baitira.

Duela gutxi, EBk migrazio-arloko zenbait akordio sinatu ditu hiru herrialde horiekin. "Tunisian, duela gutxiko hauteskundeek presidentearen kontrol autoritarioa sendotu dute, eta migratzaileen eta errefuxiatuen egoera, berriz, kezkagarria da, kanporatze masiboei, gorroto-diskurtsoei eta eraso fisikoei buruzko txostenak baitaute", diote asteartean argitaratutako ohar batean. "Egipton, gizarte zibilaren aurkako errepresioa, giza eskubideen defendatzaileak eta disidentzia baketsuaren aurkakoa, bai sarean bai kalean, kezka larria da oraindik. Atxiloketa arbitrarioek, espetxeratze masiboek eta epaiketaz kanpoko exekuzioek Egiptoko edozein pertsonari eragiten diote ", adierazi dute.

EuroMed Rights-en arabera, "jatorrizko herrialde segurua" edo "hirugarren herrialde segurua" bezalako kontzeptuak ez datoz bat Errefuxiatuen Estatutuari buruzko Konbentzioan ezarritakoarekin, asilo-eskaera bakoitzaren banakako ebaluazioa ezartzen baitu.

Erresuma Batuaren eta Ruandaren arteko akordioarekin edo Italiaren eta Albaniaren artekoarekin (migratzaileak deportatzeko ituna) dauden antzekotasunei buruz galdetuta, Virkukunenek eta Brunnerrek argi utzi nahi izan dute "ezertarako ez" dela gauza bera, araudi berria asilo eskaera ukatu zaien pertsonentzat baita. "Garrantzitsua da azpimarratzea itzulera-zentro horiek Europar Batasunean legez kanpo jarraitzen duten pertsonentzat pentsatuta daudela", berretsi du Brunnerrek.

Itzulerei buruzko araudi berriaren esparrua 2024ko apirilean onartutako Migrazio eta Asilorako Europako Ituna da, 2026ko erdialdean indarrean sartuko dena. Itun berri horrek migratzaileen atxiloketa eta deportazioa eta mugen kanporatzea ditu ardatz; asilo- eta babes-eskubidea arriskuan jartzen du, eta kutsu arrazista eta xenofoboa duten Europako politikak sendotzen ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Leire Amenabar. Harrera-herrirantz
“Deserosotasunik barik ez da ezer aldatuko”

Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Mayotteko papergabeak: Chido zikloiaren biktima ikusezinak

Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


Eguneraketa berriak daude