Enpresak komunikabideei filtratu die berria langileei eta batzordeari jakinarazi aurretik. Kaleratzeen iragarpena langileek eta LAB sindikatuak Michelineko zuzendaritzaren "deriba autoritarioa" salatu ostean etorri da.
Kaleratzeen iragarpena, LABek salatu duenez, zuzendaritzak dagoeneko martxan duen prozesu baten jarraipena da. «Hilabete hauetan, enpresak lan-kargaren galera, plantilla gaindimentsionatua, soberan dagoen jendea eta, berriz ere, konfiantza galera aldarrikatu ditu Gasteizko lantegian», azaldu du sindikatuak.
LABek gogorarazi du langileek egin duten gauza bakarra «dagozkien eskubide demokratiko oinarrizkoenak defendatzea» izan dela: lan-baldintzen alde mobilizatzea eta erreferenduma antolatzea.
Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.
Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.
CCOOk egindako azterketa batek agerian utzi du hezkuntzan, industrian, ostalaritzan eta merkataritzan ordu estren kopurua nabarmen altua dela, eta enpresek urteko 3.254 milioi euro bereganatzen dituztela ordaindu gabeko ordu gehigarriengatik.
Sumarrek PSOEri ezarritako marra gorrietako bat horixe zen, lanaldia jaistea. Hala ere, laguntzak ematea ez zen hasierako asmoetan sartzen.
LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, dagoeneko 36 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.
2019ean, Gorlizko emakume udaltzaingo batek tratu iraingarria eta sexu izaerako jokabide desegoki larriak sufritu zituela salatu zuen bere kidea zen gizonezko batengatik, eta, horren ondorioz, 2021an baja eskatu zuen. Orain, Bilboko Lan Arloko 2 zenbakiko epaitegiak ebatzi du... [+]
Irakaslea zara eta lanordutan nahiz lanorduz kanpo, berehala erantzun beharreko mezuz josten zaituzte ikasleek, haien gurasoek, ikastetxeko zuzendaritzak, lankideek? Deskonexio digitalaren beharraz gogoetatu dugu, Aitor Idigoras irakaslearekin: "Ateak ixten eta mugak... [+]
Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak
Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.
Lehen bi egunetan %100eko jarraipena izan du grebak TUVISAn, enpresa batzordearen arabera. Jaurlaritzak %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Lan baldintzak eta zerbitzu publiko osoa hobetzea eskatzen dute langileek.
Bost egunetik hirutan manifestazioak egingo dituzte hiru hiriburuetan. ELAren arabera, jarraipena %70ekoa izan da lehen egunean.
Correos posta-zerbitzuak garbiketarako azpikontratatutako Limpiezas J. Cordoba enpresako langileek salatu dute bost hilabete daroatzatela soldata kobratu barik eta, egoera konpontzeko neurririk hartu ez delakoan, greba mugagabera joatea erabaki dutela jakinarazi du ESK... [+]
Iparvending enpresak langile bat kaleratu zuela salatu zuen iraila amaieran ESK sindikatuak, eta kaleratzearen oinarrian enpresaren zein Ertzaintzaren “tratu iraingarria eta arrazista” zegoela. Kaleratutako langile Hamza Benzrira Gasteiztarrarekin hitz egin du... [+]
“Hodeia” izen etereoak ezkutatzen ditu ur eta energia kantitate handiak kontsumitzen dituzten zerbitzariz betetako pabiloiak. Bada, adimen artifizialak ere badu B aldea: Asia, Afrika eta Hego Amerikako milioika pertsonen lan esplotazioa. The Washington Posten... [+]
Plantillaren batasuna eta determinazioa, baita ELAko erresistentzia-kutxa ere, funtsezkoak izan dira gatazkan; akordioak lanaldi partzialeko lanaldiak luzatzea ere aurreikusten dute.