Miarritzeko ‘La Negresse’ auzoaren izen arrazistak horrela jarraituko du, Paueko Auzitegiak erabakita

  • Epaileek zuten azken hitza eta hala eman dute: La Negresse auzoak hala izaten jarraituko du Paueko Administrazio Auzitegiaren ebazpenaren ondoren, Miarritzeko Herriko Etxearen iritziarekin bat eginda. Izena aldatzeko auzibidea Mémoires et Partages (Oroimenak eta partekatzeak) elkarteak abiatu zuen, "arrazista eta sexista" delako.


2023ko abenduaren 22an - 12:02
Azken eguneraketa: 13:02
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Paueko auzitegiko txostengileak ireki zien bidea epaileei eta hala erabaki dute orain: beren esanetan La Negresse ez da "giza duintasunaren kontrako" izena. Miarritzeko tren-geltoki ondoko auzo ezagunari Herriko Etxeak eman dion izena da hori, eta Mémoires et Partages elkartearen ustez arrazista bezain sexista da.

XIX. mendean Napoleon Bonaparteren soldaduek han zerbitzatzen zuen ostalari bati jarritako ezizena da La Negresse, eta hortik datorkio. 1986an Herriko Etxeak euskarazko Harausta jatorrizkoa kendu eta izen ofizial hori jarri zion auzoari.

Mémoires et Partages elkarteak auzibidea hasi zuen izen hori aldatzeko. Elkarteak lan handia egin du Ipar Euskal Herrian ez ezik, Bordelen, Arroxelan eta Nantesen esklabotzarekin eta arrazismo kolonialistarekin zerikusia duten arrastoak agerian jarri edo aldatzeko.

Auzitegiak dio "oroimen ikuspegitik" aldatu zitzaiola izena auzoari eta ez beltzen komunitatea "arrazoi arrazistengatik estigmatizatzeko". Baina Mémoires et Partageseko kideen ustez hala egiten du gaur gaurkoz: "Historia kriminala erakusten du", esan zion Karfa Sira Diallok Ipar Euskal Herriko Hitza-ri. Diallo epaitu egin zuten izen hori salatzeagatik G7aren goi bileraren bezperetan.

La Negresse izenaren kasua aldarrikapen ikur gisa dute mugimendu dekolonialistan. Hala, Mémoires et Partages elkarteak helegitea jarriko dio Paueko erabakiari Bordeleko Auzitegi Administratiboan, Berria-k azaldu duenez.

Miarritzeko Herriko Etxeak, bere aldetik, adierazi du ez duela izena kentzeko asmorik, miarriztar gehienentzat ez duelako "arrazismo kutsurik", baina 2024an plaka bat ezarri nahi dute, XIX. mendeko emakume zerbitzariaren historia kontatuko duena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esklabotza
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Espoliazio frankista
Ibex35 eta euskal oligarkiaren zimenduak

Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]


Markus Rediker
“Esklabotzaren indarkeria funtsezkoa izan zen kapitalismoaren gorakadan”

Marcus Rediker historialari estatubatuarrak kapitalismoaren aurkako erresistentzien hasiera arakatu du, marinelen eta pirateriaren historiara iritsi arte.


2023-12-07 | Hala Bedi
Azukre Beltza, Julian de Zulueta esklabista arabarraz Irati Antiaren erakusketa Gasteizen

Julian de Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa ikusgai dago LABE espazioan.


Azukre Beltza erakusketa
Kubako esklabista arabarraren historia ikusgai Gasteizen

Julián de Zulueta y Amondo esklabista arabarra eta bere negozioak ardatz hartuta Azukre Beltza erakusketa “murgiltzailea” sortu du Irati Antía Zuaznabar gasteiztarrak, eta asteazkenean inauguratuko du hiriburuko LABE espazioan. Zulueta XIX. mendeko... [+]


2023-10-02 | Axier Lopez
Martín Rodrigo y Alharilla
“Euskal Herria ere nabarmentzen da esklabotzari buruzko memoria-politika ezagatik”

Nazio inperialistetan familia jakin batzuk izugarri aberastu eta elite ekonomiko berriak sortu zituen munduko sistema kolonial eta esklabistak. Aldi berean, kontinente oso bateko biztanleria erdira murriztu zuen: Afrika. Mundua errotik aldarazi zuen, eta egun ere indarrean... [+]


Esklabo jabeen oinordekoak boterean

Reuters agentziak argitaratu berri duen ikerlan baten arabera, AEBetako politikari asko esklabo jabeen oinordekoak dira.


Esklabotzaren memoria Europan
Iragan ilunak auzitan jarri du gaurko aberastasuna

Europa esklabotzarekin aberastu zela ez da sekretua. Hainbat mendez milioika pertsona garraiatu zituzten Afrikatik Amerikara, eta esplotazio horri esker ekoiztutako kakaoa, azukrea eta kotoia izan ziren Liverpool, Bartzelona edo Bordele bezalako hirien garapen ekonomikoaren... [+]


Toussaint Louverture Haitiren askatzailea hil zela 220 urte igarota, bere borrokak bizirik dirau Bordelen

Pasa den ostiralean bete ziren 220 urte Toussaint Louverture hil zela, Haitiko 1791ko esklaboen iraultzaren buruzagia. Askorentzat, garai hartako politikari garrantzitsuena izan zen Louverture, ez bakarrik Napoleon Bonaparteren gudarostea garaitu eta Amerikako lehen herrialde... [+]


Esklabotzaren gaiarekin, ‘The Guardian’ Kataluniako ispiluari begira… eta Euskal Herrian zer?

Erresuma Batuan eta Katalunian gizakien esplotazioan oinarrituriko iragan eta garapen ekonomikoarekin zer egin eztabaidak plazara salto egin duen bitartean, gurean jarraitzen dugu isilik eta eztabaidarik gabe.


‘The Guardian’ egunkariaren jabeak barkamena eskatu du, hedabidearen sortzaileak esklabotzarekin aberastu zirelako

The Guardian egunkari britainiarraren jabeak, Scott Trust enpresak, iragarri du neurriak hartuko dituztela, euren iragan esklabistaren kalteak konpondu eta "lehengoratze justizia" egiteko.


Esklabo ohiaren ironia askea

Big Springs, Tennessee (AEB), 1864. Sezesio Gerra betean, Batasuneko soldaduak Patrick Henry Anderson koronelaren plantaziora iritsi ziren eta bertako esklaboak askatu zituzten, tartean Jourdon eta Amanda Anderson senar-emazteak. Biak Daytonera (Ohio) joan ziren eta han langile... [+]


Erresuma Batuko iragan esklabista onartzea eta kalte ordainak ordaintzea eskatu diote Sunak lehen ministroari

Familia esklabista ohi batek Grenada Karibeko uharteari barkamena eskatu eta kalte ordaina ematearen harira, laboristek parlamentura eraman dute eskaria. Grenadako Erreparaziorako Komisioak horixe bera eskatu die gobernuari zein errege-erreginen etxeari.


Eguneraketa berriak daude