Ostegunean Miarritzen gertatutako emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Miarritzen eta baita Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak antolatu ditu mobilizazioak: Gasteizen eta Bilbon larunbatean elkartu ziren eta Iruñean eta Donostian astelehenean egingo dituzte.
Apirilaren 14an, 75 urteko emakumearen gorpua topatu zuten suhiltzaileek Miarritzeko Agilera auzoko etxe batean, 77 urteko gizonezkoaren gorpuarekin batera. Izan ere, gizonezkoak emakumea eskopetarekin tiroz hil eta ondoren bere buruaz beste egin duela baieztatu dute eta Baionako fiskaltzak "borondatezko homizidio" gisa definitu du gertatutakoa. 2003 geroztik Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz hildako 110. emakumea da, eta aurtengo hirugarrena. Ipar Euskal Herriko datuen arabera, 2005 eta 2020 artean 25 emakume hil dituzte bortxaz eta aurtengo lehena izan da Miarritzekoa.
Asanblada feministak ostiral arratsalderako antolatu zuen elkarretaratzea, eta Miarritzeko Herriko Etxearen parean salatu zuten 75 urteko emakumearen hilketa; "Non aux violences sexistes. Bortizkeria sexistarik ez" lelopean.
Horrez gain, Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere mobilizazioak izan dira, Emakumeen Mundu Martxak antolatuta. Larunbatean, Bilbon egin zuten elkarretaratzea Arriaga plazan eta igandean Gasteizen, Andra Mari Zuriaren plazan. Gaur ordea, Iruñean elkartuko dira 20:00etan Udal Plazan eta Donostian 19:00etan Bulebarrean.
Emakumeen Mundu Martxak ohar baten bidez salatu duenez “Indarkeria matxistak ez dauka mugarik. Sistema kapitalista patriarkalaren funtzionamenduaren ezinbesteko tresna da, eredu horrek sortzen dituen pertsonen arteko botere harremanak bizirauteko eta mantentzeko baliabidea da". "Indarkeria matxistaren aurkako borrokan agente sozial, politiko eta instituzional guztien ardura pertsonal eta kolektiboa ezinbestekoa da, hezkuntzan hasita beste edozein eremutan ere. Garaia da hitzetatik praktikara pasatzeko", adierazi dute.
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa hasi da astearte honetan Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera egin du, eta akusazio partikularrak hamazortzikoa, sexu abusuak leporatuta. Lópezen defentsak adierazi du entrenatzaile... [+]
Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]
Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]
84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.
Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]
Dozenaka lagun batu dira igandean Laudioko Herriko plazan, Ez zara fisioa, erasotzailea zara lelopean.
2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).
Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]
Gipuzkoako Auzitegiak urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, emakume bat bortxatzen saiatzeagatik. Epaiketa asteazkenean egin zuten, eta, hasi aurretik, gizonak gertakariak onartu eta akordioa erdietsi zuen Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin, zigorra... [+]
Bortxaketen kasuentzako bideratu daitekeen kartzela zigorrik gorena jarri diote senar-ohi Dominique Pelicoti; eta beste 50 bortxatzaileei dagokionez, guztiak dituzte erruduntzat jo, baina fiskalak galdetzen zuena baino apalagoak dira zigorrak. Hiru hilabetez iraun du Mazango... [+]
Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]
Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]