Metropolien orainalditik etorkizunera


2020ko abenduaren 09an - 08:43

Lagunek maiz galdetu ohi didate nolakoa den bizimodua Madril aldean. Ez da erraza erantzutea, batez ere sei mila biztanle dituen Lezoko herritar izatetik hiru milioi biztanleko hiri bateko herritar anonimo bat gehiago izatera pasatu naizelako. Orokorrean, metropoliek badute “punta de lanza” efektu berezi bat. Hau da, hiri horietan orain gertatzen ari dena lauzpabost urte barru hasiko da hiri ertain eta herrietara heltzen, atzeraturiko uhin efektu bat eraginez. Hori da, agian, Madril bezalako espazioek duten gauzarik esanguratsuena, alegia, etorkizun hurbilari begirako leihatilatxo bat diruditela gehienetan.

Pentsatzen dut ateko behatxulotik begira bagina bezala egoteak metropolitik mundurako saltoa egiteko aukera paregabea eskaintzen digula. Are gehiago: igarle batek bola magikoari begira egingo lukeen modura, etorkizuneko aldaketa hipotetiko batzuk plazaratuko ditut.

Asmatu berri dudan bola magiko honen lehen irudiek muturreko digitalizazioan bizi den gizartea erakusten dute. Ziur aski, zuen inguruan norbait entzun duzue kexaka, “ea noiz itzultzen garen lehenagoko formatura”, ezta? Arren, esan iezaiezue ezen, bola magiko honen arabera, behintzat, ez dagoela atzera bueltarik. Formatu mistoak (on-line/off-line) eta muturreko digitalizazioa ditugu etorkizun hurbileko agertokiak. Baina, nondik ateratzen dira halako irakurketak?

"Ez dago atzera bueltarik. Formatu mistoak (on-line/off-line) eta muturreko digitalizazioa ditugu etorkizun hurbileko agertokiak"

Agerikoa da azken hilabeteetan migrazio masibo bat ikusi dugula, off-line mundutik on-line mundurako trantsizioarena. Digitalizazio hori giza jarduera eta harreman esparru orotara hedatu da, izan familia barrukoak edo lagunen artekoak, eta goitik behera eraldatu ditu unibertsitateetako klaseak zein enpresetako azpiegitura guztiak. Esperientzia digital horrek zerbait erakutsi badu da eskura ditugula, gutxi gorabehera, lehenagoko bizi eredua on-line munduan erreplikatu ahal izateko beharrezkoak diren baliabide teknologikoak. Digitalizazio masibo horrek bizi ereduak eraldatuko ditu goitik behera: lan eta ikasketa esparruak etxebizitzetan kokatuko ditu hein handi batean, eta herritarrei begirako zerbitzu gehienetan adimen artifizialaren bitartekotza txertatuko du, telefono lokuzioen edo bot digitalen bidez.

Hipotesi horiek jaurtitzeko, hiru aztarna topatzen ditut. Lehenik eta behin, gaur egun programatzaile eta garatzaile digitalei zuzendutako lan eskaintzen kopuruak gainerako lan eskaintzena hirukoizten du. Programatzaileak hamarkada honetako langile desiratuak ditugu ezinbestean, eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien esparrua, berriz, esploratu gabeko urre meategia.

Bigarren aztarna Europar Batasunaren Next Generation EU diru laguntza planarena da. Espainiari krisia kudeatzeko emandako 140.446 milioi euroko aurrekontuan, bi ardatz nagusi aipatzen ditu, nahitaez bete beharreko baldintza gisara: ekologismoa eta digitalizazioa. Adituek Smart city jasangarriak deitzen diete etorkizunean ustez egongo diren metropoliei. Horietan, zerbitzu publiko-pribatu guztiek eta harreman orok aplikazio digitalen bitartekaritza izango dute, eta horrek garraioa, osasuna, hezkuntza zein aisia ulertzeko moduak eraldatuko ditu.

Hirugarren aztarna da enpresa publiko zein pribatuek onura ekonomikoak izan dituztela azken hilabete hauetan. Batetik, argi indarraren, wifiaren edota alokairuen kostuak murriztu ahal izan dira, “etxean lan egitearen” formula paregabeaz; gastu horiek langileek hartu dituzte beren gain, eta horrek kostuen desplazamendua eta indibidualizazioa ekarri du. Bestetik, produktibitate maila igo egin da orokorrean, eta ez soilik lan esparrua gure etxeko bulego inprobisatura ekarri dugulako. Izan ere, beldurra eta shock egoera kontuan hartu beharreko beste funtsezko aldagaia dira; inguruan gertatzen den guztiarekiko kontrolik ez izatearen sentsazioak kontrolatu dezakegunarekiko dedikazio maila areagotzea ekarri du, “behintzat lana galdu ez dezadan” logikapean.

Nire bola magikora itzuliaz, bizi eredu ezegonkorrak normatzat dituen gizarte baten irudiak ikusten ditut. Aurreko batean, bizi ibilbide egonkorren galeraz hitz egin nuen, eta Oreretako lagun batek erantzun zidan “galera” hori azken urteetako belaunaldien fantasia edo asmakuntza bat izan dela, bere gurasoen eta aitona-amonen belaunaldiek desegonkortasuna bakarrik ezagutzen zutela. Lagun venezuelar batek zioen: anabasarik handiena zera izan da, COVID-19a heldu dela egunean-egunean bizitzera ohituta ez dauden herrialdeetara. Antsietate episodioak, zorabioak, depresioak, muturreko haserreak, indarkeriak… Krisi honek eragindako urruntze soziala ondorio fisiko eta mentalak ekartzen ari da belaunaldi guztietan. Errealitate gordina dugu muturren parean: komunikazio teknologien aro berri honetan, inork ez du sentitzen benetan kasu egiten diotenik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude