Metamorfosi ekologikoa: Bizi! eta Bihar-ek Ipar Euskal Herriko hautetsiendako formakuntza saioak plantan eman dituzte

  • Ipar Euskal Herriko 880 hautetsik sinatu zuten Bizi-k proposaturiko Metamorfosi Ekologikoaren Ituna joan diren Herriko Etxe eta Elkargo mailako hauteskundeetan. Hautetsi boluntaristak beren agintaldian laguntzeko eta beren hainbat galderei erantzuteko, Bizi-k formakuntza ziklo bat abiaraztea erabaki du, eta horretarako adituek, lekuko handiek eta baita Ipar Euskal Herrian engaiatuak diren eragileek ere parte hartuko dute. Hasieran formakuntza zikloa 2020ko aitzin ikusia zen, baina COVID-19a dela eta gibelatua izan da, lehen formakuntza saioak 2022ko irailean izanen direlarik.

2020ko martxoaren 5ean, Ituna 2020-2026 izenpetzearen gaualdia
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2022ko abuztuaren 09an - 12:49

Gai ekologikoak herritarren lehentasunezko kezken artean dira. Altxatu behar diren desafioen hedadura historikoaren aitzinean, gero eta ahots gehiago, jendarte zibiletik edo zientzialarietarik, altxatzen dira hautetsiei galdatzeko erronka ekologikoei buruz forma daitezen. IPCCko adituen txostenek identifikaturiko urgentziaren aitzinean, erabakiak hartzen dituztenen formakuntzak ezinbesteko baldintza dirudi ekintza eraginkorra ukaiteko eta biztanleriaren nahiei erantzuteko. Klimaren Aldeko Herritarren Itunarentzat zozketatuak izan diren150 frantsesek berek formakuntza hori lortu zuten eta azkenean neurri ekologiko handinahiak adostu zituzten.

Metamorfosi Ekologikoaren Ituna Ipar Euskal Herria lurralde erresiliente bilakatzeko asmo handiko proiektu bat da eta politika publiko bereziki boluntaristak eskatzen ditu. Erronken araberako Herriko Etxeetako eta Elkargoko neurriek horien aitzina eramateko behar adina tresnatuak diren hautetsiak behar dituzte. Horregatik Bizi! elkarlanean ari da Bihar -Trantsizio Ekologiko, Ekonomiko eta Sozialerako Institutua- den formakuntza-erakundearekin eta baita ere CEDIS hautetsien formakuntza zentroarekin ere, formakuntza-eskaintza onena bermatzeko, Ipar Euskal Herriko lurralde problematikari egokitua. Programa hau egun bakarreko saioetan deklinatzen da Ipar Euskal Herriko hainbat tokitan, eta bakoitzak Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren 7 ataletako bat jorratuko du.

Lehen formakuntza biologikoa eta tokikoa den elikadura bati buruzko metamorfosirako ekintzetaz arizanen da eta irailaren 21ean, asteazkenez, Baionan iraganen da.

Zergatik formakuntza hau?

Ipar Euskal Herria aspalditik ari da laborantza herrikoi eta jasangarriaren garatzen eta ere baserri eta laborantza ondarea zaintzen, tokiko garapen kontzertatuaren esparruan. Euskal Hirigune Elkargoak Elikaduraren Lurralde Proiektua martxan ezarri du eta “Laborantza eta Elikaduraren Erakunde Publikoa” sortzeko lanetan ari da.

Lehen formakuntza honetara Gilles Pérole gomitatua da, lekuko handia, Mouans Sartoux-ko auzapez-ordea. Egun horren karietara, alternatiben aldeko lurraldeko eragileekin (Euskal Herriko Laborantza Ganbara, BLE eta SCIC EOLE-ekin) solasaldia ere segurtatuko da.

Finantzaketa-eskemak

Hautetsien formakuntza finantzatzeko bi mekanismo badira. Informazio gehiagorentzat:

https://cedis-formation.org/le-droit-a-la-formation-des-elu-es-locaux

Izen emateak:

Izen-ematea internetez egiten da, ikastaro bakoitzarentzat izena emateko orri batekin. Formakuntza ezberdinentzat izen-ematea jadanik sarean da:

Laborantza eta elikadura:

https://cedis-formation.org/blog/formation/agir-pour-une-agriculture-et-une-alimentation-bio-locale/Economie locale et eusko:

https://cedis-formation.org/blog/formation/agir-pour-une-economie-locale-par-le-developpement-de-leusko/

Energia berriztagarriak:

https://cedis-formation.org/blog/formation/agir-pour-un-territoire-100-energies-renouvelables/

Hondarkinen murriztea:

https://cedis-formation.org/blog/formation/agir-pour-une-reduction-des-dechets-et-une-economie-circulaire/

Eraikinak:

https://cedis-formation.org/blog/formation/agir-pour-la-maitrise-de-lenergie-dans-les-batiments/

Mugikortasunak:

https://cedis-formation.org/blog/formation/agir-pour-toutes-les-mobilites-alternatives-a-la-voiture-solo-au-pays-basque/

Klima plana:

https://cedis-formation.org/blog/formation/lancer-le-plan-daction-du-plan-climat/

Formakuntzei buruz xehetasun gehiago:

Informazio gehiago nahi izanez gero, sar harremanetan Bihar Institutuarekin 07 61 86 72 27 zenbakian edo contact@institut-bihar.org helbidean

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.

Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
ANALISIA
Justizia klimatikoa

Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


2025-01-08 | Nicolas Goñi
Nola bihurtu lurzoruak klimaren laguntzaile?

Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-17 | Julene Flamarique
Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute

220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]


2024-12-12 | Nicolas Goñi
Plastiko kutsadurari buruzko gailurraren porrotak arazoa kudeaezin bihurtu dezake

Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]


Etorkizun bizigarriei buruzko literatura lehiaketaren sari banaketa eginen du ostiralean Sukar Horiak

Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


Ez kontzeptuak

Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]


Idorrak dira munduko lurren %40, eta lehortze bidea egin dute lurren %75ek

Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-20 | Nicolas Goñi
Betirako urpetutako lurrez ordaintzen dute klima aldaketa Hego Sudanen

Hegosudandar gehienak txirotasun larrian bizi izan dira azken bi mendeotan gutienez, eta zoritxarrez, estatu independente bihurtzeak ez die egoera hobetu, munduko herrialde txiroena baita, hainbat gerra tarteko. Testuinguru oso hauskor horretan klima aldaketak zailtasun berri... [+]


2024-11-20 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Datuak lurraldera

Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]


COP29 Azerbaijanen
Klima aldaketari aurre egiteko orain arte baino hamar aldiz diru gehiago bildu beharko dute Bakun

COP29 hasi da astelehen honetan Bakun, Azerbaijanen hiriburuan. 197 herrialde dira foro honetako kide eta horiez gain mundu osoko sare zibilaren milaka pertsona hurbilduko dira bertara, gobernuen jarduna jarraitzeko. Aurtengo gai izarra finantzazioa izango da.


Lehen aldiz 1,5ºC-ko langa gaindituko du tenperaturaren igoerak 2024an

Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.


Eguneraketa berriak daude