Mikel Olaziregi Donostiako Zinemaldiko zuzendariak ostiralean jakinarazi zuenez, Meryl Streep eta Antonio Banderas aktoreek jasoko dute aurtengo Donostia saria. Horrez gain, Sail Ofizialeko epaimahaia Jonathan Demmek, Michael Ballhausek, Martina Gusmanek, Masato Haradak, Nadine Labakik, Clare Peploek eta Leonor Watlingek osatuko dutela jakinarazi zuen. Koldo Almandoz zuzendari donostiarra, berriz, Zabaltegiko epaimahaiko kide izango da. Zinemaldiaren 56. edizioa irailaren 18an hasi eta 27an amaituko da.