Apirilaren 17a Baserritar Borrokaren Mundu eguna dela baliatuz, EHKOlektiboak adierazpen hau argitaratu du, koronabirus garaian azokei eusteko garaipena ospatzeko eta herritarrei dei egin die "Elikadura burujabetzaren alde erosten dugu" mezuarekin argazkiak zabaldu ditzaten sare sozialetan, #GeraZaitezEtxeanEzIsilik traola gehituta. Jarraian, EHKOlektiboaren testua osorik:
Covid-19k eragindako osasun-krisia dela eta, Eusko Jaurlaritzak 2020ko apirilaren 8an EAEko aldizkari ofizialean argitaratu zuen EAEko udalerrietan elikagaiak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak zuzenean saltzeko merkatu eta azoka tradizionalak bertan behera uzteko agindua baliogabetzea lortu dugu, eta oso pozik gaude. Lehen sektoreko eragile nagusienen eta beste hainbat herri-eragileen (300 baino gehiago) arteko elkarlanarekin erakutsi dugu baserritarrak eta kaletarrak komunitate bat osatzen dugula eta badakigula zer nahi dugun, edo behinik behin, zeren alde borrokatu nahi dugun.
Baserritarrak zein kaletarrak, herritarrak garen heinean, kontziente gara erosketa bakoitzaren atzean herri-eredu jakin baten aukeraketa dagoela. Aukeratzen da ekoizpen eredua, harremanak izateko eredua, paisaia, eredu ekonomikoa… Merkatuak eta azokak babesten ditugunok baserritarrak ari gara babesten, euren lanari duen balioa ematen diogun neurrian, besteak beste prezio justu bat ordainduta. Merkatu eta azoketara joaten garenok, jakiak etxean jasotzen ditugunok, zein bestelako saltoki txikietara joaten garenok, zuzeneko harremanetan sinesten dugu, horrek ematen baitigu aukera benetan ezagutzeko zer jaten ari garen; janariari buruzko benetako informazioa jasotzen dugu ekoizlearengandik, ez publizitatea. Pertsonen eta ingurumenaren zaintza lehenetsi nahi dugu gure kontsumo ohituretan. Hiri eta herriko merkatu eta denda txikietan saltzen dituzten gure baserritarren jakiak erosi nahi ditugu, bertako produktuen salerosketa lehenetsi, osasuntsuak diren jakiak eskuratu ingurumenarekin errespetuzkoa den kontsumoa gauzatzeko.
Ikusi dugunez, bide honetan ezinbestekoa da ekoizleen, dendari txiki eta kontsumitzaileen arteko saretze-lana. Elkarlana eraginkorra izan da eta horregatik bertan parte hartu dugun eragile guztiak zoriontzeko beharra ikusi dugu; klima larrialdi egoeran, eta osasun krisi baten erdian, arduraz jokatzeko borondatea eta ahalmena erakutsi dugulako.
Baina, oraindik bide luzea daukagu egiteko, pertsonen neurriko eta ingurumenarekiko errespetuzko ekoizpen eta kontsumoaren alde. Administrazioarekin lan egitea ezinbestekoa izango da bestelako nekazaritza-politikak sustatu ditzan, baina ikusi bezala, herritarron arteko harremanetan dago eredu aldaketarako giltza. Apirilaren 17a Baserritar Borrokaren Mundu eguna dela aprobetxatuz, baserritar txikien eta gertuko kontsumoaren aldeko aldarria egiteko aprobetxatuko dugu eta alboan izan zaituztegun eragile guztiei, eta gainerako herritarrei, dei gure mezua zabaldu eta proposatutako ekimenean parte hartzera.
Euskal Herriko herritarrei dei egiten diegu baserritar txikien eta gertuko kontsumoaren aldeko aldarria egiteko gaurko egunean, Baserritar borroken mundu egunean, (A17) eta bakoitzak bere erara babesa plazaratzeko. Adibidez argazki bat atera dezakezue bertako produktuak erosiz azokan, denda txikiren batean, zuzenean baserritarrei edo antzeko ekintza batean. Ondoren argazkiak "Elikadura burujabetzaren alde erosten dugu" mezuarekin eta Via Campesinak proposatzen duen traola (#GeraZaitezEtxeanEzIsilik) erabiliz sare sozialetara igotzea eskatzen dizuegu. Bestelako egitasmoak ere ongi etorriak izango dira: bertsoak, mezuak, irudiak,…
Sare sozialetako kanpaina abiatzeko bideo bat argitaratuko dugu goizeko 9.00etan. Elikadura burujabetzaren aldeko 5 ahotsen adierazpenak jaso ditugu bertan. Eskerrik asko zabaltzen laguntzeagatik!
Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]
Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]
Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]
Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]
Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]
Lehen mailako arretak “kolapso egoeran” jarraitzen duela uste dute, ospitaletako arretak bizi duen gainkarga salatu nahi dute, eta egoerari aurrea egiteko neurriak eskatzen dituzte ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.
Abenduaren 20an eman zuen jakitera Olentzeroren Lagunak elkarteak 2021ean ere ez zela Olentzero Iruñeko kalez kale ibiliko, pandemiaren egoerak horretara bultzatuta. Urtarrilaren 4an, aldiz, Iruñeko Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteak adierazi du aurten kaleetara... [+]
COVID txertoa hartu edo ez, norberaren hautu bat da, legezkoa, eta batak bezala besteak errespetu bera merezi duena. Ez da derrigorra, baina behartzeko erreminta ezarria dago Euskal Herri osoan: Europar Batasunak bidaiatzeko udan jarri zuen QR pasaportea. Zer dakar QR... [+]
Honela adierazi du Gazte Koordinadora Sozialistak zabaldu duen oharrean: "Zentzu sanitariorik gabeko neurriak hartzen jarraitzen dute politikari profesional despotikoek". Berriki hartutako hiru neurriak salatu dituzte zehazki: COVID ziurtagiriaren zabalpena, aire... [+]
Osakidetzaren lehen mailako arretaren egoera "jasanezina" dela salatuz Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun etxeen aurrean elkarretaratzeak egin dituzte. "Lehen olatua izan eta urte eta erdira, osasungintza urria, nekatua eta baliabiderik gabea daukagu",... [+]
LAB sindikatuak honako irakurketa plazaratu du: "COVID kutsatzeen olatu berria dela eta, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Frantziako Gobernua COVID ziurtagiriaren ezarpena erabiltzen ari dira euren kudeaketaren hutsuneak ezkutatzeko. Bost ardatzetan neurriak... [+]
Urtero Bilboko Konpartsek San Tomas egunaren harira argitaratzen duten egutegiaren etekinak Etxaldeko Emakumeei emango dizkiete aurten.
Abenduaren 18 arratsaldean Donostian jendetzak hartu ditu kaleak, Bizitza plataformak deituta egin den manifestazioan. "COVID pasearen inposaketari ez" lemak elkartu ditu.
Abenduaren 14an Osasun Publikoaren Aldeko Herri Ekimenak 1.000 erreklamaziotik gora aurkeztu ditu Donostiako Eusko Jaurlaritzako Osasun sailean, bereziki Lehen Arreta eta oro har osasungintza publikoa indartzeko eta duintzeko eskatuz: "Osasun sistema publiko,... [+]
Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, protestara jo dute ostiralean Bilbon, Donostian eta Gasteizen. 'Covid ziurtagiriari ez! Burgesiaren ofentsibari aurre egin' izan dute aldarri milatik gora lagunek.