Saltoki handietako langileak greban dira gaur, egun indarrean dagoen digitalizazio ereduak lanpostu asko suntsituko dituela salatzeko. Hiriko urrezko milia zeharkatu dute gaur goizean egindako manifestazioan, Merkataritza borrokan digitalizazioaren aurrean: enplegua defendatu eta duindu lelopean.
ELA eta LAB sindikatuek antolatu dute greba, eta Maddi Aspiazu ELA sindikatuko kidearen arabera, beste digitalizazio eredu bat behar dute saltoki handietan: “Gaur greba egun bat deitu dugu ikusten dugulako enpresek inposatu nahi diguten digitalizazio ereduak denden itxiera eta kaleratzeak ekarriko dituela. Guk uste dugu lanpostu denak bermatuko lituzkeen beste digitalizazio eredu bat posible dela, ulertzen dugulako merkataritzan ez dagoela inor sobran”.
Aspiazuren ustez, lanorduak murriztea izango da gakoa: “Guk ikusten dugu hitzarmenetan indarra egin beharko litzatekeela urteko lanaldia jaisteko, ulertzen dugulako lanordu gutxiago egingo balira, denontzat orduak eta lana egongo liratekeela. Lanpostu gehiago sortzeko aukera egongo litzateke, eta gehienbat, daudenak ez suntsitzekoa. Industrializazio garaian lortu zen 40 orduko lan astea, eta ulertzen dugu bide horretatik izan behar dela gaur egungo aldaketa ere, digitalizazioan aldaketa”.
Gaur greba egiten ari diren merkataritzako langileak saltoki handietan aritzen dira, baina denda txikietako langileekin aliantzak sortu behar direla uste du ELAko kideak: “Denok dakigu digitalizazio prozesu honek dendari txikiei min handia egingo diela, sektoreko enpresa potoloek euren indarra erabiliko dutelako denen gainetik euren interesak defendatzeko”.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]