Europar Batasuneko herrialde guztietan hizkuntza ofizialak ezagutzea nahitaezko betekizuna da lanbide sanitarioetan aritzeko. Herrialde horietara lanera doazen profesional guztiek behar besteko hizkuntza gaitasuna izan behar dute lekuko hizkuntza batean edo hizkuntzetan.
Hala exijitzen du 2005eko Lanbide-gaitasunaren Europako Zuzentaraua batek. Euskal Herriko hegoaldean bi hizkuntza ofizial ditugu, baina gure arloan lan egin nahi duen profesional batentzat, mediku atzerritar batentzat, betekizun bakarra gaztelania jakitea da. Euskara ezagutzearen betekizuna ez zaio inori exijitzen, ezta gehiengo euskalduna dagoen lekuetarako ere, eta horren arduradunak gobernu eta parlamentu autonomikoak dira, erabaki baitzuten egun batez euskara ezagutzea meritu bat dela soilik, puntu batzuk ematen baititu edozein lanpostutara sartzeko, baita hizkuntza-eskakizunik gabekoetara sartzeko ere.
Antolamendu Sanitarioaren Legearekin, 1997an, euskal botere publikoek euskal hiritarrekin zuten konpromisoa ezarri nahi izan zuten, osasuna babestu eta zaintzeko eskubideak begiratzeko eta errespetatzeko. Lege horren edukian 28. artikuluak dio Euskara meritu kontsideratuko dela, kontuan izan gabe langile sanitarioarekin dagoen komunikazioa funtsezkoa dela artatzearen kalitatea eta pazientearen segurtasuna garantizatzeko.
Europan, erakunde publikoez gain Elkargo Profesionalek ere exijitzen dute gaitasun linguistikoaren betekizuna betetzea. Hego Euskal Herrian horiek gaztelania bakarrik exijitzen dute, nahiz eta euskara aitortua dagoen hizkuntza ofizial bezala Espainiako Konstituzioan, Estatutuan eta Amejoramendu Legean, eta 1982ko Euskararen Normalizazio Legean eta 1986ko Baskuentzearen Legean. Ondorioz, osasun arloan Euskara erabiltzeko arazoak ez datoz kanpotik, ez ditu Madrilek jartzen, esan ohi denez; herrialdearen barneko aurkakotasuna da, gure erakundeena, geure parlamentuena eta hauen legeena, borondate politikorik ezarena.
Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiak, epaitu aurreko erabaki bat hartu zuen –Estatu kide batek Europako Erkidegoko Zuzenbidea urratzeagatik duen erantzukizunari buruz, eta, odontologo aritzeko baimena harrera-herrialdeko hizkuntza ezagutzearen mende jartzeari buruz–. Horixe baitzen , hain zuzen ere, jatorri turkiarreko Salomone Haim odontologoaren kasua, Alemanian lan egin nahi zuenarena. 2000ko uztailaren 4an Auzitegiak erabaki zuen estatu kide bateko erakunde eskudunek exijitu egin dezaketela estatu kide horretan lanbidean aritzeko behar den hizkuntza-ezagutza, baimena eman ahal izateko.
Gure herrialdean ez diegu behar besteko arreta ematen pazienteei, sufritu zutenei eta sufritzen dutenei, euren sanitarioekin komunikatu ezin dutenei, euren hizkuntza ezagutzen ez dutelako. Paziente horiek, izan ziren eta dira, oinarrizko eskubideak ukatu zaizkion biktimak; baina hainbestekoa da gure alienazioa, inork ez du haientzat ordaina, justizia eta egia eskatzen. Inork ez die barkamenik eskatzen eta ez die aitortzarik eskaintzen, eta are larriagoa, gure parlamentu autonomikoetan, zona euskaldunean hizkuntza gaitasuna sanitarioei exijitzea, derrigorrezko izatetik urrun, meritutzat hartzen da oraindik ere.
Orain urte bete eskari bat egin genuen Europako Parlamentuan, Osasunbideak ez dituelako Baztanera eta Xaretara mediku elebidunak bidaltzen. Onargarritzat hartu ostean, Vassiliou andreak, Batzordearen izenean, erantzuna eman zigun, oraindik orain Izaskun Bilbao eurodiputatuari eman diotena bera, Nafarroako Euskara Kultur Elkargoaren aldeko agerpen batean. Gogorarazten digute hizkuntza aniztasunerako errespetua Europako Batasuneko funtsezko balio bat dela, baina Estatu kideak direla erantzule nagusiak Hizkuntza Politikan erabakiak hartzeko, eta eskumen hori Euskadiko Autonomia Erkidegora transferituta dago.
Zona euskaldunean lanbidean aritu garenok badakigu ongi pazienteekiko komunikazio arazo horiek zer eragin izan duten haiengan, zer nolako lasaitasuna hartzen duten beren minak adierazi ditzaketenean, zeintzuk diren pazientearen segurtasunean eta tratamenduarekiko atxikimenduan eta prebentzioan inkomunikazioak eragiten dituen arazoak. Hala zioen epai batean Knapman epaileak Erresuma Batuan: “Hutsegite medikoak edo arreta sanitarioan gertatutako atzerapen justifikatu gabekoak, hizkuntza behar beste ezagutzen ez delako sortutako zailtasunek eragin badute, zabarkeria medikotzat hartzen dira”.
Legealdia bukatzear dago eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko gehiengoa nazionalista izanik, nago iritsi dela unea gure parlamentariak gogo biziz saia daitezen hainbeste urtean komunitate euskaldunari egin zaion kaltea ordaintzen, legea eginez honelako eran, -Europan bezalaxe-, pentsatu eta onar dezaten gaitasun linguistikoa exijitzea, herritar euskaldunak artatu behar dituzten profesionalei.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]