Herri honen lorpen handi bat izan da 2017an, armagabetzea. Armagabetzea bi estatuek saboteaturik zuten arren, Bakearen Artisau bihurtu ziren herritarrek lortu zuten desobedientzia zibilaren bidez lehen armak deuseztatzea. ARGIA Sarietan komunikazio lana saritzen dugu, eta ez ote da komunikazioa izan, armagabetzearen ezinbesteko giltza? Bakearen Artisauek, Luhuson poliziak atxilotu aurretik, herritarrei komunikatu zieten zein zen bakearen alde burutzen ari ziren ekintza eta helburua. Herritarrek ongi ulertu zuten mezua, eta Frantziako hedabideek ere, gaiarekiko bestelako ikuspegiak zabaldu zituzten. Bakearen Artisauek erabateko zilegitasuna eta horrekin batera askatasuna lortu zuten komunikazio horri esker. Ondoren ere, ez ote zen giltzarria izan Frantziako familia politiko erabat ezberdinen artean komunikazioa diskrezioz eta konfiantzaz landu izana, Frantziako Estatuak jarrera aldatzea lortzeko? Alegia, Baiona ardatz hartuta herritarrek egun argiz eta modu publikoan desarmea burutu zutenean, estatuaren errepresiorik ez jasotzea lortzeko?
Urtarrilaren 31n bilduko gara Usurbilgo Atxega jauregian Argia Sariak banatzeko. ARGIAko lantaldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen. Hala ere, irakurleon proposamenak beso zabalik jasotzen ditugu urtero.
Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]
Dani Blancok ateratako argazkiak Usurbilen.
Folklorea kristalizatu den gauza hori zela zioen Ion Celestinok ARGIAn. Eta tradizioa, aldiz, une jakin batek ematen duen lorea dela azaltzen zuen.
ARGIA Sariak “tradizio” bilakatu direla esango genuke gaur egun. Hasteko, eta gehiegi pentsatu gabe, 35. urtez... [+]
Gordegia.eus, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria. Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.
Sahara. Herri bat erresistentzian liburuak jaso du 2024ko prentsa saria. Herritarrei ahotsa emanda, sahararren aurkako errepresioa eta haien erresistentziarako kemena transmititzeko egindako ahaleginagatik jaso du saria Kristina Berasain Tristan liburuaren egileak.