Merezi dugun euskal opera


2024ko uztailaren 05ean - 13:03
Azken eguneraketa: 18:29
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Durangoko Hitz liburu-dendan otu zitzaidan Saturraran operak merezi zuela kritika. Jose Julian Bakedanoren arrapostua batetik, liburu-dendako Gaizka Olabarriren berben ilusioa, horrenbeste urtean Hitz liburu-dendako ardura eraman izan duen Nekane Bereziartuak opera hori ikusteko eta entzuteko adierazitako gogoa… eta ikusirik euskal prentsak ez duela berbarik idatzi opera jokatu ostean, hemen hiru-lau berba kontuari buruz.

Guridiren Amaya 1920ko maiatzaren 22an jokatu zen lehen aldiz Bilboko Coliseo Albian. 2024ko ekainean, Kirmen Uribek eta Juan Carlos Perezek atondutako Saturraran gozatu dugu, bi egunez. Mendea egin du operak isilik, euskaraz bederen. Horra lehen gogoeta. Sarean ikasten hasi eta Euskal Kultur Erakundearen gunean zera irakurri daiteke: “Lehen 'euskal' opera 1884an agertu zen Donostian, ihauteriak kari. Pudente ikusgarri dibertigarria da”. Serafin Baroja eta Jose Antonio Santestebanek sortua. Partitura galdurik da aidanean.

Arriaga betean aditu genuen, bada,  Saturraran obra. Taula gainean arrantzaleak, eta oroz gain bi neska. Ane (arrantzalearen alaba) eta furgonetan heldu berria zen Luna. Erakarmena. Hondartza. Maitasun berria. Eta mundu are berriagoak. Berba bat ikasi diot Kirmen Uriberi: lupua. Eszenatoki gainean ingelesez heroin irakurri dut, caballo elearen aldamenean. Pozoitu nau Kirmen Uriberen lanak. Engantxatu. Eta adi-adi jarraitu dugu opera moldez, XXI. mendean sortu lehen obra. 1980ko hamarkadara garamatza. Ondarroa dugu denok buruan. Eta libretoko esaldiak kantuz jarriz abeslari ezin trebeagoak.

Bilboko Orkestra Sinfonikoa taularen azpian. Bilboko Koralaren hainbat agerraldi. Bikainak. Juan Carlos Perezek sortutako lana. Ezin abesti deitu han entzundakoei. Ez dago melodia askorik. Kanturik ez da. Labur eta zehatz abestera behartuak dira interpreteak. Keinuren bat egin diote Boga Boga ezagunari, baina ez da abesten; ez dago abestirik.

Melodia eta kantuzale gara euskaldunok. Horren hutsunea nabaritu dut. Operaren ostean, alde zaharreko tabernetan izan ditugun elkarrizketetan, batek baino gehiagok gura izan du abestiren bat. Zeozertxo. Juan Carlos Perezen hautua ordea, bortitzagoa izan da. Ertzekoa. Egoera bera bezala. Bi neska protagonisten patuaz pentsatzen hasi naiz une batez, bizi izan zituzten une atsegin haiei omenalditxoa bazegokiela. Bake-bakean joan zen Ane. Itsasoak eraman zuen. Lurrean geratu da Luna. Eta gu, ikusten genuenari so. Zur eta lur. Obra eder bat. Eszenografia bikaina. Irudimena bor-borka. Orduko garaiaren bertsio modernoa. Paretan margotutako aldarrikapen eta protesta eta guzti, gainera.  Euskaraz idatzi eta sortu den operarik garaikideena. Euskal kulturgintzaren ikur izan zitekeen lan bat. Saturrarandik mundura eroateko modukoa. Ba ote? Saio gehiago egitea funtsezkoa litzateke. Eta libretoa argitaratzea, paperean, zer gutxiago. Gure hizkuntzak, gure herriak merezi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Opera
Don Pasquale garaikidea pizza artean

Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Bluff galanta

Orgia
Pier Paolo Pasoliniren obran oinarritutako ganbera-opera.
Musika: Héctor Parra.
Libretoa: Calixto Bieito. Ensemble Intercontemporain.
Zuzendaria: Pierre Bleuse. Eszenografia: Calixto Bieito. Bakarlariak: Ausrine Stundyte (sopranoa), Leigh Melrose (baritonoa),... [+]


2023-03-20 | Jakoba Errekondo
Txorien negarra

Txoriek negar egiten dute. Ez guk bezala, nonahi, noiznahi, mainontzi, edota besterik gabe barruari eutsi ezinik… Ez zait berehalakoan ahaztuko behin Beran gertatua: urtero Ertz musika jaialdi sonatua egiten zen bertan eta tarteka paisaiarekin zerikusia zuen ekitaldiren... [+]


Anna Bolena xarmagarria

OLBE-k antolatutako Donizettiren Anna Bolena opera. Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Jordi Bernacer. Bilboko Opera Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Bakarlariak: Joyce El-Khoury (sopranoa), Silvia Tro Santafé (mezzoa), Marko Mimica (baxua), Celso Albelo... [+]


Anduaga txapeldun

OLBE-k antolatutako Belliniren I Puritani opera. Euskadiko Orkestra. Zuzendaria: Giacomo Sagripanti. Bilboko Opera Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Eszena zuzendaria: Emilio Sagi. Eszenografia: Daniel Bianco. Bakarlariak: Jessica Pratt (sopranoa), Xabier Anduaga... [+]


Viva Verdi!
OLBE-k antolatutako Verdiri eskainitako errezitaldia

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Daniel Oren. Bilbao Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Bakarlariak: Angela Meade (sopranoa), Daniela Barcellona (mezzoa), Sergio Escobar (tenorea), Giovanni Meoni... [+]


Tonu grisak

Ez da oso ezaguna Madama Butterfly operan kontatzen den istorioa Euskal Herriarekin erabat maiteminduta zegoen Pierre Loti idazlearen obra batean oinarrituta dagoela. Madame Chrysanthème da obra hori. Antzeko argumentua du, nahiz eta Lotiren originalak amaiera zoriontsua... [+]


Bikaintasuna soiltasunean

Nekatu gabe mila aldiz goza daitekeen obra horietako bat da Rigoletto. Verdiren opera gailenetakoa da, pasarte oso ezagunak eta edertasun handikoak eta ikusleak erakartzen dituen argumentua dituena. Bere alaba ustezko madarikazio batetik etsi-etsian babesten saiatzen den... [+]


Verdi epikoa

OLBEk azken urteotan egin duen proiekturik interesgarrienetako bat Tutto Verdi izenekoa izan da. Verdi musikagilearen opera guztiak antzeztu dira ziklo honetan, salbuespenik gabe. Eta opera horietako azkena da orain aipatuko duguna: Alzira.

Arrazoi askorengatik merezi zuen... [+]


Enrike Bert. Opera pasio
“Beste zenbait artek lortzen ez duena lortzen du opera garaikideak”

Irratian operaz jarduten duenean aditu, eta operara joateko gogoa eragiten du. Kartsu mintzo baita mikrofonoaren aurrean. Operaz. Horixe du pasio, barru-barruraino sartua du pozoia, eta ez dago beneno hori aterako dion sendagile ez belagilerik.


Sentimenduen koktela

Plazer izugarria da Euskalduna Jauregian emakumeen ariman sakontzen duten XX. mendeko bi lan hauez gozatu ahal izatea. Gutxitan izango dugu opera labur, bizi eta, argumentuari dagokionez, gogor hauek entzuteko aukera, benetan oso gutxitan programatzen direlako. Eta, egia esan,... [+]


Mozart gehiago behar genuke

Beti da plazera Mozarten opera batez gozatzea. Salzburgoko konposatzailearen errepertorio zabalean benetako harribitxiak daude, eta ez bakarrik musikaren ikuspegitik. Horixe da La clemenza di Tito obraren kasua, lan berezia baita, ikuspegi psikologikotik izaera introspektiboa... [+]


OLBE
Denboraldiaren hasiera liluragarria

Operazaleok pozez itxaroten dugu OLBE-ren denboraldiaren hasiera. Eta aurten poza bikoitza izan dugu. Alde batetik, titulu eder-ederra, publikoaren kuttuna izan dugulako, eta, bestetik, interpretazio mundialak disfrutatu ditugulako. Behin baino gehiagotan entzun dugu Bilbon... [+]


Eguneraketa berriak daude