ELA, LAB eta ESK-k egin dute deia, eta gainontzeko sindikatuak gonbidatu dituzte batzera. UGT, CCOO, Ekintza eta PIMek enpresari eskatu diote seigarren gauari uko egin diezaiola, negoziazioak berriz abiatzeko baldintzak sortzeko. Gaur, ostirala, seigarren greba eguna dute Mercedesen, eta produkzio kateak geldirik jarraitzen du.
Osteguneko bileran Mercedesen zuzendaritzak negoziazioa bertan behera utzi zuen, eta sindikatuei adierazi zien grebak dauden bitartean ez dela bilera berririk egongo. Arratsaldean, langileen asanblada irekian, aste honetako grebak deitu dituzten ELA, LAB eta ESK sindikatuek proposatu zuten hurrengo astean beste hiru greba egun deitzea, eta aldeko iritzia nagusitu zen. Hortaz, hurrengo asteazken, ostegun eta ostiralean greba deialdia dago Mercedesen. Mikel Díaz de Alda LABeko eta Mercedeseko enpresa batzordeko kideak ARGIAri adierazi dioenez, langileak “indartsu” daude bi aldarrikapen nagusien inguruan: sei gau jarraian lan egiteari ezetza, eta soldataren igoera KPIari lotuta egotea.
Díaz de Aldak azaldu du hiru sindikatu deitzaileek gonbita luzatu dietela gainontzeko sindikatuei –UGT, CCOO, Ekintza eta PIM– grebara batu daitezen. Momentuz behintzat ez dutela bat egingo erantzun diete, eta “enpresaren erantzunaren zain” geratuko direla. Izan ere, Eitbk jakinarazi duenez, UGT, CCOO, Ekintza eta PIMek Mercedesen zuzendaritzari eskatu diote bere proposamenetik seigarren gaua kentzea negoziazioei berrekiteko.
Zuzendaritza eta sindikatu arteko bilera “sinestezina”
Osteguneko bilera oso laburra izan zela jaso dute hedabide guztiek, ordu erdi ingurukoa, Mercedeseko zuzendari orokor Emilio Titosek hasieratik esan baitzien sindikatuei negoziazioak bertan behera geratzen zirela grebak amaitu bitartean. Díaz de Aldaren irudiko bilera “sinestezina” izan zen, Titosen jarreragatik, hain zuzen ere. Nabarmendu du “mehatxua” eta”inposizioa” enpresarena bai, baina “batez ere” Titos zuzendariaren eskutik heldu zela. ELA, LAB eta ESK-k beren planteamendua azaldu zutela dio Díaz de Aldak: egoera ikusita “ziurrenik” hurrengo asterako hiru greba egunera deituko zutela, baina langileekin hitz egin behar zutela aurretik. UGT, CCOO, Ekintza eta PIMeko ordezkariek ez zuten hitza hartu bileran, LABeko sindikalistaren arabera.
UGT, greba deitzaileen aurka
Gerora, CCOOk adierazi zuen enpresa “okertu” egin zela bere jarrerarekin. UGTk oharra atera du: negoziaziorako deia egiten du, enpresari eskatzen dio seigarren gaua baztertzeko, eta grebara deitu duten sindikatuen aurka egiten du: “Lastima da negoziatzeko asmorik ez duten sindikatuek (inoiz ez baitute egin), eta helburu bakartzat prentsan agertzea dutenak ‘beren erresistentzia kutxa aurkezteko’, 30.000 familiaren etorkizuna boikotatzea". Kontutan hartu beharra dago UGTko afiliatu ugari ari dela greba egiten, grebaren jarraipena ia erabatekoa baita tailerreko langileen artean, eta UGT eta ELA dira ordezkaritza handiena duten sindikatuak enpresa batzordean (zazpina, UGTren kasuan horietariko lau dira tailerreko langileen bozen ondoriozkoak).
Milaka langile kalean
Asteazkenean bezala ostegunean ere langile ia denek egin zuten greba –ELA, LAB eta ESK-k ordezkaritzaren %45 dute enpresa batzordean–, produkzio kateak geldirik jarraitu zuen, eta milaka langile eta gasteiztar mobilizatu zen lantegiaren inguruan zein Gasteizen. Mobilizazioetako batean langileek Ajuria Eneara jo zuten, lehendakariaren egoitzara, zuzendaritzaren aldeko bere jarrera leporatzeko. Ostiralean ere greba dago deituta, hirugarren egunez jarraian.
Hemen osteguneko mobilizazioen zenbait irudi:
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]