Goizeko 9:30tan bildu dira sindikatuak eta patronala, eta zuzendaritzak langileei adierazi die ez dela negoziaziorik egongo grebak dauden bitartean. ELA, LAB eta ESKk zuzendaritzaren “jauntxokeriak” gatazka “areagotuko” duela adierazi du. Gaur ere produkzio katea gelditu du grebak.
Bilera laburra izan da, Emilio Titos Gasteizko Mercedeseko zuzendariak sindikatuei adierazi baitie ez dela negoziaziorik egongo grebak dauden bitartean, ELA, LAB eta ESKk azaldu dutenez. Jarrera aldatu du berriz ere enpresak arlo horretan, ekaina erdialdean adierazi baitzuen ez zela bilduko sindikatuekin protestak gelditzen ez zituzten bitartean, baina aste honetan birritan bildu da haiekin.
“Zuzendaritzaren jauntxokeria berri bat, plantilla gutxietsiz, gatazka areagotzen duena”, salatu dute ohar batean grebara deitu duten hiru sindikatuek. Bileran Emilio Titos zuzendariak izandako jarrera gaitzetsi dute, eta akordioa erraztu ordez gatazka “blokeatzea” egotzi diote. Sindikatuek azaldu dutenez, Titosek esan die plantillak ez duela enpresaren proposamena “ulertzen”, eta enpresak berak azalduko diela langileei zuzenean.
CCOOk adierazi du "denek" egin behar dutela hausnarketa egoera birbideratzeko, baina gaur enpresa "erratu" egin dela, aukera galdu duelako langileei ikustarazteko negoziazio mahaiak "akordioetara haltzeko aukera" ematen duela.
Tapia, garaietara "egokitu" beharraz
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak, akordiorako deia egin du, langileei “malgutasuna” eskatuz: “Malgutasuna izan beharko da gertatzen ari denarekiko, eta egokitzapen bat egin beharko dugu, lantegi askotan eta pandemian gertatu den bezala. Denok egokitu behar gara garaietara, denok egin behar dugu egokitzapen hori”.
Grebak jarraitzen du
Atzo bezala gaur eta bihar, osteguna eta ostirala, greba deitu dute ELAk, LABek eta ESKk. Hiru sindikatuek adierazi dute gaurkoan ere langileen %95ak egin duela bat grebarekin, eta produkzio katea geldirik dago atzodanik. Hurrengo asteko asteazken, ostegun eta ostiralerako ere komunikatu dituzte greba deialdiak. Iragarri dute, edonola dela, arratsaldeko manifestazioan jakinaraziko dituztela urrats berriak.
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]
Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k, STEILASek, EHNEk, Etxaldek eta CGTk Iruñean eta Donostian.
Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]
Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]
Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".