Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.
Langileriarentzat bizi-kostuak gero eta handiagoak diren bitartean, ez du amaierarik miseriaren kontura aberasten ari diren enpresen zerrendak. Berriki, Mercadona supermerkatuak eta Inditex arropa-kateak eman dute 2023an izandako irabazien berri. Eta ez dago sorpresarik: haiek ere marka historiko guztiak gainditu dituzte etekinei dagokienez.
2023an, batez beste, %11,8 egin zuten gora elikagaien prezioek Espainiako Estatuan (2022an baino bi dezima gehiago). Aldi berean, inoizko irabazirik handienak lortu ditu Mercadonak: 2022ko emaitzekin alderatuta, %40 areagotu ditu etekinak. Lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea; hain justu, 1.009 milioi eurora heldu da.
Inditexek ere historiako emaitzarik onenak lortu ditu 2023an, bigarren urtez jarraian. 36.000 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu; eta, denera, 5.000 milioi euroko irabaziak. Hortaz, 2022an baino %30 gehiago irabazi du kateak.
ELAren deiari erantzunez, manifestazioa burutu dute Bilbon, Mercadona enpresaren joera salatzeko.
Detektatu beharreko pertsonen irudiak enpresaren esku daude, eta bere establezimenduetatik urrun nahi dituen horiek identifikatzeko baliatu ditzake.