Mentxu Alkorta dantzaria eta soinujolea hil da

  • Dantza klasikoan, garaikidean eta trikiti munduan ibili den Mentxu Alkorta Arzak (Donostia, 1947 - Erratzu, 2021) hil da. Dantza klasikoan formatu zen lehenbizi eta ondoren Anexa Euskal Herriko lehenengo dantza garaikide konpainiako kide izan zen. Dantza garaikidean dantzari profesionala izana da. Anexa desegin zenean dantza akademia ireki zuen Oiartzunen eta irakasle aritu zen urteetan. Hainbat dantza diziplina lantzen ziren bertan: garaikidea, klaketa, foxtrota, swinga, tangoa, balsa... Jardunaldiak ere antolatzen zituzten, urtean behin kanpoko dantzariak gonbidatuta. Maiatza Dantzan jaialdiaren lehen urratsak Alkorta buru zen taldeak eman zituen Oiartzunen. Jaialdiaren bidez Europako dantza garaikidearen tendentzia berriak ezagutzera eman nahi izan ziren.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 26an - 08:18
Mentxu Alkorta Arzak. Argazkia: dantzan.eus.

Dantzan ez ezik, musikan ere formatu zen eta bide horretan jarraitu du ia gaur arte. Hemezortzi urterekin pianoko karrera egin zuen, gero akordeoi handiarekin hasi zen, eta hogeita hamar bat urterekin, trikitiaren mundura iritsi zen. Bere dantza akademian elkartu zen urteetan trikiti bikote izan duen Gema Sistiagarekin. 1986an dantzari esker batu eta Oiartzungo trikitilari zaharren aztarnak bilatzeari ekin zioten. Horien doinuak jaso eta moldatu egin zituzten, gero herriz herri jotzeko. Lehenengotako emakume bikotea izan zen Euskal Herriko trikitiaren historian.

Anexa Euskal Herriko lehenengo dantza garaikide konpainia.

Alkortari familiatik zetorkion trikitiarekiko lotura, amaren aita soinujolea baitzen. Trikitia jotzeko gogoa piztu zitzaionean gogoratu zen aitonaren soinuaz, baina amak esan zion osabak Venezuelara eraman zuela. Felix Ibargutxik ezagutzera eman zuenez, Alkortak itsasoa zeharkatu eta osabari soinua eskatu zion, baina hark ez zion eman, bere seme-alabentzat gorde nahi zuela-eta. Azkenean, Alkortaren ama joan zen Venezuelara osabari soinua eskatzera, eta lortu zuen. Urteetan plazarik plaza ibili zen Alkorta Sistiaga lagun hartuta. Behin edo behin diskoa grabatzea proposatu izan zieten, baina hasieratan ez zuten estudiorako salto egin. Azkenean, 2012an disko batean parte hartu zuten. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak trikiti pieza zaharrak berreskuratzeko helburuz argitaratzen duen Faborez bildumarako grabatu zuten. Aitona ez zuen ezagutu Alkortak, baina amamak eta amak kantatuta ikasi zituzten aitonaren zenbait pieza eta horietako pare bat jaso zituzten diskoan.


Azkenak
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Indarkeria, endogamia eta baztanga Trebiñun

Trebiñu, VI. mendea. Eremita talde bat Las Gobas kobazuloetan bizitzen hasi zen, eta historiaurretik okupatutako Laño ibaiaren haitzarte hartan kobazulo berriak hondeatu zituzten. Hurrengo mendean kobazuloetako bat nekropoli modura erabiltzen hasi zen bertako... [+]


2024-09-18 | Estitxu Eizagirre
Haziak eta etorkizuneko auziak

Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


2024-09-18 | Julen Azpitarte
Bruce LaBrucek 60 urte
Kulturaren eta zinemaren kontra

Zuzentasun politikoaren etsai amorratua bilakatu da Bruce LaBruce (Southampton, Kanada, 1964) zinemagile gay-a. Filmatzeko sosik gabe, emakume zoro eta punkiekin bizi zela etxetzar batean, lagun horien bizitzak dokumentatzen abiatu zen. Antzera dihardu egun: aurrekonturik gabe,... [+]


Makrofestibalak: ezin neurria hartu eukaliptoari

Boga Boga festibala antolatu dute Donostian, eta jaialdiaren bezperatan, EHUko Uda Ikastaroen barnean, bi eguneko jardunaldiak egin dituzte Dabadaba aretoan, Egia auzoan. Hainbat musikari ez ezik, zenbait makrofestibalen antolatzaileak bertaratu dira hizlari gisa, baita... [+]


Ziga (Baztan)
Herri baten sorrera, eskalaz eskala

Zer da herri bat? Galdera horrek oso erantzun desberdinak izan ditzake alderdi materialari edo inmaterialari begiratuz gero: eraikin zein etxeei, edo komunitateari zein elkarbizitza arautzeko moduari. Baina herriek ingurumenari eta lanari estuki loturiko iragan bat dute, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude