A: Euskaldunok gaztelera/frantsesa ikastera behartuta bagaude ere, erdaldunek euskara EZ ikasteko aukera errespetatu behar da. B: erdaldunen hizkuntza aukera errespetatu behar da. C: euskararen inguruan akordio zabalak erdietsi nahi baditugu, A eta B irentsi behar ditugu. D: euskara soilik abertzaleen auzia da.
I. EUSKAL EREDUKO IKASTETXEKO GURASOEN BATZARRA:
Agurra eta esaldi batzuk tarteka, euskaraz. Bestela, bilera goitik behera erdaraz doa.
Mezua aratza da: hemen denok dakigu erdaraz, beraz ez dugu astirik galduko euskaraz egiten. Erdaldunek jasotzen duten zeharkako mezua: lasai egon. Ez kezkatu. Ez duzue zertan euskara ikasi. Behar beste makurtuko gara euskaldunok, erdaldunek ez zaitezten deseroso egon.
Euskaldunok jasotzen duguna: euskara bigarren mailako hizkuntza da. Etxerakoa kasurik onenean. Ez ditzagun erdaldunak deseroso sentiarazi. Hemendik kanpora, intimitatean, zakurrarekin edota haur txikiekin izango duzue euskaraz jarduteko aukera (edo ez…).
Batzuen eta besteon haurrek jasotzen dutena: Euskarak ez du ezertarako balio. Hemen erdara da hizkuntza “noranahikoa”. Beraz, zer arraiotarako matrikulatzen ditugu haurrok erabiliko ez duten hizkuntza batean? Eta noiz arte luzatuko da joera antzu hau?
II. ERAKUNDE ABERTZALEAREN BILERA (ez abertzaleetan, euskara ez da aipagai ere)
Dozena bat lagun, demagun. Zortzi elebidun, bi “euskaldun” pasibo eta bi erdaldun konpleto, euren presentzian euskaraz egiten denean muturtzen diren horietakoak. Hortaz, bilerak erdara hutsez edo ia, egiten dira. Erakundeak ez du neurririk hartzen kide euskaldunen euskarazko jarduna errespetatua izan dadin, eta erdaldun konpleto biek ez dute euskara ikasteko inongo asmorik erakusten.
III. ERAKUNDE PUBLIKOAREN BILERA OFIZIALA(ez ofizialetan, euskara aurkezpenean eta kito)
Jaurlaritzaren eta sindikatuen ordezkariak bildu dira. Jaurlaritzaren ordezkariek erdaraz jarduten dute, sindikatu “ez-nazionalistek” bezala. Bilerarako dokumentazioa erdara hutsez.
Aldi bereko itzulpena dago gehienetan, sindikatu “nazionalistetako” kideentzat, badaezpadan.
Menpekotasunak luze iraungo badu, goitik hasi beharra dago eredua ematen… Aurreak erakusten baitu atzea nola dantzatu.
Eta IV. EUSKALTZALE ADITU OFIZIAL OSPETSUAREN ADIERAZPENAK
“Lehendakari batek ez du euskaraz jakin behar. Euskararen Aholku Batzordean azken urteotan egin den lanak hizkuntza aukeraren errespetua izan du oinarri… akordio zabal baten bila beti… soilik sentsibilitate abertzalea jaso ordez, alor politiko guztiak barne hartuz”.
Mezua latza da:
a) euskaldunok gaztelera / frantsesa ikastera behartuta bagaude ere, erdaldunek euskara EZ ikasteko aukera errespetatu behar da.
b) erdaldunen hizkuntza aukera errespetatu behar da (euskaldunena ez dago zertan).
c) euskararen inguruan akordio zabalak erdietsi nahi baditugu, a eta b irentsi behar ditugu.
d) euskara soilik abertzaleen auzia da.
EAEko gizarte ustez elebidun eta itxuraz demokratiko honetan, euskaldunak menpeko eta menpekotasunean heziak izaten jarraitzen dugu. Hankapean gauzkate botere arrotzek, eta menpeko tratua ematen digute bertoko botere askok ere. Euskaltzale bat edo besteren laguntzaz sarri.
Euskara zeharo museoratuta nahi dutenek, ametsik beroenetan ere ez zituzten erreferente diren euskaltzaleak menpekotasuna bedeinkatzen irudikatuko.
Eta hemendik aurrera… zer?
Euskararen Aholku Batzordearengatik bada, lehengo lepotik burua, ugazabak aztora ez daitezen.
Eta gizarte ekimeneko euskalgintza? Alderdi eta sindikatu abertzaleak?
Menpekotasunean txipli-txapla orain arte bezala?
Egiaz euskaltzale diren erakundeak noiz arte menpekotasuna hedatzen?
(Jonjo Agirre Martinez hizkuntza normalizaziorako teknikaria da Eusko Jaurlaritzan)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]