Menpekotasun teknologikoa murrizteko tokiko eragileen arteko saretzea, Euskarabildua jardunaldietako mahai-ingurua

  • 2020tik pandemia batean murgilduta egon gara duela gutxi arte eta orain energia eta baliabide krisi handi batean. Asko hasi dira zalantzan jartzen globalizazio basatiaren eta bizi garen inguruneak eman diezazkigukeen baliabideak gainditzen dituen bizitzeko modua. Desazelerazioaz, deszentralizazioaz, burujabetzaz eta kontrol autonomoaz hitz egiten da hainbat esparrutan eta esparru teknologikoa, jakina, ez dago guzti horretatik kanpo.


2022ko urriaren 24an - 15:01
Azken eguneraketa: 16:32

Nagusi diren irtenbide teknologikoen aurrean, gauzak beste modu batera eginda, alternatibak sortu ahal direla erakutsi nahi du Euskarabildua jardunaldiak, utopikoa dirudiena errealitate bilakatu daitekeela erakutsiz. Horretarako tokiko eragileen arteko saretzeak duen indarra azpimarratu nahi du. Izan ere, beste eremu batzuetan burujabetza ereduak lantzen ari dira Euskal Herriko herri desberdinetan (energia, telekomunikazio edo zaintza eremuetan esaterako). Eredu antzerakoak aplikatu daitezke teknologian ere, bere zehar-lerrotasuna ulertuz. Hain zuzen ere, hausnarketa hori mahai gaineratu nahi du aurtengo edizioak.

Horretarako tokiko burujabetzen inguruko mahai-inguru bat egingo da. Bertan parte hartuko dute Lakari kooperatibako Leire Udabek, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneko Josu Harismendyk, Arruazuko Udaleko alkate Gorka Ovejerok Sakananet proiektuaren izenean eta Hernaniko Udaleko alkate Xabier Lertxundik Hernani Burujabe egitasmoaren izenean.

Euskarabildua jardunaldia urriaren 27an egingo da San Telmo museoan eta antolatzaile da ARGIA, Iametza eta Ametzagaiña taldeko enpresekin batera. Bertaratu nahi izanez gero, webgunearen bidez izena eman daiteke.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarabildua
2023-10-26 | ARGIA
Ikusi hemen Euskarabilduaren jardunaldiak

Euskarabildua jardunaldiak egin dituzte Donostiako San Telmo museoan eta antolatzaile da ARGIA, Iametza eta Ametzagaiña taldeko enpresekin batera. Egunerokoan baliagarriak diren teknologia burujabe eta libreak ezagutzera eman ditu jardunaldiak. Euskaraz lan egitea... [+]


2023-10-25 | ARGIA
Odoo erakundeentzako ERP librea aurkeztuko dute Euskarabildua jardunaldietan

Beñat Irasuegi Talaios Kooperatibako kideak Odoo tresna librea aurkeztuko du Euskarabildua jardunaldietan ostegunean Donostiako San Telmo museoan.


2023-10-24 | ARGIA
Mailtrain: e-mail marketin-erako software libre eta burujabea aurkeztuko dute Euskarabilduan

Mailtrain e-posta bidalketak egitea ahalbidetzen duen software librea da. Norberaren zerbitzarian instalatzeko aukera eman eta datuen pribatutasuna zaintzen du.


2023-10-24 | ARGIA
Hodeian informazioa gorde eta partekatzeko alternatiba burujabea Euskarabildua jardunaldietan: Nextcloud

Hodei propioa eraikitzea ahalbidetzen duen software librea da Nexcloud, datuen pribatutasuna zaintzen duena. Dokumentuen biltegia eta partekatzeko gunea izateaz gain, bestelako funtzionalitateak ere integratzen ditu: bideo-deiak egiteko Talk sistema; egutegia; posta... [+]


2023-10-20 | ARGIA
Software librea, kode askea eta teknologia burujabetza, sarritan nahasten ditugun kontzeptuak argituko dituzte Euskarabilduan

Herritar gehienontzat hiru kontzeptuek esanahi bera izan ohi dute: teknologia burujabetza eta software librea sinonimoak dira, baita librea izatea eta kode askekoa izatea ere. Baina nahiz eta harremana duten kontzeptuak izan, ez dira gauza bera.


2023-10-19 | ARGIA
2023ko Euskarabildua hezkuntza baliabide libreak erabiltzeari buruz ariko da

Urriaren 26an Donostiako San Telmon egingo den Euskarabildua jardunaldien lehen zatian hezkuntza eta baliabide libreak izango dira hizketagai.


Utopiatik egunerokora

Hala jarri diote izena aurtengo Euskarabildua jardunaldiei, mintzatzeko Google-tik harago dagoen mundu burujabeaz. Baina izan zitekeen 2012an Iametzak eta Ametzagaña taldeak antolatu zuten estreinako edizio haren izena ere. Hamabi edizio iragan dira ordutik. Hizlariak,... [+]


2023-10-17 | ARGIA
Common Voice, euskarazko ahots teknologia lortzeko ekimen herritarra Euskarabildua jardunaldietan izango da

Gero eta gehiago entzuten da etorkizunean ez dugula teklaturik erabiliko. Gero eta ohikoagoa da makinekin elkar eragiteko ahotsa erabiltzea eta horretarako hainbat tresna daude: Google Assistant, Apple Siri, Microsoft Cortana, Amazon Alexa... Tresna hauek erraztasun handiak... [+]


“Errazagoa da software librea hautatzea, bat datorrelako hezkuntzaren balioekin”

Alexis Kauffmann, Frantziako Hezkuntza Ministerioko DNEko (Hezkuntzarako Zuzendaritza Digitala) teknologia digitaleko sektoreetako software-proiektuen eta hezkuntza-baliabide libre eta mistoen zuzendaria da. Hezkuntza libre eta irekiaren aldeko ekintzaileak urriaren 26an... [+]


2023-10-10 | ARGIA
Euskarabildua jardunaldiak egunerokoan baliagarriak diren teknologia burujabe eta libreak ezagutzera emango ditu

Euskaraz lan egitea ahalbidetzen duten eta egunerokoan baliagarri zaizkigun tresnen erakusleihoa ere izango da aurtengo edizioa.


2022-10-27 | ARGIA
STREAMING | Euskarabildua jardunaldiak, teknologia burujabea ardatz

Urriaren 27an Euskarabildua jardunaldia antolatu dute beste urte batez, teknologia eta komunikazioaren arteko harremanen inguruan sakontzeko. Aurtengo edizioan teknologia burujabea izango dute ardatz: "Garrantzitsua da gizarteak egoera eta arazoa ulertzea, ezagutzatik... [+]


2022-10-26 | ARGIA
Beste parte-hartzaileekin saretzeko aukera izango dute Euskarabildua jardunaldira bertaratzen direnek

Urriaren 27an San Telmo museoan egingo den Euskarabildua jardunaldira bertaratutakoek lau lan dinamiketako batean parte hartzeko aukera izango dute: Hezkuntza, Telekomunikazioak, Informazioa eta komunikabideak eta Gobernantza. Saretzeko eta hausnartzeko parada izango dira... [+]


2022-10-21 | ARGIA
Digitalizazio arduratsuari buruz hitz egingo du Amandine Laferrairiek Euskarabildua jardunaldian

Digitalizazioaren bidean aurrerapausoak egin behar direla argi dago, baina zer nolako prozesua da bultzatu behar duguna? Bizitzako beste arlo askotan bezala, modu askotara iritsi gaitezke jomugan ditugun helburuetara. Hala, digitalizazioaren eta teknologiaren eremuan ere arduraz... [+]


2022-10-21 | Mikel Eizagirre
Errenteriako zinegotzi Eñaut Gracia
“Agintaldi demokratikoak betetzeko oinarrizko tresnak Googleren zerbitzari batean izateak kirrinka egiten dit”

Estrategia komunikatibotik 'data center' batera hitzaldia eskainiko du Eñaut Graciak Euskarabilduaren aurtengo jardunaldietan, Datuen garrantzia blokearen barruan. Errenteriako Udalean estrategia komunikatibo eraginkorra izateko zenbait gako aurkeztuko du, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude