Martxoaren 8aren atarian, menopausiari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du The Lancet medikuntzan espezializatutako aldizkariak. Laburpenean gogorarazi duenez, menopausia munduko populazioaren erdiaren bizitzaren etapa saihestezina da, baina esperientziak asko aldatzen dira batzuetatik besteetara: emakume batzuek sintoma gutxi edo batere ez dute izaten menopausian eta klimaterioan; beste batzuek, berriz, sintoma larriak dituzte, batzuetan iraunkorrak, eta beren bizi-kalitateari eragiten diote.
Artikulu-sorta horren bidez, beraz, emakumeak informatu eta ahaldundu nahi ditu, erabakiak hartzen laguntzeko, arreta klinikoa enpatikoa jasotzeko, eta lan-baldintza egokiak izateko, beharrezkoa izanez gero. Horrez gain, adineko emakumezkoen gaineko estigma txikitzeko helburua ere badu.
Artikuluekin batera argitaratu duten editorialean, gogorarazi dute konpainia batzuek interes handia dutela emakumeek menopausiari aurre egiteko produktuak eta zerbitzuak erabil ditzaten. Horren adibidetzat, ordezko hormona-tratamendua aipatu dute, zeina ez baita beharrezkoa ez egokia emakume guztientzat. Oro har, emakumeek beren burua gutxiestera, bizipen negatiboak izatera, eta neurriz gain medikalizatzera bultzatzeko arriskua dute horrelako mezuek.
Horrenbestez, baieztatu dute beharrezkoa dela informazio egokia jartzea emakumeen eta medikuen eskura, erabaki aproposak hartzeko menopausiaren aurretik eta bitartean. Horrekin batera, ikerketan genero-berdintasunaren alde egiten jarraitu behar dela nabarmendu dute, medikuntzan dagoen genero-alborapena txikitzen eta inklusibitatea handitzen joan daitezen.
Sendagaien garapena "bizkortzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta barne-prozesuak optimizatzeko" erabiltzen ari dira adimen artifiziala. Enpresen % 33k erabiltzen du gaixotasunen analisian, eta % 29k sendagaien garapenean eta fabrikazioan.
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
“Askotan min handia sentitzen nuen oinetan, baina arraroa zen, ez nuelako lotzen kolpe batekin edo lesio batekin, eta ez nuelako identifikatzen nondik zetorren”. Iraia Etxebesteren hitzak dira; duela sei urte azalpenik gabeko mina sentitzen hasi zen oin azpian, eta... [+]
Farmazia enpresa alemaniarrak hamar mila milioi euro irabazi ditu Covid-19aren aurkako txertoen patenteei esker. Hainbat ikerketak frogatu dute farmazeutiken lobbyek oztopatu dituztela patenteak askatzeko akordioak. BioNTechek sare sozialetako mezuak zentsuratu nahi izan ditu,... [+]
Minari aurre egiteko, opioideen kontsumo farmakologikoa asko handitu dela eta sarri behar baino gehiago eta behar baino epe luzeagoan erabiltzen direla ohartarazi dute adituek. Menpekotasuna eta albo-ondorioak sor ditzakeen pilula errezetatzea baino, osasun baliabideetan eta... [+]
Haurdunaldia Eteteko Baimendutako Kliniken Elkarteak ikerketa bat egin du publiko. Beren erabakiaz eta motiboez galdetu die gehienez haurdunaldiko bederatzigarren astean egonik abortatzera joan eta bi metodoak aukeran izan dituzten 1.536 emakumeri. Hauetatik %85,74ak metodo... [+]
Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]
Gosaritarako kafea eta tostadak egitea, ilea orraztea, hortzak garbitzea eta makilatzea. Egunari ekiteko eginkizun sinpleak iruditu ahal zaizkionak bati, ez dira denontzat munta berekoak. Aniztasun funtzionala daukan norbaiten azalean jarriz gero konplexutasunean irabazten dute,... [+]
Txertoa Herriarentzat Aliantzak egindako azterketaren arabera, txertoen fabrikazioa eta salmenta kontrolatzen dituzten farmazia-enpresek lortutako etekinetatik, gutxienez, bederatzi pertsona milioidun bihurtu dira pandemia hasi zenetik. Zerrendaren buruan Moderna eta... [+]
Zenbat aldiz ari dira gure agintariak, herritarron diruarekin, gauza beragatik ordaintzen? COVID-19aren aurkako txertoen aferan, gutxienez hirutan.
1960ko hamarkadan asmatu zuten emakumeentzako pilula antisorgailua, baina gaur egun oraindik zergatik ez dute farmazeutikek gizonentzako pilula antikontzeptiborik bultzatu, zergatik geratu dira bertan behera egindako ikerketak, zergatik gizonek ez dute interesik erakutsi?... [+]
AEBetako Janssen farmazeutikak eskatuta egin dute bilera martxoaren 1ean Eusko Jaurlaritzan eta beraien txertoa Europan baimentzeko prozesua zertan den azaldu diete. Jaurlaritzaren hitzetan, lehen bilera horrek "Osasun Sailak eta Janssenek lankidetzan jardun dezaten"... [+]
COVID-19ren aurkako txertoaren lasterketa erakusten ari da bizitzaren aldeko borroka horren atzean negozioa eta desberdintasuna ere badagoela, pertsona eta herrialde guztiak ez garela berdinak.
COVID-19ren aurkako txertoaren lasterketa erakusten ari da bizitzaren aldeko borroka horren atzean negozioa eta desberdintasuna ere badagoela, pertsona eta herrialde guztiak ez garela berdinak.
Erresuma Batua da koronabirusaren aurkako txertoa onartu eta erabiltzen hasiko den Mendebaldeko lehen herrialdea. Gobernu britainiarrak aurrea hartu dio AEBetakoari Pfizer farmazeutika estatubatuarraren eta BioNTech enpresa alemaniarraren txertoari argi berdea emanez.