Imanol Haranbururengan –edo beste edonorengan– konfiantzarik ez badu, ondo egiten du Jose Luis Mendozak Haranburu bere kargutik kentzen. Batez ere kargua arduraz betetzeko sailburuaren konfiantzazkoa izatea oso garrantzitsua bada. Planteamendu horrek logika osoa du.
Logikarik ez duena zera da, konfiantzarik ez duela azaltzeko ematen duen arrazoia, batez ere zein kargurako den kontuan hartuta: etakide izatea leporatuta Haranburu espetxean izan zela hainbat urtez. Mendozak, publikoki bederen, ez du gehiago azaldu eta horrela nekez uler daiteke zer ikustekorik ote duen preso ohi izatea Hizkuntza Eskoletako Bulegoko burua izateko konfiantzarekin. Are gehiago, bere lankide ugarik –batzuk Hizkuntza Eskoletako zuzendaritzakoak– bere lana primeran egiten duela adierazi dutenean eta lan hori ere ondo beteko lukeela.
Edo Mendozaren konfiantzak baino, UPN eta abarren konfiantza eta nahien kontuez ari gara? Eta, berriro diot, gehiago azaltzen ez bada, susmoak esaten du konfiantza eza presio horien kontua dela batez ere.
Konstituzio eskubideak eta gisako bermeetan sartu gabe, gizatasuna bera nahiko arrazoi da adierazko bizikidetza eta normalizazio politikoari mesede gutxi egiten zaiela preso ohi bati bere bizitza erabateko normaltasunez eta berdintasunez garatzen uzten ez zaionean.
Zurrunbilo hau pasatu eta gero ez dut ideiarik Haranburuk kargu hori hartzeko gogorik izango duen, baina orain bakarrik falta da lehiaketara aurkeztea eta, meritu eta gaitasuna bertan ere frogatuta, kargua berriz eskuratzea.
Irakasle hau egokitzen zaielarik, 6-9 urteko haurrengan beldurra, amesgaiztoak, antsietatea, negarra… orokortzen direla salatu dute Atarrabiako Atargi ikastetxeko gurasoek. Urtetako arazoa konpontzen ez dela-eta, haren klaseei planto egitea erabaki dute. Guraso elkarteko... [+]
Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.
Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]
Nafarroako "eremu mistorako" deialdi bakoitzean, banan-banan, zehaztu beharko da euskarari zein atzerriko hizkuntzei ematen zaien puntuazioa, eta eremu ez euskaldunean ez da euskara baloratuko. Nafarroako Gobernuaren "jarrera euskarafobo, atzerakoi eta... [+]
Etxebizitzaren arazoari irtenbidea ematea du helburu Nafarroako Gobernuak hasitako prozesuak. Tentsio handiko eremu izendatu nahi dituzten udalerrien artean daude, besteak beste, Iruñea, Tutera, Lizarra, Tafalla, Corella, Noain, Cintruénigo, Baztan eta Altsasu... [+]
EH Bilduk seigarren urtez jarraian Chivite lehendakariaren aurrekontuak ahalbidetuko ditu, abstentzioaren bidez. Egungo akordioa mantenduz gero, abenduaren 19ko Osoko Bilkuran gauzatuko da proposamena.
Hitzarmenak 1.035 euroko gutxieneko errenta bermatuko du eta euskara, osasuna eta etxebizitza izanen ditu konpromiso estrategiko nagusi. Hamargarren urtez jarraian, UPNk ez du batere eraginik izanen aurrekontuetan, urteroko legerik garrantzitsuenean.
Nafarroako Gobernua ezustean harrapatu du Zangozako Muga meatze proiektuari Justiziaren arlotik emandako ostikadak. Hala onartu du Mikel Irujo Trantsizio Ekologikoko kontseilariak. Espainiako Meatzeen Legea aldatu beharko litzatekeela esan du eta ez du argitu Nafarroako Justizia... [+]
Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.
Iruñerrian, eta Nafarroan orohar, une honetan memoria historikoaz hitz eginez gero, mahai-gainera indarrez aterako da Iruñeko Erorien Monumentuaren afera. Eraikina 1942an eraiki zen Francoren alde altxatutako hildakoei gorazarre egiteko. Elkarte memorialista... [+]
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Altsasuko karrozeria enpresak hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu du eta aholkularitza baten txostenaren arabera, "pertsonala soberan dago". Uztailaren hasieran Volvorekin hitzartuta zuen kontratu bat bertan behera geratu zen eta enpresak finantziazio behar larriak... [+]
Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.
204 lagunek beren buruaz beste egin zuten iaz Hego Euskal Herrian, datu ofizialen arabera. Suizidatzeko arriskua izan dezakeen jendearen jarraipenean jartzen dute indarra administrazioen protokoloek. Suizidioaz egoki informatzearen garrantzia ere azpimarratu dute, Suizidioa... [+]