Espainiako Gobernuak eta EAJk kupoaren inguruan sinatu duten akordioa positibotzat hartu du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, “EAEren eta gainontzeko erkidegoen arteko adostasunean oinarritutako autogobernuaren aldeko apustua indartzen duelako”.
Kupoari lotutako akordioa sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak datozen bost urteetarako eta, ondorioz, EAJk Espainiako Aurrekontuak babestuko ditu. Erabakiak oposizioko alderdi gehienen kritikak jaso ditu; sozialistek, ordea, ondo ikusi dute.
PSE-EEren Batzorde Exekutiboak adierazi du alderdiaren apustua dela “gainontzeko erkidegoekin egindako hitzarmenean oinarritutakoa autogobernua”, eta ziurtatu du kupoaren akordioak apustu hori sendotuko duela.
Kupoaren soluzioarekin EAJk eta PSE-EEk Gobernu akordioan ezarritako helburuetako bat bete dela adierazi du Idoia Mendiak: gobernuen arteko “desadostasun historikoa” konpontzea. Etorkizunean akordio gehiago lortzeko bidea irekiko duela ziurtatu du.
.@IdoiaMendia: "Con la solución al Cupo conseguimos uno de los objetivos que nos marcamos en el acuerdo de Gobierno" pic.twitter.com/YwoXi8i90L
— Socialistas Vascos (@socialistavasco) 2017(e)ko maiatzak 3
Hona behin eta berriro entzuten dugun mantra: “Politika akordioetara iristea da”. Nire uste apalean, kalte izugarria egiten du. Izatekotan, honako honetan bihurtu da politika: printzipioen salerosketarako azoka. Hauteskunde-programak erretzeko paperaren parekoak dira... [+]
Independentista sentitzen den edonorentzat oso zaila da onartzea EAEk urtean 950 milioi euro ordaindu behar izatea kupo gisa. Kafesne horri demagogia tanta batzuk botaz gero, esan daiteke Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrei egunean hiru milioi euro kostatzen zaiela... [+]
"Esadazu norekin zabiltzan eta zein zaren esango dizut" gaztelaniazko esamoldea margotu dute Bizkaiko hainbat batzokitan. EAJ eta PPren arteko akordioak “gazteen oraina belztu” eta “etorkizuna kakatzara botatzen duela” salatu du Ernai gazte... [+]
Sindikatu abertzaleak salatu du Espainiako Gobernuak Kongresuan babes nahikorik ez duenean kupoa negoziatzen duela eta, kasu honetan, EAJk “xantaia politikoa” onartu duela.
Euskal gizartearen eskubideak “kanbio-moneta” bezala erabiltzea leporatu dio Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiak EAJri.
Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren Espainiako Kongresuko bozeramaileak adierazi du kupoa “herri-perspektibarekin” defendatu beharko litzatekeela, ez bi alderdiren artean. PPren “politika ustelak” babestea egotzi die jeltzaleei.
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak kupoari buruzko akordioa adostu dute datozen bost urteetarako. Horrela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioek 2021era arte dute finkatua urtero Espainiako Gobernuari ordaindu beharko diotena.