Asteburuan Berlinen oroitu dituzte duela 100 urte faxistek hildako bi erreferente iraultzaileak.
Alemaniako mugimendu ezkertiarrek, alderdi ezkertiarren babesarekin, asteburuan ekitaldi garrantzitsua izan dute Berlinen: Rosa Luxemburgo eta Karl Liebknecht komunisten erailketak oroitu dituzte. Eskuin muturreko alemaniarrek 1919ko urtarrilaren 15ean hil zituzten biak, eta bi aste lehenago fundatu zuten Alemaniako Alderdi Komunista. Erailketa hauen ondoren hilketa gehiago egon ziren, eta faxismoaren indarra areagotzen hasi zen herrialde osoan barrena.
Milaka herritar bildu dira Berlinen oroimen ekitaldian. Tartean izan dira Europako zenbait ordezkari politiko. Astean zehar ere izango dira ekitaldiak, hiriko eskuin muturreko mugimenduek oztopatu nahi dituzten arren. Larunbatean izan zen saiakerarik: oroimen ekitaldiaren ondoren manifestazioa egin zuten eskubide demokratikoen alde eta faxismoa gaitzetsiz, eta eskuin muturrekoen partetik oihuak eta txistuak izan ziren. Polizia bertan zen eta bertako hedabideek jakinarazi dutenez, ez zen istilurik izan.
100 urte erreferente izaten
“Rosa Luxemburgoren figura aldaezina eta ukiezina da”, adierazi zuen Stefan Heinz Berlingo Unibertsitate Libreko irakasleak. Estalinismoaren aurretiazko irudi "eraldatzaile" bat dela esan zuten omenezko ekitaldian. Alemaniar eta ezkertiarren historian duen garrantziaz hitz egin zuen Heinzek: “Lehen Mundu Gerraren ondoren Alemaniako ezkerra zapaldua zegoen, eta bi hauen jarduna ahaztezina da: ideia ezkertiarrak etxetik atera zituen”.
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Goiburu baten bidez ezagutu nuen Juana Dolores; zera zioen: iraultzaileagoa zela ondo idaztea, katalanez idaztea baino. Flipatu egin nuela aitortu diot, eta berak esan dit bizitzako lehen elkarrizketa zuela hura. Lau urte geroago, berritasunaren olatua surfeatu du, eta... [+]
Hari buruzko aipamenik apenas iritsi zaigu historia liburuetan, baina Jesús Carrera Olascoaga (Hondarribia 1911 – Alcala de Henares 1945) Espainiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi izatera iritsi zen. Frankistek atxilotu, torturatu eta fusilatua, bere... [+]
Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]
Oin bat akademian eta beste bat aktibismo politikoan dituela bizi da Kerem Schamberger (Munich, 1986), alde batetik hedabideen jarduna modu kritikoan aztertzen; eta bestetik, mundu osoko gatazka politikoetan inplikatuta, kurduen askapen mugimenduari arreta berezia eskainiz... [+]
Uztailean ospatu zuten txinatarrek beraien Alderdi Komunistaren lehen mendeurrena. Ehun urte hauetako Alderdiaren ibilbideak ospe handiko hainbat lider izan ditu, hala nola Mao Zedong (1934-1976), Deng Xiaoping (1978-1989) edo Xi Jinping (2013-), gaur egungo idazkari... [+]
Urriaren 8a eta 12a bitarte gauzatu den Gazte Topagune Sozialistak parte hartzea altua izan du. Orain arte egindako ibilbidea ospatu eta aurrera begirakoan lanean jarraitzeko motibazioa agertu dute. Zentzu horretan, hainbat auziri buruz jarduteko baliatu dute topaketa.
Celestino Uriarte Arrasateko miliziano komunistaren bizitzan oinarriturik, erresistentzia antifrankistan aritutako hainbat lagunen testigantzak biltzea du helburu Kamarada dokumentalak.
Txinako Alderdi Komunistaren azken biltzarrak Mao Zedongen pare ipini du Xi Jinping, honen pentsamendua Lemazain Handi harena bezala ikasiko delarik eskoletan. Alderdiko idazkari nagusi, errepublikako lehendakari, armadaren buru... ulertu behar da Xi Jinpingek bere eskuetan... [+]