Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten. Eguneroko jarrerak berrikusita, garen bezala, lotura gutxiagorekin adierazten hasten gara.
Subjektu pertsonalaz esandako horrek, berdin-berdin balio du Herri batendako ere. Gure Herriaren nortasuna loturik, preso daukate iraganeko gertakarietatik. Hain da traumatikoa daukagun iragana! 1200, 1512, 1620, 1789, 1833/72, 1914, 1936. Ez dira zenbaki hutsalak. Ez dira gertakari hutsalen urteak. Garai esanguratsuak dira gure historian. Zenbat hildako, zenbat zauritu, zenbat min! Zenbateko zapalkuntza, egun ere aurrera daramatena!
Irudikatu dezagun euskaldunon kultura baserri bat dela. Orain 1200 urte, kultura horrek estatu bat eman zion bere buruari, teilatua ipini, arrotzen erasoengandik babesteko: Iruñeko erresuma, gero Nafarroakoa izango zena. Baina lehen aipatu ditugun urteetan, teilatu hori desegin egin digute. Jada ez daukagu babesik. Estatu gabeko nazioa baino, estatu gabetutako nazioa gara. Zer gertatzen zaio teilaturik gabeko baserriari? Higatu eta erori egiten dela. Ataka horretan gaude euskaldunok.
Estatu gabeko nazioa baino, estatu gabetutako nazioa gara. Zer gertatzen zaio teilaturik gabeko baserriari? Higatu eta erori egiten dela. Ataka horretan gaude euskaldunok
Zer egin dezakegu? Erresistentzia egitea dagokigu, teilatu gabetutako baserriari toldoa ipiniz. Toldo honek bi helduleku behar dituelakoan nago; bi zutabe: euskara eta memoria. Hain zuzen ere, gure nortasuna suntsitzeko, etsaiek indarrez kolpatzen dituzten bi zutabeak.
Inork gutxik ezagutzen du gure Herriaren autobiografia. Ezagutzeak izugarri lagunduko liguke oraina ulertzen, eta komeni zaizkigun estrategiak marrazten.
Nola zabaldu gure historia? Euskara eragileen sare bat badaukagu josia, 50-80 hamarkadetako pizkundearen ondare. Zer iruditzen, hain garrantzitsua den memoriaren gaia ere sare horren bitartez zabaltzea, euskararekin batera?
Belaunaldi berriko euskalgintzaren berrikuntza horixe litzateke, memoria ere bere barne biltzea. Gainera, iragana ezagutzeak euskara ikasi edo eta erabiltzeko motibazioa ere sustatzen duelakoan nago. Horrela, bi ardatzek elkar elikatuko lukete eta behar dugun nortasuna indartu.
Independente izan zirelako gara, eta berriro ere izan gogo gara.
Asmatuko al dugu!
Iñaki Idigoras Igartua
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.
Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]