Memoria inklusiboa aldarri Martxoaren 3ko sarraskiaren 43.urteurrenean

  • Igande arratsaldea izanda ere, milaka lagun atera dira Gasteizko kaleetara Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, José Castillo eta Bienvenido Pereda gogoratzeko. Herri mugimenduko eragileek indarrak batzeko deia luzatu dute, bakoitza bere “lubakietatik” ateratzeko deia eginez. Bide batez, Martxoaren 8ko Greba Feministan kaleak hartzeko aldarria egin dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko martxoaren 04an - 08:26
Argazkia: Hala Bedi.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

43 urteren ostean, igande arratsaldez eta ihauterietako asteburuan, milaka lagun atera dira berriz ere Gasteizko kaleetara justizia eskatzeko eta  1976ko Martxoaren 3an Espainiako Poliziak erahildako Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, José Castillo eta Bienvenido Pereda gogoratzeko. Bost eraildako eta milaka zauritu, baina epaitutako errudunik ez.

Eguneko manifestazioa hasi aurretik, Martxoak 3 Elkarteko kideek hitza hartu dute, hiru ardatzetan zentratuz hitzartzea: 

- Inpunitatea: “Inpunitateak jarraitzen du, baina borroka grinak ere bai”.

- Martin Villa eta Memoria Gara: Gasteizek Martin Villa ‘persona non grata’ izendatu izana gogoratu dute eta Martxoaren 3ko eliza memoria eta giza eskubideen gune bihurtzea eskatu dute, Memoria Gara ekimenarekin bat eginez.

- Ostiraleko Greba Feministan parte hartzeko deia luzatu dute: “Memoria ere feminista izan behar da”.

“Lubakietatik” ateratzeko dei bateratua

Aurreko urtean bezala, sindikatuek eta herri mugimenduko eragileek deituta, manifestazioa egin dute Gasteizko kaleetan barrena, bost langileen argazkiak buru zituen mobilizazioan. Horretaz gain, JUSTIZIA hitza letra larriz eta sindikatuek herri mugimenduko eragileekin adostutako leloa egon dira presente: “Etorkizuna eraikiz. Confluir, luchar, avanzar”.

Foru enparantzan, eskubide sozialetan atzerapausoak ematen ari direla salatu dute: “Eskubideak murrizteko faxismoa, arrazismoa eta xenofobia erabiltzen dituzte langileak banatzeko”. Zentzu honetan, herri mugimenduko eragileek indarrak batzeko deia luzatu dute, egunero borrokatuz eta bakoitza bere “lubakietatik” ateraz.

Ekitaldi horretan, datorren ostiralean emakumeek, bollerek eta transek kaleak “indartsu” hartuko dituztela ohartarazi dute: “Iraultza feministak bizitza politizatzea eskatzen du. Feminismoa ez da erosoa, praktika politiko erradikal bat da”.

Astelehenero kalera ateratzen diren pentsionistak eta “prekarizazio bortitzera kondenatu nahi dituzten gazteak” ere izan dituzte gogoan: “Gazte perspektibatik sistemari aurre egiten eta klaseen arteko gudan sakontzeko konpromisoan berresten gara. Euskal Herrian erabaki eta bizi nahi dugulako, gure bizitzak zeharkatzen dituen prekaritateari ateak itxiko dizkiogu”. Ekitaldi nagusiaren aurretik, Gazte Blokea egin dute gazte mugimenduko espresio ezberdinek.

Miarritzeko G7 gailurrari dagokionez, egun horietan zehar okupazio poliziala jasango dugula adierazi dute: “Beste herrialde batzuei inposatuko zaizkien politika ekonomikoak bertan erabakiko dira”. Eta, amaitzeko, Euskal Herrian beste eredu baten beharra dagoela ekarri dute gogora:  “Justizia soziala, elkartasuna eta berdintasuna lortzeko burujabetza behar dugu”.

Albiste hau Hala Bedi irratiak argitaratu du eta gurera ekarri dugu, CC-By-SA lizentziari esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1976ko martxoaren 3a
Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


M3moria Auzolana ekimena sortu dute, Martxoak 3ko grebekin loturiko objektuak eta testigantzak biltzeko

Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]


2024-10-25 | ARGIA
Gasteizen 1976ko martxoaren 3an zauritutako beste zazpi pertsona identifikatu dituzte

Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.


Erkoreka: Tolosako gaztea “istiluetan parte hartzen ari zen”, eta Gasteizko polizia “ondo infiltratuta zegoen”

Segurtasun sailburuak adierazpenak egin ditu astearteko gobernu bilera ostean. Xuhar 16 urteko gaztea bera egin du inauteritan jasotako lesio larrien erantzule, eta Ertzaintzak Martxoak 3ko manifestazioan poliziak infiltratu zituela onartu du, “polizia demokratiko”... [+]


2024-03-05 | Leire Artola Arin
Ertzaintzari erantzukizunak eskatu dizkiote eragile sozial eta politikoek, Martxoak 3ko erasoengatik

Asteazkenerako agerraldi masiboa deitu dute Gasteizko Martxoak 3 plazan, “errepresiorik gabeko Martxoak 3 herrikoiaren alde”. Aske antolakundeak astelehenean egin du protesta, eta atxilotuei elkartasuna adierazi die. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek azalpenak... [+]


Ertzaintzak agente bat infiltratu zuen Martxoaren 3ko manifestazioan, baita lankideek jipoitu ere

Ertzaintzak bere agente bat infiltratu zuen Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioetan, Segurtasun Saileko iturri batek eldiario.es hedabideari baieztatu dionez. Lankideek beraiek jipoitu zuten manifestazioan izan ziren karga eta istiluetan.

 


Martxoaren 3a oroitu du jendetzak Gasteizen, eta Polizia manifestazioaren aurka oldartu da

Milaka herritar batu dira igande eguerdiko manifestazioan. Polizia manifestarien aurka oldartu da Bakea kalean, Corte Inglés parean, eta manifestazioa zatitu du. Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak eta hainbat zauritu, tartean adineko emakume bat ahoan, foam jaurtigailu... [+]


“Orduko eta oraingo” borroka aldarrikatuko dute Martxoak 3ko sarraskiaren 48. urtemugan

Igandean egingo da manifestazio nagusia, ESK, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak deituta. Palestinari aipamen berezia egin diote lau sindikatuek. Egun berean zein aurrekoetan deialdi eta ekimen gehiago antolatu dituzte hainbat eragilek.


Nerea Martínez, Martxoak 3 elkarteko kidea:
“Instituzioak asko okertuko dira Martxoak 3 elkartearen eta Memoria Gararen gainetik pasatzen saiatzen badira”

Otsaila hilabete garrantzitsua izan da Gasteizko Martxoak 3aren Memoriaguneari begira. Hiru urteko prozesuaren ondoren, hilaren 14ean sinatu zuen Martxoak 3 elkarteak hitzarmena Gogora institutuarekin. Egun bat beranduago, Martxoak 3 Memoriagunea fundazioaren sorrera argazkia... [+]


Martxoaren 3ko Memoriaren Gunerako lorturiko 600.000 euroak erabili gabe gera litezke

Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko eliza birmoldatzeko EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin hitzartutako diru-partida ez du erabiliko Eusko Jaurlaritzak, ez delako eraikinaren "jabe ezta onuradun ere". Hala, Martxoaren 3ko Memoriaren Gunearen proiektuak aurten ere... [+]


“Eskuburdinak oso estu lotu zizkidaten, eta min egiten zidatela esaterakoan are gehiago estutu zituzten”

Unai Isasi Azkarraga (Amurrio, 1998) gazte amurrioarra atxilotu zuen Ertzaintzak iragan ostiralean Gasteizen; 1976ko martxoaren 3ko sarraskia gogoratzen zuen manifestazioaren testuinguruan. Atxiloketaren inguruan mintzatu da Aiaraldea Komunikabidearekin.


Milaka manifestari eta bi atxilotu Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenean

Urtero legez milaka lagun batu zen ostiralean Gasteizko kaleetan, 1976ko Martxoaren 3an hildako langileak oroitu, bizi-baldintzen okertzea salatu eta langile borroka aldarrikatzeko. Kalez jantzitako polizia ugariek tentsioak sortu zituzten, eta bi gazte atxilotu.


Eguneraketa berriak daude