Idazki hau sinatzen dugunok errealitate desberdinetatik gatoz. Hala ere, bada lotzen gaituen elementu tragiko bat: giza eskubideen urraketa larrien biktimak gara. Estatuak hainbat garaitan eta testuinguru historikotan baliatutako indarkeria jasan dugu, eta gure errealitateek ez dute lekurik Gasteizen eraikitzen ari diren memorialean.
Batzen gaituen errealitate mingots horretatik haratago, sinatzaileok ez dugu bloke homogeneo bat osatzen. Eta gure aniztasun ideologiko horretatik, gure ibilbide pertsonal desberdinetatik eta etorkizun berri bat bakean eraikitzen jarraitzeko moduari buruz ditugun ezberdintasunetatik, honako gogoeta hauek partekatu nahi ditugu gaur, modu kolektiboan eragiten digutelako eta uste dugulako eztabaida publikora plazaratu behar ditugula, bizikidetza demokratikoaren eraikuntza helburu izanda.
"Estatuak hainbat garaitan eta testuinguru historikotan baliatutako indarkeria jasan dugu, eta gure errealitateek ez dute lekurik Gasteizen eraikitzen ari diren memorialean"
Jakin badakigu Espainiako Gobernuak laster Gasteizen inauguratuko duen memorialarekin lortu nahi den helburu nagusiak gehiago erantzuten diola egiari eta indarkeriari buruzko kontakizun ofizialaren inposizioarekin lotutako premia estrategiko bati. Kontakizun ofiziala interes politiko eta ideologiko zehatzetatik abiatzen da; hain zuzen ere, memorial honek gogoratzen dituenak baino biktima gehiago daudela ukatzea helburu duten interesetatik. Zoritxarrez, Euskal Herrian, 36ko altxamendu faxistaz geroztik gutxienez, bortxazko continuum bat egon da, eta indarkeria elementu komuna izan da garai historiko guztietan. Gu gara horren froga.
Guk, giza eskubideen urraketen biktima garen aldetik, Estatuaren aparatuetatik eragindako indarkeria eta horren ondorio latzak jasaten ditugunez, memorial hori erabat arbuiatu besterik ezin dugu egin. Memorial horren oinarria biktimen zati baten sufrimenduaren erabileran oinarritzen da, horrela, Estatuaren indarkeriak eta terrorismoak eragindako milaka biktima daudela ukatzen duen diskurtsoan sakontzeko, eta konpondu gabe dirauen gatazka politikoaren existentzia ezkutatzeko.
Guztiz inmorala deritzogu biktima batzuen mina beste biktima batzuen aurka egiteko arma gisa erabili nahi izatea. Guztiz inmorala, politika publikoen bidez egun existitzen den biktimen arteko kategorizazioa are gehiago zabaltzeko saiakera egitea. Tristura sentitzen dugu, berriz ere biktima batzuen mina interes eta etekin politikoak eskuratzeko instrumentalizatzen delako eta nahastu egiten delako, beste behin, biktimen sektore bat omentzeko beharra kontakizun lerratu baten inposizioarekin, gure gizartean bizitako errealitatea osorik azaltzea saihesten duena.
Euskal Herriko jendarteak, azken urteotan, giza eskubideen defentsan eta errespetuan aurrerapauso sendoak eman dituela erakutsi du.
Bakearen eta bizikidetzaren eraikuntzak beti hartu behar du abiapuntutzat pertsona guztien eskubide guztiak errespetatzea. Bizikidetza adiskidetsua eta demokratikoa sustatzea gizarte osoaren erantzukizuna da, eta botere publikoen kasuan, beren betebeharra, jatorri desberdinetako indarkeriaz betetako hamarkadetan zehar eragindako giza tragediaren oroimenak berriz ez gertatzeko berme gisa balio dezan. Guztiok bizi izan dugun tragedia, hain zuzen ere.
Bizikidetza horrek zerikusia du, halaber, memoria inklusibo batekin, non gizarte osoak integratuta sentitu behar duen. Memoriak, gizarte anitz batean bizikidetza demokratikoa eraikitzeko beharrezko ariketa gisa, ezin du inola ere aintzat ez hartu kolektibo batek bizi izan duen errealitatea. Memoria ez da inongo korronte ideologikoren, ezein siglaren edo inongo gobernuren ondare esklusiboa. Memoria guztiona da. Hori dela eta, ezin da beste interes batzuen mende jarri, ez bada funtsezko ideia honi erantzuteko: indarkeriazko hamarkada luzeen ondoren sortutako sufrimendu guztiaren errepikapenaren aurrean gizartea blindatzea.
Azkenik, memoriaren alorrean lanean diharduten hainbat elkartek eta Estatuaren indarkeriaren biktimen ordezkaritza zabal batek gai horri modu integralean helduko dion memoria publiko inklusiboaren alde Gasteizen hilaren 10ean aurkeztu zuten dinamikari lotuta, publikoki aditzera eman nahi dugu artikulu hau sinatu dugunok bat egiten dugula "Memoria Osoa" ekimenarekin, eta dei egiten dizuegu norbanako zein kolektiboei ekimenari zuon atxikimendua eman diezaiozuen www.memoriaosoa.eus webgunean.
* Sinatzaileak:
Gabriel Eusebio Martínez Moreno (1936an Sartagudako bi fusilaturen biloba)
Jorge Pérez Jauregui (1970an poliziak hildako Roberto Pérezen anaia)
Jon Etxabe (apaiz errepresaliatua, torturatua, eta 1970an Burgosko prozesuan kondenatua)
Mertxe Urtuzaga (Angel Otaegiren senidea, 1975ean frankismoaren azken fusilatuetako bat)
Jose Luis Martínez Ocio (1976ko Martxoaren 3an eraildako Pedro Mari Martínezen anaia)
Idoia Zabalza (1985ean torturapean hildako eta desagerrarazitako Mikel Zabalzaren arreba)
Rafa Isasi (torturatua eta 1990an dispertsioaren ondorioz hildako Alfonso Isasiren anaia)
Nekane Borde (1997an Guardia Zibilak hildako Gaizka Gaztelumendiren senidea)
Aitziber Berrueta (2004an polizi batek hildako Angel Berruetaren alaba)
Fina Lizeranzu eta Manu Cabacas (2012an Ertzaintzak hildako Iñigo Cabacasen gurasoak)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]