“Memoria gara, ondare antifaxista haren seme-alabak eta bilobak”

  • Berriz ere, eta badira 45, milaka gasteiztar irten da kalera 1976ko greben eta Martxoak 3ko langileen aurkako sarraskiaren memoriari bizirik eusteko.


2021eko martxoaren 04an - 00:22
Foru enparantza, mobilizazioaren amaieran manifestariz betetzen. Argazkia: @Gasteiztar1.

Martxoak 3a mobilizazio eta borroka egun seinalatua izaten jarraitzen du Gasteizen, besteak beste bertute bikoitz bat elikatu dituztelako antolakundeek eta herritarrek urtez urte: iraganeko borrokaren memoria fresko mantentzea, garaian garaiko borrokekin lotuz eta berrituz aldi berean. Ez bakarrik langilegoarekin, baita borroka nazionalarekin, gazteriarekin, pentsionistekin edo feminismoarekin ere. Martxoak 3 elkarteari aitortza berezia egin behar zaio zentzu horretan. Egungo botereek alfonbra gorria jarrita hartuko lukete bere altzo subentzionatuetan iraganera mugatzea onartuz gero, baina deseroso izaten jarraitzea erabaki du. Elkarteak zubiak eraiki ditu beste borrokekin eta gainontzeko borrokek bere egin dute Martxoaren 3a, nork bere ikuspegitik edukiz betez eta gaurkotuz.

Azken egunak horren isla izan dira beste behin. Omenaldiak egin dira, hitzaldiak, jardunaldiak, prentsaurrekoak, sabotajeak...

Mobilizazio eguna

Goizean ekitaldi eta mobilizazioak antolatu dituzte hainbat antolakundek nork bere aldetik. Gazte Blokeak mobilizazioa egin du, eta minutu batzuez Gasteizko Erdiguneko Bakea kalea moztu du. San Frantzisko elizaren ondoan, poliziak hildako bost langileak omendu ditu Gasteizko mugimendu sozialistak. Metro gutxi batzuetara, Martxoak 3 plazan, beste horrenbeste egin du EH Bilduk ekitaldi nazional batean.

Urtero legez arratsaldeko omenaldi eta manifestazioa izan da mugimendu eta sentsibilitate guztien bilgunea. Martxoak 3 elkarteak eta ESK, Steilas, LAB eta ELA sindikatuek deituta, milaka pertsonek hartu dituzte Gasteizko kaleak.

Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, José Castillo García eta Bienvenido Pereda Moral omendu ostean abiatu da manifestazioa, ilaretan joateagatik ehunka metroko suge amaigabea zirudiena. Manifestazioaren buruan hildako bost grebalarien erretratuak eta atzetik hamaika pankarta eta aldarrikapen: San Frantzisko eliza memoria gunea bilakatzeko eskatzen duen Memoria Gara ekimenarena, polizia indarren aurkakoa, berriki hildako Jesús Fernández Navesen omenezkoa... Oihu artean egin dute manifestariek Zaramagatik Foru enparantza arteko ibilbidea. Artium museoaren parean gazte talde batek edukiontzi bat irauli eta botilez eraso egin dio Ertzaintzari, baina tentsio une batzuen ostean manifestazioak bere bidea jarraitu du.

"Hildako hauek herriarenak dira"

Amaierako ekitaldian, antolatzaileek iraganaren memoria mantenduz etorkizuna gaur borrokatu beharra aldarrikatu dute. “45 urteren ondoren borrokak dirau. Herri honek ez dio utzi kapitalismo izeneko pandemia honen aurka antolatu eta borrokatzeari”. Azken urtean pobreziak gora egin duela gogoratu dute, mugak pertsonei itxiagoak eta merkantziei beti bezain irekiak dirautela, edo emakumeak indarkeria matxistara eta zaintza lan prekarizatuetara kondenatu nahi dituela heteropatriarkatuak. Salatu dute pandemiak erakutsi duela sistemak "zein gutxi zaintzen dituen bere zaintzaileak". Sektore ezberdinetako grebalariak eta emakume migratuak hartu dituzte gogoan, eta borrokarako deia egin dute.

"Trantsizio faltsu haren aurkako borrokaren ondare gara. Gaurko borrokak etorkizuneko belaunaldientzako lorpenak dira". 1976ko grebetan borrokatu ziren guztientzako esker oneko hitzak izan dituzte antolatzaileek. Internazionala eta Eusko Gudariak abestuz mobilizazioari amaiera eman aurretik, 1976ko martxoaren 4ko hiletetan Jesús Fernandez Navesek katedralean egin zuen mintzaldiaren grabazioa entzun da bozgorailuetatik, manifestariak hunkituz. Orduko garrasia fresko mantentzen da: "Hildako hauek Gasteizko herriarenak dira".

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1976ko martxoaren 3a
Erkoreka: Tolosako gaztea “istiluetan parte hartzen ari zen”, eta Gasteizko polizia “ondo infiltratuta zegoen”

Segurtasun sailburuak adierazpenak egin ditu astearteko gobernu bilera ostean. Xuhar 16 urteko gaztea bera egin du inauteritan jasotako lesio larrien erantzule, eta Ertzaintzak Martxoak 3ko manifestazioan poliziak infiltratu zituela onartu du, “polizia demokratiko”... [+]


2024-03-05 | Leire Artola Arin
Ertzaintzari erantzukizunak eskatu dizkiote eragile sozial eta politikoek, Martxoak 3ko erasoengatik

Asteazkenerako agerraldi masiboa deitu dute Gasteizko Martxoak 3 plazan, “errepresiorik gabeko Martxoak 3 herrikoiaren alde”. Aske antolakundeak astelehenean egin du protesta, eta atxilotuei elkartasuna adierazi die. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek azalpenak... [+]


Ertzaintzak agente bat infiltratu zuen Martxoaren 3ko manifestazioan, baita lankideek jipoitu ere

Ertzaintzak bere agente bat infiltratu zuen Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioetan, Segurtasun Saileko iturri batek eldiario.es hedabideari baieztatu dionez. Lankideek beraiek jipoitu zuten manifestazioan izan ziren karga eta istiluetan.

 


Martxoaren 3a oroitu du jendetzak Gasteizen, eta Polizia manifestazioaren aurka oldartu da

Milaka herritar batu dira igande eguerdiko manifestazioan. Polizia manifestarien aurka oldartu da Bakea kalean, Corte Inglés parean, eta manifestazioa zatitu du. Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak eta hainbat zauritu, tartean adineko emakume bat ahoan, foam jaurtigailu... [+]


“Orduko eta oraingo” borroka aldarrikatuko dute Martxoak 3ko sarraskiaren 48. urtemugan

Igandean egingo da manifestazio nagusia, ESK, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak deituta. Palestinari aipamen berezia egin diote lau sindikatuek. Egun berean zein aurrekoetan deialdi eta ekimen gehiago antolatu dituzte hainbat eragilek.


Nerea Martínez, Martxoak 3 elkarteko kidea:
“Instituzioak asko okertuko dira Martxoak 3 elkartearen eta Memoria Gararen gainetik pasatzen saiatzen badira”

Otsaila hilabete garrantzitsua izan da Gasteizko Martxoak 3aren Memoriaguneari begira. Hiru urteko prozesuaren ondoren, hilaren 14ean sinatu zuen Martxoak 3 elkarteak hitzarmena Gogora institutuarekin. Egun bat beranduago, Martxoak 3 Memoriagunea fundazioaren sorrera argazkia... [+]


Martxoaren 3ko Memoriaren Gunerako lorturiko 600.000 euroak erabili gabe gera litezke

Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko eliza birmoldatzeko EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin hitzartutako diru-partida ez du erabiliko Eusko Jaurlaritzak, ez delako eraikinaren "jabe ezta onuradun ere". Hala, Martxoaren 3ko Memoriaren Gunearen proiektuak aurten ere... [+]


“Eskuburdinak oso estu lotu zizkidaten, eta min egiten zidatela esaterakoan are gehiago estutu zituzten”

Unai Isasi Azkarraga (Amurrio, 1998) gazte amurrioarra atxilotu zuen Ertzaintzak iragan ostiralean Gasteizen; 1976ko martxoaren 3ko sarraskia gogoratzen zuen manifestazioaren testuinguruan. Atxiloketaren inguruan mintzatu da Aiaraldea Komunikabidearekin.


Milaka manifestari eta bi atxilotu Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenean

Urtero legez milaka lagun batu zen ostiralean Gasteizko kaleetan, 1976ko Martxoaren 3an hildako langileak oroitu, bizi-baldintzen okertzea salatu eta langile borroka aldarrikatzeko. Kalez jantzitako polizia ugariek tentsioak sortu zituzten, eta bi gazte atxilotu.


Martxoak 3 elkarteak ohartarazi du adi egongo dela, erakundeek oroimen zentrorako hitzartutakoa bete dezaten

Martxoak 3 Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren bermea lortu du, erakunde publikoek biktimekin duela bi urte adostutako hitzarmena betetzeko. “Ustekabeko aldaketak” eta “seriotasun falta” salatu ditu hala ere, eta hemendik aurrera adi egongo dela ohartarazi du... [+]


2023-01-18 | ARGIA
Martxoaren 3ko Memorialean 2021ean sinatutako lankidetza hitzarmena bete dadila eskatu dute

Erakundeek aurkeztu duten Martxoaren 3ko Memorialaren Fundazioaren estatutu proposamenari lau zuzenketa aurkeztu dizkiote Memoria Gara egitasmoak eta Martxoak 3 Elkarteak.


Martxoaren 3ko Memoria Zentroa: murrizketak, atzerapenak eta “bete gabeko promesak”

Memoria Gara elkarteak kezka adierazi du, 1976ko Martxoaren 3ko biktimak gogoratu eta memoria zentro bat sortzeko egitasmoa "izoztuta" duelako Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuak, bere esanetan.


Martxoaren 3ko gertakariak ikertzeko batzorde baten eraketa atzera bota dute PSOE, PP, Vox eta Ciudadanosek

ERC eta EH Bilduk egindako proposamena atzera bota du Bozeramaileen Batzordeak. PSOE, PP, Vox eta Ciudadanos ikerketa batzorde bat sortzearen aurka agertu dira. Martxoak 3 elkarteak hipokrita izatea leporatu dio PSOEri, sarraskiaren 76. urteurreneko ekitaldietan hildakoen... [+]


2022-03-16 | ARGIA
Martxoaren 3ko gertakariak ikertuko dituen batzordea sortzeko aukera, Espainiako Kongresuko mahai gainean

EH Bildu eta ERC alderdiek Espainiako Kongresura eraman dute 1976ko martxoaren 3ko gertakariak ikerketuko dituen ikerketa batzordea sortzeko eskakizuna, eta onartu egin da. Bozeramaileen Batzordeari dagokio orain erabakia eztabaidatzea eta bozkatzea.


Eguneraketa berriak daude