Memoria berreskuratzeko usurbildarrak lehen lerrora

  • Andatza mendia memoria leku bihurtu zuen Usurbil 1936 elkarteak apirilaren 13ko birsortze historikoan. Herritarren lan boluntarioarekin berreskuraturiko lubakiak antzezleku bihurtu ziren egun batez. Gerraren eraginez Usurbilen jazotakoak elkarbanatzeko enegarren ekimena izan da.


2024ko apirilaren 26an - 12:56
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

1936ko Gerran gertatutakoak landu eta errepresaliatuen aitortza lortzeko proiektu bat sortzeari ekin zioten duela lau urte Ion Martin eta Ibai Arrieta usurbildarrek. Proiektua udalari aurkezteko bidean batu ziren Aitzol Arroyo historialari hondarribiarra eta Aitor Azurki kazetari donostiarra. Azken honek idatzitako Artosak euripean azken gudarien testigantzak liburuko datuetatik tiraka eta Arantxa Manterola kazetari usurbildarrak herriko zenbait eragileren laguntzarekin idatzitako Herriak Badaki: Usurbilgo memoria errepresiboa: 1973-2002 laneko pistei segika, gerrarekin lotutako zenbait kontu aztertzeke zeudela sinetsita aurkeztu zuten proiektua.  

Azkar konfirmatu zen sustatzaileen hipotesia, ordura arte jakin gabeko zenbait datu, izen eta dokumentu topatu zirenean. Ikerketa horietan herritarrak murgiltzea zen proiektuaren hurrengo pausoa. Berehala osatu zen boluntario taldeak erabaki zuen Usurbil 1936 elkartea sortzea 2021ean. Urte berean memoriaren berreskurapenean herritarrak lehen lerrora igaro eta proiektua are gehiago hauspotzeko hitzarmena sinatu zuten udalarekin.

Bi pertsonarekin hasi zena herri proiektu bilakatu zen denborarekin. Azken hiru urte hauetan asko izan dira elkarteak sustatu dituen lanak: testigantzak bildu, fusilatuei omenaldiak egin, gerra guneak berreskuratu edota artxibategietako lanaren bidez txosten historikoa landu. Egindakoen artean mugarria izan zen apirilaren 13an Andatzako magaletan egindako birsortze historikoa. Parte hartzaile eta bisitarien artean 150 pertsona biltzea lortu zuen elkarteak.

Usurbil 1936 elkarteak bere praktikarekin memoria berreskuratzeko bidean herritar orok duen ardura balioan jartzea lortu du. Asko izan dira ekimen batean edo bestean bere alea jarri duten herritarrak. Elkartearen sustatzaileen arabera, proiektua indartu eta denboran luzatzeko gakoetako bat hori izan da hain zuzen, bakoitzak bere lekua bilatu izana proiektuan. Herritar gehienak lan lerro zehatzetan aritu dira lanean eta guztiaren koordinazioa elkartetik bideratu da.

Gertaturikoaren bilduma eta txosten historikoaren eratzea

Informazioa jasotzeko prozesua baldintzatuta egon da hasieratik: pasatako denbora luzea, faxistek gertatutakoa estaltzeko eginiko saiakera, edota garai hartako protagonista gehienak hilda egotea. Aitzol Arroyo historialariak, Arantxa Manterola eta Ion Martinen laguntzarekin, artxibategietan buruturiko ikerketari herritarrei eginiko elkarrizketa eta testigantzak batu zaizkie.  1936ko irailaren azken egun haietan Usurbilen gertatutakoen berri ematen diguten datu, argazki eta dokumentu andana berreskuratzea lortu da. Tropa frankistek Usurbili eraso egin ziotenetik beraien esku geratu zen herrian gertatutakoaren gaineko kontakizuna, baina ekimenetik bildu duten materialarekin txosten historikoa ontzea lortu dute

Fusilatuen aitortza eta memoria guneen berreskurapena

Gudan eta osteko diktaduran izandako errepresioaren eraginak aztertu eta azaleratzea izan da beste lan ildo garrantzitsuenetako bat. Frankistek fusilatutako zazpi herritarrak omentzeko ekitaldi nagusia antolatu zuen elkarteak 2021eko irailean herria frankisten menpe geratu zela 85 urte betetzen zirela baliatuta.

Fusilamendu horiek gertatu ziren lekuak memoria gune bilakatzeko omenaldiak egin dira Gipuzkoako hainbat lekutan, tartean Usurbil, Donostia eta Lasarte Oria elkartzen diren Irubideko bidegurutzean edo Oikia-Zumaian dagoen Meagako bidean.

Bildutako testigantza askoren arabera, Irubiden eskualdeko herritar asko fusilatu eta lurperatuak izan ziren. Meagan EAJ-ko kideak ziren Bautista Aginaga Otegi usurbildarra eta Pedro Julian Agirre Gallastegi aiarra fusilatu zituzten. Leku batean zein bestean monolitoak ezarri dira han gertaturikoa ahaztu ez dadin.

Andatzako frontea eta lubakien berreskurapena

1936ko abuztuaren amaieran Donostia eta Oria bailarako zenbat herri frankisten eskutan erori ostean, Andatza mendia eta haren inguruak defentsa lerro puntu garrantzitsu bilakatu ziren antifrankistentzat. Lubaki lerroaren berreskuratzea izan da beste lanetako bat. Berreskurapen lanekin batera 2022 eta 2023an indusketa arkeologikoak burutu ziren. Ehunka bala-zorro eta hainbat objektu azaldu dira ordutik.

Lan hau guztia argitara eramateko modua izan zen apirilaren 13an herritarren laguntzaz egindako birsortze historikoa. Lanketan ezinbestekoa izan da Intxorta 1937, Lubaki, Burdin Hezia Oroimenaren Museoa, Euzkadiko Frontea eta Oroimen eragile memorialistek eskainitako laguntza. Aurkitutako zenbait daturen arabera, gutxienez 19 hildako eta 55 zauritu izan ziren egun haietan Andatzan.

Lubakietako lan arkeologikoa aurrera eramateko prozesuan Malen Lizarraga, Inmaculada Richaud, Francisco Gomez, Xabier Herrero, Aitziber Gonzalez eta Pablo Perucha arkeologoek hartu dute parte. Lubakietan topatu denaren berri, txosten arkeologikoa idazten ari den Josu Santamaria arkeologoak eman zien herritarrei birsortze historikoaren amaieran. Ikerketa arkeologikoa zein historikoa batzen dituen ‘Andatzako Oroimen Ibilbidea‘ egikaritu da aurten. Panel informatibo eta QR irudiez osatuko ibilbidean edozein herritarrek Andatzarako txangoa probestu dezake gerora Saseta defentsa sistema gisa ezagun denaren zati bat ezagutzeko.

Elkarteak duen webgunean daude orain arte bildutako argazki, testigantza eta proiektuaren nondik norako guztiak. Azken ekimen gisa, 1936ko Gerra azaltzeko Usurbil gurutzatuko duen ibilbide interaktiboa osatu asmo du elkarteak.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Faxisten izenak hildako biktimen zerrendetan mantenduko ditu Gogorak

Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]


2025-03-17 | Ahotsa.info
Lore eskaintza Angel Berruetaren oroimenez

Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]


1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude