Orain hamabost egun, Frantziako presidente izateko hautagai nagusiak Marine Le Pen, Emmamuel Macron eta François Fillon ziren. Jean-Luc Mélenchonek Fillon bota du podiumetik eta hautagai sendo bilakatu da.
Aste baten esperoan, inkestek honako datuak eman dituzte bost faboritoen artean: Le Pen: %22, Macron, %22, Jean-Luc Mélenchon: %20. Fillon: %19%, Hamon: %8. PSko hautagai Hamon bigarren itzulira pasatzeko aukeratik kanpo geratu da, antza. Filloni, berriz, aienatzen ari zaizkio zituen aukera apurrak. Le Pen da sendoena bigarren itzulira pasatzeko, Macron albo-alboan duela betiere. Alabaina, Mélenchonek eman ditu pauso sendonak azken hamabost egunotan.
La France insoumise hautagaiaren Mélenchon 70.000 jende aitzinean mintzatu zen OkzitaniakoTolosan atzo igandean. Frantziako Errepublikaren Liberté, Égalité,Fraternité lelo nagusiaren lehen hitza nagusitu zen bere diskurtsoan: askatasuna.
Mélenchonek ez ei du ikusten egungo Frantzia erregimen autoritario baten gisara, alabaina, presidente izanez gero, egungo erregimen oligarkikoarekin bukatzeko prest dagoela erran zuen sutsuki.
Gainerakoan, beste sei hautagai ere ari dira kanpainan. Inkestek honelako emaitzak ematen dizkiete: Nicolas Dupont-Aignan: % 4 Jean Lassalle: % 1. Philippe Poutou: %. Nathalie Arthaud: % 0,5. François Asselineau: %0,5. Jacques Cheminade: %0,5. Hautagai sateliteak bezala ekarriak, aurreko bosten disidentetzat ere joak.
Erran gabe doa, inkesten ehunekoak puntu baten gorabeheran ari dira dantzan egunez egun. Datorren igandean izanen da inkesta erreala.
Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.
2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]
Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.
"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]