Joan den astean Leioako Medikuntza Fakultateko 112 ikaslek itxialdia egin dute protesta egiteko, hain zuzen ere EHUko agintari akademikoek borondaterik ez dutelako medikuntza irakaskuntza herrialde honetako hizkuntza ofiziala ere baden horretan eskaintzeko, euskaraz alegia.
Horren zergatia ulertzeko, 10/1982 Euskararen Normalizazio Legea aldarrikatu eta hogeita hamabi urtera, bide bakarra dago, komunitate gaztelania-hiztunak euskal hiztunen komunitatearekiko duen inposatze eta azpiratze gogo etengabekoaz jabetzea.
Eta inposatze horren euskarririk nabarmenenak Medikuntzako Fakultatea eta Osakidetza dira, zalantzarik gabe. Aipatutako 10/1982 legeak esaten zuen aplikatu ahal izateko arauak garatu behar zituela eta osasun arloari dagokionez Eusko Jaurlaritzak 21 urte itxaron zuen. Ez al da epe luzeegia hura errugabe izan dadin? Hori izan zen euskal hiztun diren hiritarrek jasan behar izan zuten tunel beltza, gobernu haien osasungintzan, izan ere ez baitzen beharrezko dekretua 2003ra arte atera.
Sekula ez da lortuko euskara normalizatzea, euskal hiztunen bizitzako arlo publiko guztietan bere tokia ez badu, zeren ez baitugu ezer egiten seme-alabak ikastolara bidaliz, baldin eta Osakidetzan medikuarengana doazenean edo unibertsitatera, hitz edo ikasi gaztelaniaz egin behar badute. Arlo horiek murriztea da euskararen etsaiek erabiltzen duten metodoa, hizkuntza azpiratzeko, baztertzeko, ezkutatzeko eta deuseztatzeko.
Protestan ari diren ikasleek bizi duten arazo honen arrazoia unibertsitatea endogamikoa izatea da. Lehentasuna eman zaie gaztelania-hiztunen interesei, eta ez, lege-arauak errespetatzeari, gobernuak eta erakunde publikoak hizkuntza ofizialak, euskara hala baita, bultzatzera derrigortzen dituzten Europako legeak eta arauak errespetatzeari.
Agur bat bidaltzen diet medikuntza eta odontologiako ikasleei, eta animatzen ditut aurrera egin dezaten borrokan, euskarak medikuntzan ere har dezan irakaskuntzarako eta ikerketarako behar duen lekua, hala baitagokio hizkuntza bizi orori, eta exijitu ditzagun, denon artean, hizkuntzan ere gai diren irakasleak. Eta demagogoei esan iezaiezue, gaur elebidun eta sonatu izan nahi duen edozein unibertsitatetan, klaseak ingelesez eta bertako hizkuntzan ematen direla. Zuei ez dizuete irakasten ez zuen hizkuntzan eta ez nazioarteko interesa duen hizkuntzan. Eutsi goiari!
Iñigo Jaca Arrizabalaga medikua da.
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]
ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.
Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege... [+]
Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.
6.000 eurotik 10.000 eurorainokoak izango dira zigorrak. Katalana da Andorrako hizkuntza ofizial bakarra, nahiz eta biztanleen erdiaren ama hizkuntza gaztelania den.
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.
Justizian, osasungintzan eta gizarte zerbitzuetan euskara bermatu dadin, zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izan daitezen, Nafarroako zonifikazioa amaitu dadin eta ETB3 Nafarroa osoan ikus dadin neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari Europako Kontseiluko Adituen... [+]
Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]
Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]
Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]