Tolosako inauterietan ertzainen karga batean begian zauritu duten 16 urteko gaztearen senideek Naiz irratian baieztatu dute "proiektil bat" izan zela poliziak jaurtitakoa; hala jaso zuen medikuaren txostenak. Senideek "harrigarria" deritzote jendetza ibiltzen den festa horietan Ertzaintzak kargatzea erabaki izana. EH Bilduk Segurtasun Sailaren barne espedientea eta "erabateko gardentasuna" eskatu ditu.
16 urteko mutilaren senideek Segurtasun Sailari eskatu diote astelehen gauean Tolosako inauterietan gertatutakoa argitzeko. Naiz irratian elkarrizketatu dute gaztearen senide bat, eta ziurtatu du Tolosako Asunción Klinikako mediku txostenak dioela mutilari begiko zauria eragin ziona "Poliziaren proiektil bat" izan zela. Ertzaintza familiarekin harremanetan jarri da, eta adierazi dio barne eta kanpo ikerketa zabaldu dutela. Inauterietako gaueko kargaz zera esan die, senidearen hitzetan: "Liskar batengatik hasi zela dena eta erabaki zutela kargatzea zela onena".
Senideak "harrituta" daude erabaki horrekin, kontuan izanda Tolosako inauterietan zenbat jende ibiltzen den hara eta hona. Naiz irratian gogorarazi du gazte billabonatarra ez zegoela liskarrean, eta handik pasatzen ari zela harrapatu zuela Ertzaintzaren lehen kargak. Korrika hasi zen, baina bigarren kargak kolpatu eta lurrera bota zuen gaztea.
12-15 puntu eman dizkiote begi inguruan, eta ebakuntza egingo diote otsailaren 13an bertan, askatuta daukan erretina osatzeko, eta dirudienez puskatuta daukan malko-guruina osatzeko. Medikuek esan dietenez, ez dauka begia galtzeko arriskurik, baina ikusmena berreskuratzeko denbora luzea beharko du. Tolosako eta Villabonako udalen eta herritarren elkartasuna eta babesa eskertu ditu senideak, familiaren izenean.
Tolosan egin zuten operatiboa argitzeko Segurtasun Sailaren barne espedientea eskatu du EH Bilduk. Julen Arzuaga legebiltzarkideak "erabateko gardentasuna" beharrezkoa dela esan du Legebiltzarrean, ikusita 16 urteko gaztea larri zauritu zutela operatibo horretan. Segurtasun Sailari galdegin diote argitzeko ea "protokoloak benetan bete diren", eta hala izan ez bada, "dagozkion ardurak hartzeko".
Segurtasun Sailak zabaldu duenez, Ertzaintzak foam jaurtigaiak erabili zituen, eta Arzuagak horren arriskuez ohartarazi du: "Ertzaintzan indarrean dauden protokoloek zorrotz zehazten dute noiz eta nola erabili horrelako materiala, hain justu, izan ditzakeen ondorio larriengatik".
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren senar Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]
Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]
2023an Zaballako espetxean euskal presoen alde egindako martxarengatik ezarri zizkieten isunak. Helegiteen ezeztapenaren aurrean epaitegietara joko dutela adierazi du antolakundeak, eta Poliziaren inpunitatea salatu du.
GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.
Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.
Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.