Gasteizen lan egiten duten mediku egoiliar ugarik urrats txiki baina esanguratsua egingo du datozen egunetan: gaixoei bideratutako txosten klinikoak euskaraz idazten hasiko dira. Osakidetzak baimena eman die hainbat zentrotan, baina trabak ere jaso dituzte. “Langileok gure aletxoa jartzen hasiak gara, bada garaia euskaldunok gure osasunaren jabe bihurtzeko”.
Gasteizen kokatuta dauden Osakidetzako zentroetan lan egiten duten mediku egoiliar ugarik, euskaraz bizitzeko aukera egikaritzeko bidean aurrerapausoa emateko hautua egin du. Orokorrean, Osakidetzak gaztelania hutsean funtzionatu eta euskara txoko txiki batzuetara mugatua dagoela ikusten dute bai paziente, bai ikasle eta baita langileek ere. Hala eman diote jakitera Hala Bediri Gasteizko eta beste zenbait ospitaletako hainbat egoiliar euskaldunek helarazitako oharrean.
“Hizkuntzaren muga hau, gainera, ahozkotasunera mugatzen da, praktikara eta erregistroetara iristen ez den espazioetara, salbuespenak salbuespen”, salatu dute. Euskarak Osakidetzaren erdigune izan behar lukeela uste dute, bai egiten dituzten txosten eta idazkietan, baita kontratazio irizpide, formakuntza eta abarretan ere. “Euskara ezin da ekimen folkloriko hutsetara mugatu”.
Euskaraldiak dakarren uholdea probestuta, urrats txiki baina esanguratsua egingo dute datozen egunetan: gaixoei bideratutako txosten klinikoak euskaraz idazten hasiko dira zenbait ospitaletan. Jakinarazi dutenez, Osakidetzak horretarako baimena eman die zenbait zentrotan, baina baldintza konkretu batzuekin. “Langileok aurrera gindoazela ikusita, eta benetan euskal gizartearen beharrak interpretatuta, baimena eman digute prioritate edo larritasun maila baxuko kasuetan euskaraz idaztera”.
Zentzu honetan, esker onez hartu dute txostenak egiteko baimena eman izana. Hala ere, txosten horiek euskaraz idatzi ahal izateko ez dietela baliabiderik eskaini azpimarrratu dute: “Espainolez ditugun aurreidatziak euskaratzeko lana gure gain hartu behar dugu, baita zentro ezberdinetako lankideekin elkarlanean ekimena zabaltzeko ardura ere”.
Oztopoak oztopo, aurrera doa ekimena, eta haien baimenarekin “baina laguntza gutxirekin”, langileek hartua dute pazienteek behar duten “kalitatezko arreta” emateko pausoa: “Langileok gure aletxoa jartzen hasiak gara, bada garaia euskaldunok gure osasunaren jabe bihurtzeko”.
Hortaz, pazientegai, langile, eta euskal herritar orori gonbita luzatu diote osasun administrazioei arreta euskaraz eskaini eta komunikazio kliniko idatzia ere euskaraz emateko, Elebideri eta norbere osasungintzako arduradunari (Osakidetza zein Osasunbideari) iradokizun, eskaera, edo kexa bideratuz. Aldi berean, euskaldun orori eskaera egikaritzeko aurrerapausoak emateko erronka luzatu dute, “ahozko ohiturez gain espazio ofizialak ere gureganatzeko”.
“Euskaldunok ez gara bizitzeko baimena eskatzera etorri, eta euskaldunon herria eraikitzeko asmoarekin gaudela ikustekotan gaude”.
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]
ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.
Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege... [+]
Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.
6.000 eurotik 10.000 eurorainokoak izango dira zigorrak. Katalana da Andorrako hizkuntza ofizial bakarra, nahiz eta biztanleen erdiaren ama hizkuntza gaztelania den.
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.
Justizian, osasungintzan eta gizarte zerbitzuetan euskara bermatu dadin, zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izan daitezen, Nafarroako zonifikazioa amaitu dadin eta ETB3 Nafarroa osoan ikus dadin neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari Europako Kontseiluko Adituen... [+]
Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]
Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]
Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]