Bortxaketen kasuentzako bideratu daitekeen kartzela zigorrik gorena jarri diote senar-ohi Dominique Pelicoti; eta beste 50 bortxatzaileei dagokionez, guztiak dituzte erruduntzat jo, baina fiskalak galdetzen zuena baino apalagoak dira zigorrak. Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeinean ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana.
Mazango auziaren epaia atera da abenduaren 19 goizean: 20 urteko kartzela zigorra jarri diote senar-ohi Dominique Pelicoti, bortxaketen kasuentzat Frantziako Estatuan ezarri daitekeen gorena.
Beste 50 bortxatzaileek ere kartzela zigorrak jaso dituzte, baina, fiskalak eskaturikoak baino apalagoak dira. Bi izan ezik, bortxaketagatik edo bortxaketa saiakeragatik zigortu dituzte, eta hamabost urtekoa da presondegiratze luzeena. Beste bi erasotzaileei dagokionez, "kalte sexual larrigarrien" errudun jo ditu epaileak, eta hiru urtekoa dute kartzelaldia, horietan bi urte gibelapenarekin. Presondegiratze prebentiboak edota eskumutur elektronikoak direla eta, sei bortxatzaile kalean egonen dira aske, gaurtik aitzina.
Giselen sostenguz, auzitegiaren aitzinean elkarturikoen haserrea eta amorrua eragin ditu epaiak. Ehunka izan dira elkartasuna eta babesa erakustera bertaratutakoak, eta "lotsa Justiziarentzat!" oihuak egin dituzte sententzia ezagutu dutenean. Giselek ez du hitza publikoki hartu, baina hainbat komunikabidek jakitera eman dutenez, bere senideek deitoratu egin dituzte zigor apalegiak.
Prokuradoreak hogei urteko presondegi zigorra galdetu zuen Dominique senar-ohiaren kontra eta hamar eta hemezortzi urte artean beste gizonentzat –bakar bati leporatu zitzaion "kaltetze sexuala" eta lau urteko kartzela zigorra eskatu zuen bere kontra, beste guztiei, ordea, bortxaketa edo bortxaketa saiakera–. Hamar egun dituzte epaiaren kontrako helegitea jartzeko.
Gisèle Pelicoten kasu pertsonaletik haratago, Mazango auziak jendarteari egindako ekarpenak jaso ditugu Bortxaketaren kultura epaitzeko plaza bihurtu dute Mazango auzia erreportajean. Hain zuzen, Gisèlek nahi izan du fokua zabaldu, oinarrian eta osotasunean dagoen osagaiari begira jartzeko: bortxaketaren kultura. Epaiketa auzitegiko ateak hetsirik bideratzea ez zuen onartu, hain justu, arazoa plazaren erdira ekarri eta "bortxaketa gauza arrunta bihurtzen duen jendarte matxista eta patriarkal honek begiak irekitzeko".
Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.
Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa hasi da astearte honetan Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera egin du, eta akusazio partikularrak hamazortzikoa, sexu abusuak leporatuta. Lópezen defentsak adierazi du entrenatzaile... [+]
Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]
Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.
Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]
Dozenaka lagun batu dira igandean Laudioko Herriko plazan, Ez zara fisioa, erasotzailea zara lelopean.
Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]
Gipuzkoako Auzitegiak urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, emakume bat bortxatzen saiatzeagatik. Epaiketa asteazkenean egin zuten, eta, hasi aurretik, gizonak gertakariak onartu eta akordioa erdietsi zuen Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin, zigorra... [+]
Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]
Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]
Biktimak 13 urte zituenean, 1998 eta 2001 artean, Lointek kirol taldeko Mario Lopez entrenatzaile ohiaren parteko sexu abusuak jasan zituen. Emakumeak duela urtebete salatu zuen, eta epaiketa 2025eko urtarrilaren 14tik 16ra egingo da, Bizkaiko Auzitegian. Mugimendu... [+]
Urretxindorra Ikastolako (Bilbo) eta Azkue Ikastolako (Lekeitio) bi irakasleren aurkako salaketak egin dituzte zenbait emakumek sare sozialen bidez. Horren aurrean, Urretxindorra ikastolako irakasleak astelehen honetatik aurrera klaserik ez ematea erabaki du Ikastolen Elkarteak... [+]
Zur eta lur hartu dituzte Nafarroako Berdintasun teknikariek festa girorako enpresa zenbaitek egindako proposamenak. Edalontzia estaltzeko tapak edo eta edarian drogarik dagoen ikusteko eskumuturrekoak.