Zuberoako hiriburuan lehia estua izan da eta parte-hartzeak nabarmen egin du gora. Lehen itzulian baino 200 pertsona gehiago joan da botoa ematera. 547 boto eskuratu dituen Mixel Etxebest orain arteko auzapezari gailendu zaio Louis Labadot komunista, 615 botorekin. Aitzina Maule zerrendako Beñat Elkegaraik 473 boto lortu ditu.
2014an bezala aurten ere ez da aliantzarik posible izan ezkerreko zerrenden artean. Botoen %37,6 bildurik lehen indarra ateratako Louis Labadot komunista jakobinoak ez ditu onartu aliantzarako Beñat Elkegarai abertzaleak (botoen %28,9) jartzen zizkion baldintzak (tartean, Labadotek sostengatzen ez duen Euskal Hirigune Elkargorako aulkia Elkegaraien zerrendari bideratzea). Hori horrela ezkerretik bi hautagai izanen dira Mixel Etxebest auzapez zentro-eskuindarrari aulkia hartzeko lehian.
Internazionalaren doinuz ospatu du garaipena Labadotek.
Maulen Mixel Etxebest azken bi agintaldietako auzapeza garaitua. Louis Labadot komunista auzapez izendatu duten momentuan soinuz eman da aldaketaren berri#HerrikoBozak2020 @berria @IEHkohitza pic.twitter.com/8DMSGWbGHP
— Jovani Panzani (@panzani_jovani) June 28, 2020
Lehen itzulian egungo alkate Etxebestek behera egin zuen. Ondorengoa izan zen emaitza: Louis Labadot (Union Citoyenne) %37,6; Mixel Etxebest (Agir Ensemble) %33,4; Beñat Elkegarai (Aitzina Maule) %28,9. Duela sei urte hiru zerrenda horiek lehian ziren sozialistekin batera (%13 lehen itzulian), eta aldi honetan horien bozak banatu egin dira ezkerreko bi zerrendetan. Mixel Etxebestek bultzatu proiektu batzuek (Agerria hotel jatetxea eta Espartiñaren Etxea) eztabaida handiak sortu dituzte eta horrek azal lezake bere beherakada.
Bigarren itzulian hiru zerrendak aurkeztu dira 23 kontseilukideen lortzeko.
Maule eta beste herrietako datu ohargarri bat azpimarratu zuen Allande Etxartek artikulu honetan: biztanlegoaren %30ak ez du boto emateko eskubiderik –adin txikikoa delako– eta beste %30ak ez du bozka emateko aukera erabiltzen. Ondorioz biztanleen erdiak baizik ez du hauteskundeetan parte hartzen. Adibidez, Maulen 3.217 biztanle bada eta 1.635 boto baliagarri izan ziren lehen itzulian.
Hauteskunde egunean, oposizioak ohartarazi bi akats nagusi onartu ditu epaileak.
Marie-José Mialocq-ek Arbonako hauteskundeak bigarren aldiz irabazi ditu. 2020ko martxoko bozketan Beñat Arlaren zerrendak helegitea jarri zuen eta auzitegiak onartu. Uztailaren 18an egin dituzte hauteskundeak bigarren aldiz.
Aktualitatea ez zait batere interesatzen –zutabe hauetarako, bistan da; bestela aktualitatearen kontsumitzaile ohikoa naiz, are garaiaren arabera tiraniaren menpekoa–; baina batzuetan iruditzen zait azkar asko ahaztuko dugun txikikeriaren batek erakuts dezakeela... [+]
Bigarren itzuli honetan ere urtetako lanaren emaitza lortu dute abertzale ezkertiarrek: Ziburun, Urruñan eta Itsasun auzapez izango dira. Bozketen lehen itzulian Biriatun eta Donapaleun irabazirik, Uztaritzen eta Baigorrin 2014ko garaipen historikoa berriz ere... [+]
Jean-Rene Etxegaraien zerrendan aurkezteko hautua egin zuen Joseba Erremundegi abertzale eta euskaltzaleak. Justuki abertzale eta euskaltzale den horri luzatu dizkiogu bizpahiru galdera, hautatu duen zerrenda ez delako abertzalea eta eskuinekoak ere dituelako bere taldean.
Bigarren itzuli honetan ere urtetako lanaren emaitza lortu dute abertzale ezkertiarrek: Ziburun, Urruñan eta Itsasun auzapez izango dira. Bozketen lehen itzulian Biriatun eta Donapaleun irabazirik, Uztaritzen eta Baigorrin 2014ko garaipen historikoa berriz ere... [+]
Beste sei urtez izanen da Baionako auzapez Jean-Rene Etxegarai. Botoen %53,81 bildurik, lehen atera da bozketen bigarren itzulian. Mezu bateratzailea eraman izanarekin lotu du garaipena. Ikustekoa orain Euskal Hirigune Elkargoko presidentearen aulkia atxikitzeko lehiari eutsiko... [+]
Kotte Ezenarrok alkatetzean jarraituko du Hendaian 1.717 boto eskuratuta, 1.367 lortu dituen Pascal Destruhauten aurretik.
Gorka Taberna abertzalearen zerrenda bigarren postuan geratu da.
Baionan auzapeza ez da aldatuko. Bigarren itzulian Jean-Rene Etxegaraik eutsi dio herriko etxeko aginteari, Henri Etxeto sozialistari gain hartuz. Bozen %53,81 lortu ditu Etxegaraik eta %46,19 Etxetok, duela sei urteko hauteskundeetan baino alde handiagoa lortuz, gainera.
Dominique Iriart garaile izan da Senperen bozen %51,3 eskuratuta (1.674 boz). Azken sei urteotako auzapez Pierre-Marie Nousbaum eskuindarrak % 48,7ko babesa lortu du (1,589 boz). Hala, Idiartek Senpere Bai zerrendarekin egindako aliantza dela-eta, kide abertzale batzuk izango... [+]
Maider Arostegi eskuineko hautagaiak irabazi ditu bozak Miarritzen %50,22ko babesa lortuz. Lehen aldiz emakume bat izango da Miarritzeko auzapeza.
Aramendik bozen erdiak lortu ditu bigarren itzulian eta hala, 10.000 biztanle inguru dituen Urruña bilakatu da Ipar Euskal Herriko abertzaleek kudeatutako herririk populatuena.
Laurent Lucmareteren zerrenda izan da bigarren, eta Veronique Robertena hirugarrena.
Botoen %44,7 lorturik, Eneko Aldanak irabazi du bigarren itzuliko lehia Ziburun. Ziburu Bizi ezkerreko zerrenda irekia nagusitu da, Aldana abertzale eta ezkertiarra buru duela.