Joan den asteburuan Donibane Garazin ospatu dute "Ameriketako euskal artzainen eguna", Ameriketan egon diren edo oraindik han diren artzainak elkarretaratuz. Hori dela eta LABORARIk elkarrizketatu du Mattin Etxamendi, Eñaut kantariaren anaia, 77 urte eta AEBetatik heldu dena "Urruneko mendebalean artzain” liburua aurkeztera. Ezterenzubin sortua, 22 urterekin Euskal Herritik partiturik Bakersfielden bizi da 'ranchero'.
Gazterik joan zinen Ameriketarat. Diozunaz, amets baten gauzatzea izan da hango bizia. Ez ote da memento dorperik izan?
Memento dorpeak izaiten dira beti. Bainan hastetik banuen amets bat ederra. Gure etxean biziki mintzatzen zen Ameriketaz, mendebaleko leku zabaletaz, bereziki Arizona, Kalifornia, Nevada... Gaztetik pentsatu nuen 'artalde ederra ukaiten ahal banu'... Ametsak eraman nau harat. Ez da beti errexa izan. Bainan nahikeria balin badu gazte batek, osagarria badu, Ameriketan egin dezake ainitz gauza.
Familia bazinuen han...
Osaba bat banuen eta anaia zaharrena Manez. Hamar urte nituelarik joana zen anaia. Ordukotz, gostatzen zen eni erraitera “hi Ameriketarat jin orduko, nik artaldea ukanen diat eta izango hiz ene artzain”. Hala gertatu zen. Ni anaia ttipia bezala tratatzen ninduen eta nik hura nagusia bezala. Ni ttipia bainintzan joan zelarik. Denbora pixka bat hartu nuen, iduri ohartu behar ginuela familiakoak ginela. Lehenbizian neretzat hura nagusia zen.
Familia izanagatik menturaz, beste ainitzek bizi izan duten herri minaz edo bakartasunaz ez duzu sofritu?
Gutarik bakotxaren karakterak egiten du hori. Bakartasuna... ez dakit. Nik bizi ixila maite nuen. Ezterenzubin ardietan egona nintzan gazte gaztetik, nihaun gustuko lana nuen. Bakartasuna ez dut biziki senditu. Igandetan ba, herriko plaza ta lagunen falta. Bainan astelehenetan xoria bezain kontent izaiten nintzan. Enetako lana ez zen lana. Biziki urte pasatu dut lan fisiko guti eginez. Arditan dakizularik nola egin, ez da lana haundia. Salbu zonbaitek biziki penatzen ziren ardietan. Batek bere gustuko lana egiten duelarik, bada biziki diferentzia nekez ari zirelarik konparatuta.
Emeki emeki zure tropa muntatu duzu...
Harat joan eta hiru urteren buruan 1.000 bildots gizentzeko erosi ginituen Jean-Baptiste anaiak eta biek, gure lanak atxikiz. Ni Manez anaiarendako ari nintzan lanean, Jean-Baptiste osebarendako. Phoenix-eko desertuan biziki iduzki bada eta heldu den bazkak biziki proteina badu. Bildotsak biziki untsa gizentzen ziren.
Egona nintzan artoski begiratzen ardirik gabe ari ziren gizonen, bildotsak erosten zituzten ipar Ameriketako iparreko estatuetan eta luzerna [alpapa] landetarat ekartzen zituzten, axuri ederrak egiten ziren eta primaderan saltzen. Diru prestatzaileak harraparu ginituen eta 1.000 bildots erosi ber gisan lan egiteko. Ondoko primaderan, 10.000 ardi zituen gizon batek ardiak saldu zauzkigun merke
merke. Desertuan euria egina zuen eta hango bazkarekin, proteinaz betea, bildotsak ederrak gizendu ziren. 320 bat ardi ginituen eta horien gainera 1.000 ardi gehiago erosi ginuen. Gure lanak utzi ginituen ekainean eta guhaun artaldeekin abiatu ginen guhaun artzain. Arizonan ainitz desertu bada, udako lekuak frango errexki harrapatzen ginituen.
Beti laborari zira. Nolako etxaldea duzu?
Bai beti laborari niz. Ardiekin ari gira, ardirik gabe ez nindaike bizi. Langile bizki onak baditut, Perutik heldu direnak. Erraiten dautate: “Ez zitela erretira, erretiratzen bazira ez dugu lanik. Zuk ez duzu asko lan egite beharrik, gu eginen dugu lana”. Lau milako bat ardi ditugu. Artzain nintzalarik, larrazkenean, ardiak erditzeko sasoinean luzerna bizki karioa zen eta nekez ari nintzan luzerna erosten (alorrak erosi behar ziren). Orduan rancho ttipia erosi nuen eta luzerna ezarri. Harek laguntzen zuen, besteak luzerna pikatzen ari zirelarik, nik ardiak luzernan sartzen nintuen. Geroxago, adixkide bat banuen, ranchero haundia, eta neketan zabilan bankuekin. Rancho bat saldu nahi zuen eta atsulutoki nahi izan zuen nik eros nezan. Erosi ginuen. Egun, luzerna landa andanaxka bat egiten dugu, eta artoa ere.
Zure haurrek zure ofizioari lotuko direa?
Lau haur baditut, hiru alaba eta semea. Neskek bakotxak beren bizia egina dute, semea arbole konpania haundi batendako ari da, amandierretan [almendrondoetan]. Hura interesatua da. Amandierrak landatu ditugu eta Johnny da heietaz enkargatua. Hango moldean, errana dakot : “Hi izanez hiz amandierren kargu eta hilabetean hunainbeste pagatuko hiut. Eta ez eni galdegin amandierretan balin bada makurrik edo, hori hire gain”. Heldu bada, bizki amerikano usaia da hori...
Hemengo laborantxa ikusten duzularik, zer so duzu?
Hemen laborantxa biziki ederra da, biziki kasu egina da, denbora batean baino gehiago. Bazterrak untsa zainduak dira, arto landak, behi ederrak, artaldeak. Ene haur denboratik hunat biziki aldatu da. Etxeak arrainatuak dira, horrek ere ainitz erran nahi du. Diru sartzerik ez bada, etxeak ez dituzte arrainatuko Biziki gustatzen zait hemengo laborantxa manera.
Euskara biziki untsa zaindu duzu. Euskaraz mintzatzeko jendea ukan duzu beti inguruan?
Han badugu kasik Euskal Herri bat guhaurek egina ! Behin baino gehiagotan aipatu dugu erdi arrailerian, NABOn (North American Basque Organizations), zortzigarren probintzia badugula. Euskaldunaren nortasuna biziki azkarra da. Ondoko belaunaldietan ere segitzen du, gure haurrek eta horien haurrek gogo onez erraiten dute “I am Basque !”, euskalduna niz. Ene haurrek euskara mintzatzen dute, haien haurrek ez. Neke da. Munduko zonbait nazioetan, kultura berdineko jendeak ikusten dira kartier batzutan bizi. Euskaldunek ez dugu sekula hori egin nihun. Nihun ez duzu harrapatuko kartier bat euskaldun andana batekin. Denen artean bizi gira,salbu elgarretaratzea maite dugu. Beti badazkigu nun diren euskal bestak. Biziki gogotik elgarretaratzen gira holako lekuetan.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.
Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]
Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]
Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik. Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]
Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza... [+]
Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu zuten laborari eta ekintzaileek ekintza hartan.
Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]
Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.
Plastikoan bilduta saltzen dizkigute zuritutako sagarra, mandarina, ahuakatea eta abar. Eta ez gaitu lotsagorritzen.