Eusko Jaurlaritzaren planifikazio dekretua eta onarpen agindua kritikatu ditu Iñigo Martinez Zaton Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak, salatu du ikastetxe publikoan matrikulatu nahi eta itunpekora bideratu dituztela familia batzuk, eta Ikastolen Elkartearen adierazpenak “arriskutsuak” direla gaineratu du. Jaurlaritzaren erabakiak Hezkuntza akordioaren aurka doazela eta gauzak “asko aldatu ezean” Hezkuntza Legea ez dutela babestuko ohartarazi du.
EAEko Hezkuntza Legea babestetik urrun dago Elkarrekin Podemos-IU, Martinez Zatonek berri agentzia bati adierazi dionez, eta arrazoien inguruan galdetu diogu. Eskola-mapa eta ikastetxea hautatzeko eragin-eremuak zehazten ditu planifikazio dekretuak “eta beraz funtsezkoak dira”, gogoratu du Martinezek, “baina Jaurlaritzak argitaraturiko planifikazio dekretuak ez ditu denentzat plaza publikoak bermatzen, oraindik ere adibidez zortzi herritan ez dago eskola publikorik, nahiz eta Hezkuntza akordioan adostu genuen plaza publikoak bermatuko direla leku guztietan”. Bere esanetan, "Hezkuntza akordioan adostutakoaren kontra ari da Jaurlaritza", eta horren lekuko da planifikazio dekretuaren ildoari jarraitzen dion onarpen agindua –planifikazio dekretua bost urtera begira egin da, onarpen agindua urtero atera ohi da–. Onarpen agindu horren ondorio dira matrikulazio prozesuak sortutako tirabirak: familia batzuek salatu dute plaza publikorik gabe geratu direla, eta beste batzuek aldiz, hautatu duten itunpeko ikastetxean ez dutela plazarik lortu. Ikastolen Elkarteak esana du ikastoletan matrikula eskaera egin duten ikasleak ez dituztela beste zentroetara bidaliko.
“Onarpen aginduari egiten diogun kritika da ikastetxeen arteko banaketa egiteko ikasle guztiak hartu behar direla aintzat, ez bakarrik zaurgarritzat jotzen direnak, baina aginduak badu alde ona, aniztasuna eskola guztien artean banatzeko saiakera dela, eta ikastolen adierazpenak, diru publikoaren sostengua duten aldetik, arriskutsuak dira, orain ez dituztelako segregazioaren kontrako neurriak betetzen eta hezkuntza eskubidea eta inklusio soziala lehenetsi behar dira, familiak eskola hautatzeko duen eskubidearen gainetik: pixkanaka-pixkanaka eta pedagogia eginez, gizarteak ulertu behar du hezkuntza eskubidea guztiei eta baldintza berdinetan bermatu behar zaiela; haurren interesak lehenetsi behar dira, ez patronalaren nahiak”.
Matrikulazio prozesuak sortu duen zalapartaren harira, Jaurlaritzak erantzun du eskaeren %94ak familiaren hautua errespetatzen duela eta erreklamazioa duten kasuak berraztertuko dituztela
Matrikulazio prozesuak sortu duen zalapartaren harira, Eusko Jaurlaritzak erantzun du eskaeren %94ak familiaren hautua errespetatzen duela eta erreklamazioren bat izan duten kasuak berraztertuko dituztela. Jaurlaritzak hartu dezakeen norabidearen aurrean, Martinezek dio sare publikoa lehenetsi behar dela: “Hitzarmena sinatu zen eskola publikoa indartzeko, eta jaiotze tasaren beherakadak matrikulazio gutxiago ekarriko badu, jende gehiagok joan beharko du publikora eta gutxiagok itunpekora”.
Aldiz, "Jaurlaritzaren erabakiak ez dira eskola publikoaren aldekoak", Martinezen aburuz, eta azpimarratu du administrazioak itunpeko ikastetxeekin sei urterako sinatu duela ituna, “gaur egun duen gela kopurua beste sei urterako bermatuz. Itunpekoekin Jaurlaritzak zuen ituna bukatzen zelarik, ikastetxe hauek itunik gabe uztea ez da inoren helburua, baina aldea dago ituna berritzearen eta sei urterako gela kopurua bermatzearen artean, zer eta matrikulazio kopurua beheraka ari denean”. Hori eskola publikoaren kalterako dela eta beraz Hezkuntza akordioaren aurka doala iritzi dio Martinezek. “Momentu honetan, Hezkuntza Legearen kontra gaude, eta asko aldatu beharko dira gauzak, gure aldeko botoa izan dezan”.
Kontuak kontu, behin legearen zirriborroa aurkeztuta, Jaurlaritzak prestaturiko lege proiektuak abendurako behar zuen Eusko Legebiltzarrean, baina oraindik ez da Legebiltzarrean aurkeztu, eta prozesua kritikatu du legebiltzarkideak. “Maila politikoan, ez dugu ulertzen zer ari den gertatzen testua hainbeste atzeratzeko, ez dakigu non dagoen arazoa, guri ez baitigu gaiaz inolako informaziorik eman Jaurlaritzak, nahiz eta beste alderdi batzuekin zirriborroak negoziatzen aritu den”.
Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]
Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburu berriak egindako adierazpen ugariei erantzunez, Hezkuntzari buruzko 17/2023 Legea ezarriko da aurtengo ikasturte hasieran, Legebiltzarrean EAJ eta PSEren babes bakarrarekin onartu zena. Ezarpen horrek berekin ekarriko du agindu eta... [+]
Itunpeko ikastetxeetan ari diren irakasleen soldata eskola publikoan ari direnekin parekatuko du Eusko Jaurlaritzak. Parekatzea progresiboa izango da, prozesua 2027an amaituko da eta prozesua hasteko 67 milioi euro bideratuko ditu aurtengo aurrekontu publikoetatik. Hezkuntza... [+]
EAEko Hezkuntza Legea. Biharamunerako koordenatuak liburua aurkeztu du asteazken honetan Hik Hasi egitasmoak. “Denontzat eta denona izango den hezkuntza sistema publikoa, bateratzailea, soziala eta inklusiboa erdiesteko bidean lege berriak zein aukera irekitzen dituen... [+]
Gasteizko Legebiltzarraren aurrean egin dute protesta Euskal Herrian Euskarazeko kideek, “iraungita” dagoen Hezkuntza Legearen onarpena salatzeko. Goizeko 9:00etan elkarretaratzea burutu dute eta bi kide Legebiltzarreko atera kateatzen saiatu dira.
Iritsi da eguna: Eusko Legebiltzarrean ostegun goiz honetan onartu da soilik EAJ eta PSEk babesten duten Hezkuntza Legea. Legebiltzar atarian, Euskal Eskola Publikoaz Harrok eta Euskal Herrian Euskarazek protestak egin dituzte. Duela hogeita hamar urte onartu zen azken hezkuntza... [+]
Hezkuntza Lege berria, adostasunetik jaio behar zena, haserrean eta desakordioan onartu da. Publiko-pribatu auziak eta hizkuntza ereduek eragin dute akordio falta. Pena handia.
Horretan Espainiako ereduari jarraitzen diogu, EAEn ez garelako gai oinarri amankomun batzuk jarri... [+]
Eusko Legebiltzarrak abenduaren 21ean bozkatuko duen EAEko Hezkuntza Legearen balorazioa egin du Euskalgintzaren Kontseiluak. Legea “etorkizuneko belaunaldiei euskaraz jabetzeko eskubidea bermatzetik urrun” geratuko dela kritikatu du. Gehitu du ez dela izango... [+]
"Azaroaren 29an Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean onartu den Lege proiektua dagoen moduan onartzen bada, Euskal Hezkuntza Sistema eraldatzeko aukera galduko dugu", adierazi dute Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artolak eta zuzendari nagusi Jose Luis... [+]
Ez orain, ez lehen!