Mateo Balbuena borrokalari komunista hil da, 110 urterekin

  • 1934ko Asturiasko Iraultzan, Eusko Gudarostean eta militar faxisten kontrako gerran aritu zen Lezaman bizi zen komunista amorratu eta aktiboa.


2024ko uztailaren 18an - 11:05
Azken eguneraketa: 15:01

Asteartean zendu zen Mateo Balbuena, Naiz hedabideak jakinarazi duenez. Asturiarra jatorriz (1934ko greba iraultzailean parte hartu zuen oso gaztea zelarik), Lezaman bizi zen aspaldi, baserri batean bere ortua eta lorategia zaintzen, besteak beste.

Izan ere, Amurrion egon zen Guda Zibilean, Leandro Carro batailoiko arduradun gisa, eta San Pedro eta Txibiarte mendietako borroka odoltsuetan parte hartu zuen, besteak beste.

Balbuena 110 urterekin hil da, baina ez modu anonimoan. Izan ere, Urrezko Guka jaso zuen 2018an eta ekintzaile aktiboa izan da modu intelektualean duela gutxi arte. Hainbat liburu idatzi zituen, 100 urte beteta ere, eta Premio Planeta lehiaketako finalista izan zen 1964an.

Militantzia komunistako bizitza

Mateo Balbuena oso gazte hasi zen militatzen Asturiasen, 18 urte zituelarik, hain zuzen. Bi urte beranduago, 1934ko Urriko Iraultzan parte hartu zuen, zeinak armada espainiarrak greba iraultzailea zapaldu zuen militarki.

Beste bi urte geroago, Barakaldon zeuden eskuin muturreko militarrek estatu kolpea abiatu zutenean. Lehen orduetan armak biltzera bideratu zuen bere jarduera eta miliziak osatzeko deia zabaldu zutenean, Balbuenak erantzun zuen eta Donostiara jo zuen. Han Maria Cristina Hotelean gotortu ziren militarren aurka borrokatu zen.

Gero Amurrion egon zen. Refor okupatu zuten eta hiru batailoi sortu zituzten han; Araba -abertzaleak-, Bakunin -anarkistak- eta Leandro Carro -komunistak-. Balbuena komunisten unitateko buruetako bat zen.

Aiaraldean borroka odoltsuetan parte hartu zuen, San Pedron eta Txibiarten. Dena den, Amurrio uzteko beharra izan zuen: "Herrian egon ginen, Italiarrek Bermeo hartu arte. Murgian borrokatu genuen eta ikusi genuen haiek ere diziplina gutxi zeukatela, barre egin genuen ikusi genuenean guregana etorri zirela ikur espainiar batekin, pelotoian. Hori bai, gero bonbardatu gintuzten. Gorpuak atzean utzi genituen, baina metrailadorea ez! Ganekogortan borrokatu genuen ere, burdin hesian... eta hortik Uribe Kostara joan ginen. Azkenean, Torrelavegan zauritu ninduten eta hortik Asturiasera eraman ninduten".

Berez, zauriak ez ziren horren larriak izan, baina hiltzeko arriskuan egon zen, berak gogoratzen zuenez: "Hankan eta bularraren ezkerreko aldean. Jainkoarengan sinetsiko banu, biziraun izana mirari bat izan zela esango nuke, bonba defentsiboez beteriko gerriko bat bainuen jarria. Ez zuen eztanda egin. Figuerasen berrantolatu eta Guadalajarara joan ginen".

Balbuenak gerra amaitu arte ez zuen amore eman eta behin Errepublikaren porrota heldu zenean, saiatu zen Estatu frantziarrera igarotzen, II. Mundu Gerran borrokatzeko. Edonola ere, Guardia Zibilak harrapatu zuen ibilbide luze baten ondoren: "Ni saiatu nintzen Frantziara heltzen. Gauez egiten nuen bidea eta egunez kobazuloetan edo ahal nuen lekuetan lo egiten nuen. Bost aldiz pistola atera nuen ihes egiteko. Ez nuen ezer jateko, nire erlojua aldatu nuen ogiaren truke. Broton Guardia Zibilak tirokatu ninduen, adibidez. Handik gutxira bidezain batekin topatu nintzen. Horrek bere ogitartekoa eman zidan baina gero Guardia Zibila informatu zuen. Gau horretan, lo nengoen bitartean atxilotu ninduten".

Errepresioa

Atxiloketaren ostean etorri zen errepresioa. Hala ere, Balbuena zorionekoa izan zen. 12 urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta Huescan, Jacan eta Larrinagan egon zen preso. Azken espetxe horretan Barakaldotik heldu ziren bere aldeko informazioak, tabernetara ez zela joaten argudiatuta, eta baldintzapeko askatasunean geratu zen.

Gero Bilbon bertan epaitu zuten: "Nire abokatuak eskatu zion fiskalari gogor egurtzea. Pentsa ezazu zer nolako defentsa geneukan... 6 urteko zigorra ezarri zidaten azkenean, baina kartzelara joan ordez erbestearekin zigortu ninduten. Nire etxetik 200 kilometrotara joan behar nintzen bizitzera. Xixongo bidea hartu nuen, baina kontrolatuta nengoela pentsatu nuen eta Cangas de Onisera joan nintzen. Zelula komunista bat sortu nuen eta Alderdi Komunistaren zuzendaritzarekin jarri ginen harremanetan".

Bere militantziagatik berriro atxilotu zuten eta Madrilen galdeketa izan ondoren -kide batek bere buruaz beste egin ondoren torturak pairatzen ez jarraitzearren- erakundea utzi zuen. Meatzari izan zen eta gero bere akademia sortu zuen. Burgoseko Prozesuko bi epaitu izan ziren bere ikasle.

Militantzia utzita ere, jarduera intelektuala eta komunista ez zuen inoiz alboratu eta liburu ugari idatzi zituen gai anitzak landuta: komunismoa bera edota ekologia. 102 urterekin sinatu zuen azkena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Jack Danielen izena, Nathan Greenen izana

Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Maritxu eta Katalina: Artxiboetan galdutako sexu eta genero disidenteen istorioak Historiaren parte direlako

XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]


Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


1974ko Supergreba

Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]


Idazketa alfabetiko zaharrena?

Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.

K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]


Iruñeko atxilotze-aldi luzea

Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]


Eguneraketa berriak daude