Matematikaren irakaskuntza eraldatu


2022ko otsailaren 02an - 16:44
Azken eguneraketa: 17:47

Ikasle askori matematika ulertarazteko oztopoa antzematen da, arkatzarekin eragiketa mekanikoak egin ostean, nekatuta, irakasleari galdetzen dionean egindako eragiketak zertarako balio duen. Edonola ere, badaude munduan matematikaren zentzua azaltzearen aldeko apustua egiten duten herrialdeak. Esaterako, hamarkada bat baino gehiago da Kanadako Estatuak matematika irakasteko modua eraldatu zuela. Izan ere, denbora gutxiago eskaintzen diote kalkulu-ariketak eskuz errepikatzeari. Horren ordez, tarte handiagoa eskaintzen zaio hausnarketari eta arrazoiketari.

Kanadako eredua aintzat hartuta, Unibertsitatez kanpoko hezkuntzan Matematikako curriculum bat egiteko oinarriak izeneko txostenean, hainbat matematikarik azaltzen dute ez dela arreta gehiegi jarri behar eragiketak nola egin behar diren azaltzeko. Aitzitik, matematikak zertarako eta zergatik erabiltzen diren arrazoitzera bideratu behar da ikasleria. Autoreek Ikasleen Ebaluaziorako Nazioarteko Programa (PISA) txostenaren marko teorikoaren ildoak jarraitzen dituzte. 2021eko PISAk adierazten du mundu errealeko problemak matematikara eraman behar direla. Izan ere, egungo ereduan, eskoletan lehenengo kontzeptu matematikoak azaltzen dira eta gero ikasleek egiten dituzte eragiketak. Beraz, arrazoibidea landuz gero, ikaslerian pentsamendu kritikoa garatuko da eta ondo oinarritutako erabakiak hartzeko ahalmena izango dute. Horrekin guztiarekin, ikasleek matematiken zentzua ulertuko dute eta logika matematiko batean komunikatu eta argudiatzeko gaitasuna izango dute.

Bestalde, Unescok Matematikaren irakaskuntzarako ekarpenak izeneko txostenean proposatzen du ikasleek duten interesekin lotzen diren egoera problematikoetatik abiatzea, matematikan duten errendimendua hobetzeko. Esaterako, normalean, egoera jakinik gabe ikasleei desbideratzeen kantitateen batez bestekoa kalkulatzea eskatzen zaie. Hala ere, hori eskatu beharrean, ikasleari galdetzen bazaio nor den saskibaloi ligako jokalari onena datu estatistikoen arabera, egiten ari den eragiketarekin konektatuko luke. Ikasle batek partidako hiruko gehien dituen jokalariaren alde egin dezake; beste batek, berriz, esan dezake jokalari hori dela desbideratze gehien dituena. Izan ere, gehiagotan bota du, baina gehiagotan ere huts egin du. Ondorioz, hausnarketak eta eztabaidak sorrarazten dituen ikasketa eredua ezarriko da ikasgeletan. Eredu horrekin ikasleetan motibazioa piztu eta pentsamendu kritikoa garatzen da.

Unescok, berriz, azpimarratzen du IKTak sakonki garatu behar direla matematikako arloan. Ildo horretatik, azken urteetan Interneten ezarri dira izaera hezitzailea duten hainbat aplikazio digital. Adibidez, geometria, aljebra edo estatistika lantzeko ospea hartu du Geogrebra programak. Aplikazio horrekin 3D irudi geometrikoak simulatu edo grafikoak sortzen dira. Ondorioz, era erakargarri batean geometria kontzeptuak landuko lituzkete ikasleek. Baina matematikako arloan konpetentzia digitala eraginkortasunez garatzeko irakasleen formakuntza ezinbestekoa da.

Laburbilduz, bizitzako kalkulu gehienak arkatz edo paperik gabe egiten dira. Matematika eragiketak egiteko, gehienbat, estimazioa edo kalkulagailua erabiltzen baita. Hala ere, ikasgela askotan, egunero egiten diren matematikako eragiketak lantzeko moduak ez dira behar bezainbeste jorratzen. Horregatik, beharrezkoa da txertatzea hezkuntza curriculumean matematikako arrazoiketa gehiago eta eskuko kalkulu gutxiago. Ildo horretatik, ikasleek bizitzako erronkei aurre egiteko gaitasun eta trebetasunak izango dituzte eta matematikaren baliagarritasuna ulertuko dute.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Eguneraketa berriak daude