Fedibertsoa elkarrekin bateragarriak diren gizarte-sare federatu libreen ekosistema bat da. Hainbat zerbitzaritan eta saretan egonda ere, erabiltzaileak elkarrekin komunikatzen dira federazioari esker.
Sare guzti hauen artean hazkunde deigarriena izaten ari dena Mastodon da, Twitter-en ordezko etiko bat.
Proiektua Frantzian hasi bazen ere, Japonian du erabiltzaile gehien. Zergatik Japonian? Facebook eta Twitter bezalako gizarte-sare komertzial amerikarren erabilera baldintzek ez dituzte onartzen Japongo kulturan errotuta dauden komiki erotiko batzuk, eta Mastodon-en izaera federatuak komunitate bakoitzak arau propioak izatea ahalbidetzen du. Japongo zerbitzarietako erabiltzaileek ez dituzte soilik komikiak argitaratzen, baina erosoago daude arrunt zaien hori ere onartzen den tokietan.
Mastodon exekutatzen duen zerbitzari bakoitzari instantzia deitzen zaio eta instantzia bakoitzak bere izaera berezitua izan ohi du: komunitate horrek onartutako gida-lerroak, instantzia horretan erabiltzen den hizkuntza edo hizkuntzak, gehien jorratzen diren gaiak eta abar. Kontua instantzia batean zein bestean sortu, Mastodon gehienak fedibertso osora konektatuta daudenez, erabiltzaile guztiak elkarren artean hitz egin dezakete, elkarrizketa global eta federatu bat sortuz. Hau da, gizarte-sare komertzialetan gertatu ohi dena baina dibertsitate eta askatasun maila handiagoarekin.
Zerbitzu komertzialek ahalik bisita gehien lortzea dutenez helburu, algoritmoen bitartez, erabiltzaile bakoitzaren denbora-lerroa faltsutzeko gero eta ohitura handiagoa dute, pertsona hori ahalik denbora gehien sistemako datuak kontsumitzen eta sistemari informazioa ematen manten dadin. Mastodon-ek denbora-lerroa era kronologikoan erakusten du, hau da, jarraitzen dituzun pertsonen mezuak beraiek idatzi dituzten ordenan erakusten dizkizu, algoritmoekin zure arreta zuzendu gabe.
Mastodon ez da printzipioz datuak metatzeaz bizi den gizarte-sare bat, nahita publikoki argitaratzen duzun guztia edonork miatu dezake, baina ez dago zuk nahita ematen ez duzun informazioa zelatatzeko borondaterik sarean diseinuan edo libreak diren bezeroetan. Ez da gutxi, Facebook-en aplikazio ofizialak deien datuak biltzen zituela/dituela jakin da, adibidez.
Oraingoz ez dago Mastodon instantzia euskaldunik, baina web interfazea eta Android-erako Mastalab aplikazioa euskaraz daude, eta instantzia desberdinetan gero eta euskaldun gehiago ikus eta jarrai daitezke. Adibide bat? Argiaren jarraitzaileak.
Erdu Fedibertsora zu ere!
Albiste hau Librezalek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Mastodon.eusen euskara da hizkuntza nagusia, baina Fedibertsoa ehunka hizkuntza hitz egiten dituen komunitate global eta bizia da. Horregatik, itzulpenak egiteko Libretranslate tresna librea erabiltzen hasi dira. Horri esker, nazioarteko eragile eta norbanakoek argitaratukoak... [+]
EH Bildu talde parlamentarioak legez besteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, EAEko ikastetxeetako ordenagailuetan software libreko sistema eragileen (GNU/Linux) ezarpena ere bermatzea eskatuz. Aurrera atera den EAJ-ren eta PSE-EE-ren osoko zuzenketan ez da jasotzen... [+]
Gero eta ohikoagoa da Mastodon edo Pixelfed bezalako sare sozial libre eta federatuetan kontuak izatea. Horretarako, euskaldun gehienek mastodon.jalgi.eus, mastodon.eus edo pixelfed.eus instantziak erabiltzen dituzte. Baionako Etxepare Lizeoak pauso bat harago eman du, ikasle... [+]
X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea, ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat... [+]
Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]
Gazteen artean teknologia libreen ezagutza zabaltzeko “Digitalizazio arduratsua” proiektua prestatzen ari dira Baionako Etxepare Lizeoa eta Iametza. Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Ideiak2024” aurrekontu parte-hartzaileetara aurkeztu dute egitasmoa. Gaur da
Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.
Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]
Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]
Martxoaren 15ean RSSak (Really Simple Syndication) 25 urte bete ditu. Gehienek ez dakite zer den eta beste batzuk hiltzat jotzen dute, baina teknologia burujabetza ikuspuntutik oso interesgarria izaten jarraitzen du eta bizi-bizirik dago. Bitartekaririk gabe gure intereseko... [+]
Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.
Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]
Eztabaida eragin zuen 2023ko urriaren 21ko EAEko irakasleen oposizioetara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hemendik aurrera... [+]